Griceren adibide galdua. Esanahi naturalari buruzko probaren gabeziak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-09-17
Kepa Korta
Maddi Mendibil

Laburpena

Gricek "Esanahia" (2007 [1957]) artikuluaren hasieran ematen dituen hiru adibideetatik bigarrenarekin gertaera bitxia topatu dugu. Esanahi naturalaren adibide nagusietako baten gisa aurkezten du, baina ez du inoiz ezertarako erabiltzen; ez artikulu horretan, ezta gai berari eskaini zion "Meaning Revisited"en (1982) ere. Gainera, adibideak ez du betetzen esanahi naturalarentzat Gricek ezartzen dituen irizpideetan lehena eta garrantzitsuena: faktibotasuna. Adibide hori "Esanahia"n sartzea, beraz, Griceren hutsegitea da; guk dakigula, artikuluak izandako berrargitalpen ugarietan sekula konpondu ez den hutsegitea. Nahastea agian, baina garrantzi historikoaz aparte, garrantzi kontzeptuala ere izan dezakeena.

Nola aipatu

Korta, K., & Mendibil, M. (2019). Griceren adibide galdua. Esanahi naturalari buruzko probaren gabeziak. Gogoa, 19. https://doi.org/10.1387/gogoa.21095
Abstract 330 | PDF Downloads 233

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Grice, esanahi naturala eta ez-naturala, irizpideak, faktibotasuna, probabilitate-gradua.

Atala
Artikuluak