Letren abiadura Lehen Hezkuntzan: euskarazko batezbestekoak ikasmailaren eta generoaren arabera

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2017-12-20
Irune Ibarra Xabier Etxague Juan Etxeberria

Laburpena

Eskuz idazterakoan komunikazio eraginkorra lortu nahi bada, idazten denak, irakurgarria izateaz gain, abiadura on batekin idatzia egon behar du (Barnett, Henderson, Scheib & Schulz, 2009). Urte askotan klasikoa izan da letren irakurgarritasuna ebaluatzea eta azkenaldian letraren abiadura ebaluatzen duten testak garatu dira, besteak beste,  HST testa Australian (Wallen, Bonney & Lennox, 1996), PAL-II testa Estatu Batuetan (Berninger, 2007) eta DASH testa Erresuma Batuan (Barnett, Henderson, Scheib & Schulz, 2007). Letraren abiadura neurtzea sinplea da eta haren eraginak garrantzitsuak dira eskolatzean: zeregin asko dago idatziz egiteko, apunteak hartu behar dira eta denbora-mugetan erantzun behar da. Gainera, neurogarapeneko idazketaren ikuspuntuaren baitan eginiko ikerketetan, letraren abiadurak testu-sorkuntzaren kantitatea eta kalitatea baldintzatzen du 16 urtera arte (Berninger & Swanson, 1994; Berninger & Graham, 1998). Bestalde, jakina da idazten den letra-jarioa haziz doala ikasmailaz ikasmaila, gutxienez DBHko 2. mailaraino eta, nazioartean ikusi denaren arabera,  hazten doan letra kopuru horretan genero-desberdintasunak daude: mutilen puntuazioak esanguratsuki baxuagoak dira.

Artikulu honetan, lehenik, letren irakurgarritasunaren eta abiaduraren konstruktuak azalduko dira; bigarrenik, letra-abiadurak identifikatzeak duen garrantziaz jardungo gara eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako haurren letren abiadura-batezbestekoak agertuko dira, ikasmailaren eta generoaren arabera.

Nola aipatu

Ibarra, I., Etxague, X., & Etxeberria, J. (2017). Letren abiadura Lehen Hezkuntzan: euskarazko batezbestekoak ikasmailaren eta generoaren arabera. Gogoa, 16. https://doi.org/10.1387/gogoa.17910
Abstract 837 | PDF Downloads 419

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak