https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/issue/feed Gogoa 2024-06-12T14:38:45+02:00 Kepa Korta kepa.korta@ehu.eus Open Journal Systems
gogoa Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) egindako aldizkaria da, eta urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. ILCLIren diziplinarteko izaera bere egiten du gogoak: hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatzen da. gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik, diziplina askotako adituen elkarlana baizik, hizkuntza, ezagutza, komunikazioa eta ekintza behar bezala aztertzeko.

gogoaren edukiak honako zerrenda eta datu-base hauetan daude jasoak:

· Aurkinet-Euskaldok · BRILL Linguistic Bibliography · Communication Source (EBSCO) · Dialnet · Dulcinea · Google Scholar · Inguma · Linguistics & Language Behavior abstracts · MIAR (ICDS: 6.3) · MLA Modern Language Association Database · REBIUN · Sherpa Romeo · The Philosopher’s Index · Ulrich’s web · WorldCat

https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26078 Edukiaren efektuak arrazoibide deduktiboan 2024-02-21T12:55:50+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Arrazoibide deduktiboak konklusio baliodunak edo baliogabeak sortzen ditu premisen forma logikoa soilik begiratuz —hau da, argumentuaren edukia, logikoki, hutsala da—. Hala ere, zenbait ikerketak frogatu dute edukiak laguntzen duela subjektuek arrazoibide deduktiboko problemak ebaztean duten zeregina zehazten. Artikulu honek literaturan luze eta zabal ikertutako bi eduki-efektutan jartzen du arreta: gaiaren errazte-efektuan eta sineste-isurian. Errazte-efektuak ideia hau hartzen du bere baitan: eduki konkretu bat duten problemak errazago ebazten dira eduki abstraktua duten problemak baino. Sineste-isuria, aldez aurreko ezagutzan, eta ez logikan, oinarritzearen ondorioz emaitza zehaztugabeak sortzeko joera sistematikoari dagokio. Artikulu honen lehen zatian bi eduki-efektu mota horiek badirela erakusten duen ebidentzia enpirikoa aurkezten da. Sineste-isuria badela onartzen da neurri handian; errazte-efektuari buruzko ebidentzia, berriz, ez da hain argia. Ondoren, eduki-efektuak azaltzeko teoria garrantzitsuenetariko batzuk aurkezten dira. Azkenik, artikuluak iradokitzen du hutsegitea —kasu honetan, edukia dela eta— hobeto aztertu behar dela aurrera egiteko modu gisa, eta ez giza irrazionaltasunaren froga gisa.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26087 Emozioen eragina erabakiak hartzean 2024-02-26T11:50:22+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Lan honen helburua da gaur egun emozioek erabakiak hartzean duten zeregina aztertzea. Etengabe hartzen ditugu erabakiak. Batzuk garrantzitsuak dira, edo oso garrantzitsuak, beste batzuk ez hainbeste. Emaitzak garrantzi handikoak direnean, erabaki ona hartzeko nahia ulergarria da, noski. Baina galdera da zer egin behar lukeen jendeak horretarako. Gehienei erakutsi ziguten erabaki bat hartu baino lehen arretaz aztertu behar ditugula aukerak, eta aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak neurtu. Gure erabakiek aukeren azterketa arrazionalean oinarritu behar dute, izaki logikoak garelako. Hori da Platonen eta Descartesen filosofien atzean aurki dezakegun ideia; ekonomia modernoa ere ideia berean oinarritzen da, baita zientzia kognitiboaren ikerketa ere hamarkada askotan. Izaki arrazionaltzat hartu gaituzte, arrazionaltasunak egin gintuen gizaki. Baina egia da? Zer esan gizakien alde emozionalara buruz? Ez al gara arrazionalak bezain emozionalak? Platonez (eta haren gurdiaren metaforaz) gero, mendebaldeko pentsalari gehienak bat zetozen, emozioek, kasurik okerrenean, oztopatu egiten dutela arrazoia, eta, kasurik onenean, kalterik egiten ez duen luxua direla. Emozioen ikuspegi negatiboa da. Duela 35 urte, ordea, emozioen ikuspegi positiboaren garaia hasi zen. Iritzi positiboaren arabera, arrazoiz jokatu eta erabaki onak hartu nahi baditugu, emozioak erabakigarriak dira.

