Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (ASJU) aldizkaria Koldo Mitxelenak eta Manuel Agudek 1954an sortutako Euskal Linguistika eta Filologiako nazioarteko aldizkaria da, "Julio Urkixo" Euskal Filologi Mintegi-Institutuak (JUMI) argitaratua, eta iker-eremu horietatik edo horietarako interesgarri izan daitezkeenetatik goi mailako artikulu, ohar eta liburu-iruzkinak argitaratzen ditu. Aldizkaria 2011n argitaratu zen online lehen aldiz.
Urtero bi zenbaki ateratzen dira. ASJUk badu, orobat, ASJUren Gehigarriak izeneko liburu-bilduma bat, non artikulu formatuaz gorako lanak argitaratzen diren, epe jakinik gabe.
Joseba A. Lakarra eta Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean argitaratzen da.
ISSN: 0582-6152 | e-ISSN: 2444-2992
UPV/EHU Press Serviceeu-ESAnuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"0582-6152

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.
Euskara unibertsitate mailan atzerriko hizkuntza gisa irakastea: zorroztasunetik malgutasunera
https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/24658

Nola planteatu behar dira euskara irakasgaiak Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan? Abiapuntutzat hartuta UPV/EHUko 2014ko Uda Ikastaroetan Etxepare Euskal Institutuak gonbidaturik egin nuen hitzaldia eta hitzaldi hartan oinarrituta 2016an argitaratu nuen artikulua, azken urteotan eguneratu egin dut galdera horrentzako erantzuna, ikuspuntu murritz samarraren ordez irizpide malguagoak erabiliz. Urte luzez, “menu” bakarra eskaini nuen; azken urteotatik honantz, ordea, hiru, “bezeroen” (hots, ikasleen) nahi eta beharrei egokituak: lehenengoa gehien bat filologikoa da, baina euskararen irakaskuntza praktikoari ere tarte bat utziz; bigarrena, ordea, gehien bat praktikoa da, baina alderdi filologiko interesgarriei ere tarte bat eskainiz; hirugarrena, ordea, ikasle euskaldunei zuzendua, B1, B2 edo C1eko azterketa presta dezaten. Hirurak izan daitezke gozoak, osagai egokiak erabiliz gero. Eta hirurak izan daitezke garratzak, osagai desegokiak erabilita. Nolanahi ere, bi osagai erabili behar dira ezinbestean: erakargarritasuna eta gainerako hizkuntzen irakaskuntzarekiko balio erantsia.
Karlos Cid Abasolo
Copyright (c) 2021 Karlos Cid Abasolo
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0
2023-03-202023-03-2056110.1387/asju.24658Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique
https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/24136

Un des bouleversements les plus importants qu'ait connu le basque historique est celui de son système verbal. En effet, des premiers longs textes (15ème et 16ème siècles) jusqu'à nos jours, il a fait l'objet de nombreuses modifications au niveau des temps, aspect, mode et valence. Cependant, malgré les exposés de Lafon (1943), Zulaika (1999) et Aldai (2002), notre connaissance des différentes synchronies du système verbal, mais aussi de son évolution diachronique demeure imparfaite.
Le propos de ce livre, qui est une version remodelée de notre thèse doctorale, est de pallier cette insuffisance. Plus précisément, il a pour objectifs de décrire la structure et le fonctionnement du système verbal des basques archaïque et ancien, d'une part, et d'autre part, de retracer son évolution diachronique entre ces deux périodes.
Céline Mounole Hiriart-Urruty
Copyright (c) 2014 Céline Mounole Hiriart-Urruty
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0
2014-06-222014-06-2256110.1387/asju.24136Euskara Batu Zaharraren haustura: oinarri metodologikoak eta literaturaren berrikuspena
https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/24118

Zenbait hamarkada joan zaizkigu Mitxelenak (1981) Euskara Batu Zaharra (EBZ), euskararen dialektoak sortzen hasi aurreko azken hizkuntz egoera bateratua, proposatu zuenetik. Aldiz, euskal dialektologia (diakronikoa) ez da horrenbeste garatu 40 urteotan eta gaia oraindik guztiz zabalik dago. Hala ere, egin dira zenbait hipotesi EBZren hausturaren inguruan. Lan honetan, EBZren lehen haustura ikertzeko kontuan hartu beharreko alderdi metodologikoak aztertzen ditut lehenik, inguruko tradizio garatuenetatik harturik. Ondoren, EBZren lehen hausturaz mintzatu diren lanak berrikusi eta ebaluatzen ditut, dialektologia diakronikoa egiteko oinarri metodologikoak betetzen dituzten ikusteko. Ikusten denez, oso gutxi dira filogenia egiten saiatzen diren lanak, eta are gutxiago irizpide kronologikoa, geografikoa eta hizkuntzazkoa gainditzen dituzten berrikuntzekin aritu direnak.
Iñigo Urrestarazu Porta
Copyright (c) 2021 Iñigo Urrestarazu Porta
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0
2023-04-252023-04-2556110.1387/asju.24118"Aucun prophète n'est bien reçu dans son pays". Ana Ürrüti (1826-1900) ebanjelista eta itzultzailearen bizitza eta gutunak
https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/24116

Euskal ikasketetan Ana Ürrüti XIX. mendeko ebanjelista eta itzultzaile zuberotarraren izena ahanzturan egon da Roquek (2013) haren memoria berreskuratu arte. Lan honetan, batetik, Ana Ürrütiren biografia zirriborratzen duten datu berriak aurkezten ditut, eta bestetik, Ürrütik Joseph Nogaret Baionako artzainari igorri zizkion frantsesezko gutunak, berriki aurkituak. Ürrüti-Nogaret gutuneria informazio iturri baliagarria da bereziki hiru alderdiri dagokionez: 1) Ana Ürrüti anderearen bizitza; 2) euskal testuen historia; eta 3) XIX. mendeko euskaldun protestanteen sarea.
Manuel Padilla Moyano
Copyright (c) 2021 Manuel Padilla Moyano
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0
2023-03-172023-03-1756110.1387/asju.24116[n-/l- + herskari] taldeen bilakabide diakronikoa eta erronkarieraren lekukotasuna: irudia(k) fintzen
https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/24107

Artikulu honetan, euskararen historian eztabaidatu den n-/l- ondoko herskarien oposaketa aztertuko da. Oraintsu arte esan izan da albokariaren eta sudurkariaren ondoren herskari ahoskabea hotsik zaharrena dela eta erronkariera eta zuberera honen gordetzaile direla. Mitxelenak (1961), ordea, kontrakoa defendatu zuen laburki bezain argi. Guk hori egiaztatuko dugu, gramatikalizazioari eta “Trasken legea” delakoari lotuta, XVIIi. mendeko Gabriel Etxart eta Miguel Rosen gutunen bidez. Horrela, herskarien bilakabidean noizbait ahostun > ahoskabe fenomenoa morfologikoa izan zela erakutsiko dugu. Gero, fonologikoki orokortuaz joan zela eta ondare zaharreko hitzetatik maileguetara hedatu zela zehaztuko dugu. Horretarako, ezinbestekoa izan da hala baldintza soziolinguistikoak nola corpusean aurkitu ditugun desberdintasunak aintzat hartzea.
Leyre Rojo Horrillo
Copyright (c) 2021 Leyre Rojo Horrillo
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0
2023-02-282023-02-2856110.1387/asju.24107