Aldizkariari buruz

Orientazioa eta esparrua

ASJUn euskaraz edo nazioarteko zientzia-elkarteetan ohiko diren hizkuntzetako batean idatziriko euskal linguistika eta filologiazko lan originalak argitaratzen dira, baita eremu ezberdin edo zabalago bati atxikiak izan arren, euskalaritzarako interesgarri izan daitezkeenak ere.

Adituen ebaluazio-prozesua

ASJUk kidekoen ebaluazio sistema (peer review) erabiltzen du. Aldizkarira igorritako artikuluak kanpoko bi ebaluatzailek anonimoki aztertuko dituzte, haien iruzkinak kontuan izanik argitaratu ala ez erabakitzeko. Artikulua onartzekotan, egileei oztopo, akats edo aldabeharren zerrenda ere emango zaie.

Sarrera libreko politika

ASJU sarbide irekia duen aldizkaria da. Horrek esan nahi du eduki guztiak doan eskura daitezkeela, erabiltzaileari edo/eta haren erakundeari ezer ordaindu gabe. Erabiltzaileek aukera dute aldizkariko artikuluen testu osoak irakurri, jaitsi, kopiatu, banatu, inprimatu, bilatu edo estekatzeko, aldez aurretik argitaratzaileei edo egileei baimenik eskatu beharrik gabe. Honek guztiak bat egiten du BOAIren sarbide irekiaren definizioarekin.

Kobratzerik ez

ASJU aldizkariak ez du kobratzen artikuluak bidaltzeagatik, ezta artikuluak prozesatzeagatik ere (APCs).

Online first

Online first artikuluak online argitaratzen dira aldizkariaren zenbaki batean agertu baino lehen.

Online first atalean agertzen diren artikuluak ebaluatuak eta argitaratzeko onartuak izan dira, eta sarera igo dira paperean azaldu aurretik; alabaina ez daude maketaturik eta ez da haien galeradarik zuzendu. Eskuizkribuen azken aldaketak paperezko bertsioa argitaratzean egingo dira eta zenbakiaren azken bertsio elektronikoan ere islatuko dira.

Online first argitaratutako ekarpenak aipatzeko, erabil bitez aldizkariaren izena, Online first argitalpenaren data eta DOI (Digital Object Identifier).