Azaldu nahi dudana hauxe da: gure pentsamendu arrazionala, edo, nahiago bada gure arrazoi hutsa, ez dela nahikoa hartzen ditugun erabakiak, gehienak behintzat, nola hartzen ditugun azaltzeko. Taylorrek literatura eta musika jartzen dituen lekuan hemen emozioa jar daiteke. Edo, beharbada, egokiago litzateke esatea literaturak eta musikak, hor, gure arrazoibidean oro har eta gure erabaki-hartzean zehazkiago, emozioak duen eragina iradokitzen dutela. Aitor dezadan, bestalde, atseginez irakurri nituela Taylorren hitzak eta, beharbada, hori izan dela hona ekartzeko arrazoi nagusia. Bestalde, sentimenduek jarri dute martxan Xabier Arrazola zenari omenaldi hau eskaintzeko proiektua.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26088 Emozio positiboak: alde argiak eta alde ilunak 2024-02-26T12:06:29+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus

Emozio positiboen alde argi eta alde ilunak aztertzea da lan honen helburua. Hori dela eta, aurrena emozio positiboen eta emozio negatiboen arteko ezberdintasunak aurkezten ditut, baita emozio positiboei buruzko ikerketari eskaini izan zaion lekua ere psikologiaren historian. Emozio positiboen eta negatiboen arteko aldeak direla eta, “balentzia” kontzeptuaren garrantziaz eta esanahiaz hitz egiten dut. Emozio positiboen alde argiei dagokienez, ikertzaileek arreta handiz aztertutako hiru arlo hartzen ditut kontuan: emozio positiboen eta osasunaren (eta longebitatearen) arteko lotura, emozio positiboaren eta kognizioaren artekoa eta emozio positiboaren eta pertsona arteko harremanen arteko lotura. Emozio positiboen alde ilunei dagokienez, ikertzaileek aurkitu dituzten emozio positibo batzuen, gehien aztertu direnen, ondorio negatiboen berri ematen dut. Gruber eta Purcellek (2015), emozio positiboek izan ditzaketen emaitza txar motak laburbildu nahian, proposatzen dituzten sei sail edo multzo nagusien aurkezpen laburra eginez bukatzen dut artikulua.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26054 Hizkuntzaren nahasteak eskizofrenian: ehun urteko ikerlanak 2024-02-14T12:57:48+01:00 Patricia Insua kepa.korta@ehu.eus Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus Jorge Grijalvo kepa.korta@ehu.eus
Pentsamendu eta hizkuntza eskizofrenikoaren izaerari buruzko ikerketa teoria kliniko psikogeno eta deskribatzaileetatik abiatu eta neurtzeko sistema fidagarri eta operazionaletan garatu da. Lehenik eta behin, artikulu honek berrikusten ditu, batetik, hasierako hurbiltzeak, baieztatzen zutenak eskizofrenia zuten pertsonen pentsamendua “paralogikoa” zela eta haien diskurtsoa haur-antzekoa eta, sarritan, ulertezina zela; eta, bestetik, “hitzezko portaerari” buruzko ikerketak, konduktismoaren nagusitasunean garatuak eta, ondoren, paradigma kognitiboak gogor kritikatuak. Ondoren, artikuluak sakon aztertzen du xx. mendearen bigarren erdian egindako ikerketa psikolinguistikoa, batez ere komunikazioari buruzkoa. Ikerketa horrek defizitak erakutsi zituen diskurtsoaren maila desberdinetan, baina bereziki prozesatze-maila “altuetan”. Azkenik, azterketa berrienak berrikusten ditugu. Horien arabera, eskizofrenia duten pertsonen hizketak gutxienez hiru kausa-faktorerekin du zerikusia: a) arreta jartzeko ezintasunarekin, b) funtzio betearazlearen hutsegitearekin, eta c) transmititzen diren oroitzapenetara ausaz sartzea, nahiz eta testuinguruarekin bat ez etorri. Ondorioztatzen dugu bi gauza egin behar direla etorkizunean: berariazko atazak diseinatzea patologia honetako prozesatzearen lehen etapak ikertzeko (prozesu “linguistiko” hutsek eskizofrenia duten
