«Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2010-04-18
Koldo Ulibarri Orueta

Laburpena

Artikulu honetan Viva Jesus dotrinaren edizio kritiko berri bat aurkezten dugu, Mitxelena 1954n ez bezala, oraingo honetan jatorrizko argitaratua erabiliz eta amaieran faksimileak erantsiz. Edizioaz gainera, testuko hizkuntzaren azterketa ere eskaintzen dugu, edizioaren lagungarri eta ondorio. Sarrera ostean, grafiaren azterketa aurkezten dugu, inprentakoek testuan izan zezaketen eragina erakutsiz, eta Vinsonek dotrina datatzean erabili zituen ezaugarrien ahuleziak frogatu nahiean euskarazko beste testu inprimatuekin konparatu ditugu. Hirugarren atalean VJ-ren hizkeraren ezaugarririk nabarmenenak deskribatu ditugu, eta laugarrenean, ezaugarri horiek erabiliz, garai bertsuko mendebaldeko (bizkaierazko eta araberazko) beste lekukotasunekin konparatu dugu gurea, dotrina historikoki eta geografikoki kokatu eta egilea nongoa izan zitekeen bilatu nahian. Amaieran, dotrinaren edizio kritikoa dugu, eta kritikoa izanik, ez gara mugatu ale originala transkribatzera: Vinsonen kopiarekin eta Mitxelenaren edizioarekin erkatu dugu, bat egiten ez duten irakurketetan bakoitzak dakarrena markatuaz. Honezaz gain, dotrinaren hiztegia gehitu dugu, bai eta adizkitegia ere.

Nola aipatu

Ulibarri Orueta, Koldo. 2010. «“Viva Jesus” Dotrina: Edizioa Eta Azterketa». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 44 (2):41-154. https://doi.org/10.1387/asju.7323.
Abstract 1065 | PDF Downloads 906

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak