Gogoa
https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa

gogoa Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) egindako aldizkaria da, eta urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. ILCLIren diziplinarteko izaera bere egiten du gogoak: hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatzen da. gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik, diziplina askotako adituen elkarlana baizik, hizkuntza, ezagutza, komunikazioa eta ekintza behar bezala aztertzeko.

gogoaren edukiak honako zerrenda eta datu-base hauetan daude jasoak:

· Aurkinet-Euskaldok · BRILL Linguistic Bibliography · Communication Source (EBSCO) · Dialnet · Dulcinea · Google Scholar · Inguma · Linguistics & Language Behavior abstracts · MIAR (ICDS: 6.3) · MLA Modern Language Association Database · REBIUN · Sherpa Romeo · The Philosopher’s Index · Ulrich’s web · WorldCat

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)eu-ESGogoa1577-9424Objektibotasun zientifikoaren esanahi orokorraren auzia
https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/25855

Egun objektibotasun zientifikoaz hitz egitea horrek dituen hainbat ulerkeraz jardutea da. Adostasun zabala dago zientziaren filosofoen artean objektibotasun-balorazioak hainbat modutan egiten direla testuinguruaren arabera. Testu honek argudiatu nahi du ulerkera horiek ideia orokor komun bat dutela. Horretarako, gaiaren inguruko egungo hainbat ideia deskribatzen dira, besteak beste, arrisku epistemikoaren edo ulerkera negatiboaren ideia (Koskinen 2018). Horren harira, argitzen da arriskuan oinarritzen den ulerkera ez dela nahikoa, esanahi orokor bat eratu nahi badugu. Hau da, arriskuan oinarritzen den ikuskera negatiboa txanponaren alde bakarra da, beste aldean ikuskera positiboa du: ez da soilik arrisku epistemikoak identifikatzeko, ekiditeko edo leuntzeko prozesuak gehitzea, baizik eta balio ez-epistemiko legitimoak onartzeko prozesuak gehitzea ere bada. Eta azken horrek egun garatzen hasi den zedarritze-irizpide berriarekin du erlazioa. Hori islatzeko, kasu praktiko bat lantzen da: ekologian gertatu diren ebidentzien aukeraketa selektiboa.

Iñaki Requejo Aramendi
Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press
2024-12-172024-12-172510.1387/gogoa.25855Mendebaldera leihoa: kultura eta ingurunea Eskoziako gaelera-hiztunen komunitatean
https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/24950

Hizkuntza galtzen duen gaelikoak bere mundua galdu beharrean mundua bera galtzen duen baieztapena sakona da. Gaelerak mundu osoa bere baitan daukala esan nahi du, eta zuzena da, hizkuntza jakina ez baita unibertsala mundu osoak hitz egiten duelako, hizkuntzak mundu osoa hitzetara eraman dezakeelako baizik. Hizkuntzak, hein jakinean, pentsamenduaren adierazpenaren izaera xedatzen du –pentsamendua bera ez–, eta, ondorioz, hiztuna bera herrian eta atzerrian aditzera nola ematen den. XXI. mendean, ondare oparo eta aberatseko gaelera hiztun-komunitatearen osasuna oso makal dagoenean, hizkuntza horren eta haren herriaren aldeko ekimenen artean, liburu ugaria dugu Window to the West: Culture and Environment in the Scottish Gàidhealtachd [Mendebaldera leihoa: kultura eta ingurunea Eskoziako gaelera hiztun-komunitatean], ingelesez idatzia eta doan eskuragarri.

Jon Mentxakatorre
Copyright (c) 2023 UPV/EHU Press
2024-12-172024-12-172510.1387/gogoa.24950The Oxford handbook of evidentiality (A. Aikhenvald)
https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/26779

Hizkuntza guztiek dituzte hiztunak bera ematen ari den informazioaren iturria zein den adierazteko hizkuntza-baliabideak. Denek dituzte era bateko edo besteko bide lexikalak (aditzondoak, izenak, partikulak eta abar) informazioa nondik datorren adierazteko. Munduko hizkuntzen laurdenak, ordea, bide horiez gain, markatzaile gramatikalak ere baditu informazio-iturria markatzeko (Aikhenvald 2004b); hau da, aditzarekin batera nahiz aditzaren gunean agertzen diren elementuak. Ebidentzial esaten zaie gisa horretako baliabideei, eta ebidentzialitatea kategoriari. Hala ere, ez dago erabateko adostasunik ebidentzialitatea definitzean edo zedarritzean. Nolanahi ere, definizio orokor bat emate aldera, ebidentzialitatea esaten zaio hizkuntzan informazio-iturria markatzeko bitartekoak biltzen dituen kategoriari. Kategoria finkatzetik beretik hasten dira desadostasunak, ordea. Mota bateko ikuspegiaren arabera, bide lexikalak eta gramatikalak, denak sartzen dira ebidentzialitatean; beste mota bateko ikuspegiaren arabera, berriz, markatzaile gramatikalak bakarrik. Batez ere liburu honen editore Aikhenvalden —eta beste egile batzuen—

ustez, informazio-iturria gramatikalki adierazteari bakarrik esan behar litzaioke ebidentzialitatea. Bera da ikuspegi horren defendatzaile sutsua; Squartinik (2018), lan honetako bere artikuluan, adierazten duen bezala, bera da ikuspegi horren ordezkaria. Beste batzuen arabera (ikus, besteak beste, Narrog 2005, Cornillie 2007, McCready eta Ogata 2007, Squartini 2007 eta Boye 2010), aldiz, ikuspegi murritzegia da hori, terminoaren definiziotik kanpora uzten baititu hala hainbat hizkuntza, nola hizkuntza horietan hiztunaren informazio-iturria adierazteko erabiltzen diren hainbat bitarteko. Badirudi, dena dela, azken urteetan nolabaiteko adostasuna lortu dela, eta bi multzo nagusitan banatzen dira informazio-iturria adierazteari lotutako hizkuntza-baliabideak: elementu ebidentzialak (gramatikalak) eta estrategia ebidentzialak (bide lexikalak).
Larraitz Zubeldia
Copyright (c) 2024 UPV/EHU Press
2024-12-172024-12-172510.1387/gogoa.26779