pertsonen hizkuntzan eta pentsamenduan duten zeregina azaltzeko), eta hizketa naturalaren ekoizpenaren ereduak hobetzea, hizkuntza sortzeko lehen etapetan egindako prozesuak hobeto azaltzeko.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26058 Hizkuntzalaritza eta psikologia: Wundten garaia 2024-02-16T12:49:27+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Lan honen helburua hizkuntzalaritzaren eta psikologiaren arteko harremanak aztertzea da, jakintza arlo zientifiko independente gisako izatearen hastapenetan. Ikerketak xix. mendearen azken laurdena eta xx. mendearen lehen urteak hartzen ditu, bereziki, 1875etik 1920rakoa. Urte horiek aukeratzearen arrazoia da Wilhelm Wundt psikologia esperimentalaren sortzailea Leipzigera 1875ean iritsi zela eta han egon zela 1920ra arte, hil zen arte. Wundten ideiek eragin handia zuten psikologiaren garapenean ez ezik, hizkuntzalaritzaren garapenean ere. Bere hutsuneak gorabehera, eta agian haiengatik, psikologoen eta hizkuntzalarien arteko eztabaida eta harremanak piztu zituen, eta bere lanak ikerketa eta lan asko ekarri zituen. Horregatik deitu izan zaio aldi horri “Wundten garaia”.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26076 Pentsamenduaren psikologia 2024-02-21T12:34:21+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Artikulu honek pentsamenduaren psikologiarako sarrera labur eta zuzena izan nahi du. Gisa honetako lanetan ohikoak diren gaiak biltzen ditu: pentsamenduaren kontzeptua, pentsamenduaren psikologiaren historia, eta pentsamenduaren azterketa psikologikoaren arazo metodologikoak. Kontzeptuaren atalak pentsamenduaren ezaugarriez, pentsamendu zuzenduaren eta ez-zuzenduaren arteko bereizketaz, eta Johnson-Lairden pentsamenduaren taxonomiaz dihardu. Psikologiaren historiari buruzko atalean honako hauek bildu dira: Wundten eta Würzburgeko Eskolaren arteko etabaida, ikuspegi konduktista eta Gestaltarena, eta informazio-prozesamenduaren eta konexionisten hurbilpenak. Arazo metodologikoei dagokienez, aztertu ditugun auziak
introspekzioaren eta “goraki pentsatzeko” metodoaren ingurukoak dira. Gainera, gai klasiko horiek aztertu baino lehen, auzitan jarri dugu ea jendeak gogoko ote duen pentsatzea.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26077 Argumentazioaren teoriaren historia 2024-02-21T12:46:42+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Lan honen helburua, historian zehar garatu diren argumentazioari buruzko teoria nagusiak —edo horietako batzuk, hobeto esanda— aurkeztea da. Antzinako Greziatik abiatuko gara: sofistak eta, batez ere, Aristoteles hartuko ditugu gogoan. Gero, Erroma
zaharrera joango gara: Zizeronen eta Kintilianoren lanen oinarriak azalduko ditugu, eta baita egile ezagunik ez duen Rhetorica ad Herenniumenak ere. Hurrengo atala argumentazio-teorien gainbehera luzeari eskainiko diogu. Ondoren, Stephen Toulminek eta Chaïm Perelmanek 1958an argumentazioari buruz egindako ikerketak, eta horiek eragin zuten berpizkundea, aipatuko ditugu. Eta, azken atalean, egile horien lan aitzindariari jarraituz, azken hamarkadetan egin diren ekarpenik garrantzitsuenak aztertuko ditugu.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26090 Language Death 2024-02-26T12:20:20+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Heriotza da liburu honen gaia. Baina ez jendearena, edo jende jakin batena, hizkuntzena edo hizkuntza batzuena baizik. Hizkuntzak ere hil egin baitaitezke. Zoritxarrez. Hizkuntza asko hil direla eta beste asko hiltzeko zorian, edo gutxienez arriskuan, daudela edonork daki. Hori zoritxarra dela, ordea, ez du edonork uste. Izan ere, askok nahiago lukete munduan hizkuntza gutxi batzuk baizik ez izatea, eta hainbat hobe bakarra izatea lortuko balitz. Ez da hori Language death liburua idatzi duenaren ikuspegia, geroxeago ikusiko ditugun arrazoiengatik. Hortik liburuari jarri dion izena ere. Ez du hizkuntzak galtzeaz edo desagertzeaz hitz egiten, hizkuntzen «heriotzaz» baizik.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26091 The Cultural Origins of Human Cognition 2024-02-26T12:25:48+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Espezie bezala, zerk egiten gaitu gizakiok bereziak? Horra zientzialari sozialak arduratzen eta kezkatzen dituen galdera bat.Erantzunik ez da falta galdera horrentzat; hizkuntza, matematika, tresnak, artea, musika edo umorea sortzeko gaitasunak dira erantzunetako batzuk. Erantzunak beste animalia batzuei gaitasun horiek falta zaizkiela erakusten duten ikerketen ondorio izandira eskuarki. Askoz bakanagoak izan dira honako auzi hauetan argi egiteko ahaleginak: zergatik ageri diren gaitasun horiek espezie batean eta ez beste batzuetan, zergatik diren axolazkoak alde horiek, edo zergatik den beharrezko gizakiez gainera gizaki ez diren animaliak ere aztertzea. Hor dago Michael Tomaselloren The Cultural Origins of Human Cognition liburuaren interesa eta garrantzia: autoreak azaldu nahi digu zertan eta zergatik desberdintzen garen gainerako espezieetatik, eta bereziki zertan eta zergatik desberdintzen den gure kognizioa egitura genetikoan oso antzekoak ditugun beste primateen kogniziotik. Eta lan horretarako gutxi egongo dira Tomasello bezain ongi prestaturik. Izan ere, goi mailako ikertzailea da bera primatologian eta haur garapenean. Haurrak eta gatibu dauden txinpantzeak aztertu ditu eta lan ugari ditu idatziak, bakarrik edo elkarlanean (gutxienez 55aurki daitezke liburuan, erreferentzien artean), bi espezieek komunikaziorako eta kogniziorako gaitasunak nola eskuratzen dituzten azaltzeko.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26092 Bilingual minds 2024-02-26T12:37:29+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Oraintsu arte, elebiduna izatearekin lotuta dauden gai eta arazoez aritu diren ikerketek hiru arlo nagusi hauek izan dituzte aztergai: elebitasuna eta adimena, bigarren hizkuntzaren eskurapena, eta elebitasunaren ikuspuntu psikolinguistikoa eta ikuspuntu soziolinguistikoa. Elebitasunaren eta adimenaren arteko harremanari dagokionez, galdera eta kezka zen ea elebitasuna kaltegarria den adimenaren garapenarentzat. Bigarren hizkuntzaren jabe egitea dela eta, galdera nagusiak bi ziren: zein den hor ama hizkuntzaren rola eta zein faktorek dakarten batzuek arrakasta izatea eta beste batzuek ez. Azkenik, aipatu bi ikuspuntuei dagokienez, elebitasuna nola kontzeptualizatu nahi zen zen kontua, fenomeno psikolinguistiko gisa ala fenomeno soziolinguistiko gisa. Lehenengo kasuan, elebidunak bi hizkuntzetan zuen gaitasun erlatiboaz galdetzen zen; bigarrenean, aldiz, gizabanako elebiduna zein hizkuntza komunitatekoa zen.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26094 La teología política de Pablo 2024-02-26T14:47:24+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Jacob Taubes (1923-1987), Vienan jaiotako judua eta erlijioaren filosofoa, aurrena judaismoko eta gero hermeneutikako irakasle katedraduna izan zen Berlingo Unibertsitate Librean 1966tik hil arte. Aldez aurretik, Zurich eta Bernan filosofia eta historia ikasi ondoren, irakasle lanetan aritua zen Jerusalemen eta Amerikako Estatu Batuetan. Erlijioaren filosofia eta erlijioaren soziologia izan ziren, batez ere, hor eman zituen gaiak. Errabino izateko prestakuntza ere hartua zuen eta bere burua ezin gehiagoko judutzat zeukan («archijudío», gaztelaniazko testuan; 181. or.); hala ere, honela deskribatzen zuen bere bizimodua: «bizimodu urduria, Asueroren antzera juduaren eta kristauaren arteko mugan, egiten duen beroak bat erre baizik egin ez dezakeen lekuan».

2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26096 La mente moral 2024-02-26T15:01:35+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Liburuaren jatorrizko bertsioa, ingelesezkoa, 2006koa da eta izenburu honekin agertu zen: Moral Minds. How nature designed our universal sense of right and wrong. Goian gaztelaniazko itzulpenaren erreferentzia eman dut arrazoi sinple bategatik: bertsio horretan irakurria dut liburua. Dena dela, lan honen bukaeran ikusiko denez, zalantzazko zenbait kasutan kontuan hartu dut ingelesezko testua ere.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26097 Bilingual 2024-02-26T15:07:43+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Ezer baino lehen, Bilingual: Life and realityri buruz egin daitezkeen galdera batzuei erantzuten saiatuko naiz; honako hauei, hain zuzen: zergatik beste liburu bat elebitasunaren gainean, nori zuzendua dagoen, zein diren autorearen helburuak, nola dagoen antolatua. Liburu hau idazteko arrazoiari dagokionez, Grosjeanek esaten digu gogoan duela Pariseko Unibertsitatean estudiante zela berari gertatu zitzaiona. Ingalaterratik etorri berria, zailtasunak zituen hizkuntzarekin eta hainbat galdera sortzen zitzaizkioan bizi zuen egoeraz: Elebiduna al zen bera? Zer da elebitasuna?
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26098 Are we Free? 2024-02-26T15:18:43+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Liburua osatzen duten 17 lanek, gehi argitaratzaileek idatzia den atariko kapituluak, aukeramena dute aztergai. Aukeramena, hau da, aukeratzeko ahalmena, inori aitortzekotan gizakiari aitortzen dioguna. Beste askorentzat bezala, edo hobeki esateko, beste gehienentzat bezala, «aukeramenaren jabe» zen gizakia Koldo Mitxelenarentzat. Liburu honen sarrera kapituluaren lehenbiziko perpausetan esaten zaigunez ere, jendeak gehienean aukeramenaren jabe balitz bezala dihardu eta ez dauka bere burua, ezta besteak ere, automatatzat.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26099 Thinking twice 2024-02-26T15:25:55+01:00 Pello Huizi kepa.korta@ehu.eus
Liburu hau eskuetan hartzean, irakurleak, segur aski, aurrena azalean jarriko du arreta. Hor, liburuaren izena, egilearen izena eta irudi bat aurkituko ditu. Hasteko, esan dezadan zer edo zer horietako bakoitzaz.

Thinking twice du izena liburuak. Badu, ordea, azpititulu bat ere. Zorionez, esango nuke nik. Hona azpititulua: Two minds in one brain. Liburua zertaz ari den hobeki adierazten digu honek izenburuak baino. ‘Think twice’ esapidea oso erabilia da ingelesez, baina horren esanahia ‘bi aldiz pentsatzea’ da, oso ongi pentsatzea, alegia. Eta liburua ez da horretaz ari. Liburuaren gaia honako hau da: inguruneak jartzen dizkion arazoei erantzuteko gizakiak bi era dituela, edo, nahiago bada, azpitituluak berak iradokitzen duen bezala, giza garunean bi gogamen daudela, bata intuiziozkoa eta bestea gogoetazkoa.

2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26053 Pello Huiziren GOGOAko lan ia guztiak 2024-02-14T12:11:29+01:00 Josu Acosta josuacostacalvo@gmail.com Joana Garmendia joana.garmendia@ehu.eus Kepa Korta kepa.korta@ehu.eus Larraitz Zubeldia larraitz.zubeldia@ehu.eus
Urtebete pasa da dagoeneko, Pello Huizi Petrikorena zendu zenetik. Gutako batzuen Psikologia irakaslea izan zen; Psikologiako ikertzaile gisa gu gehienon lankide  eta guztion lagun atsegin izan zen ILCLI institutuan eta, hemen batu ditugun lanok erakusten duten legez, lan handia egin zuen gure GOGOAn ere. Horregatik eskaini nahi izan diogu ale berezi hau, bertan argitaratu zituen lan ia guztiekin.
2024-06-12T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press