Piageten Epistemologia Genetikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2011-11-10
Mikel Haranburu

Laburpena

Haurraren garapen psikogenetikoaren etapen agerpenarekin hasten dugu artikulua: aro sentsoriomotorra, aro preoperatorioa, operazio konkretuen aroa eta aro formala. Eboluzio honetan zehar, garapen intelektualaren, afektiboaren eta moralaren arteko paralelismoak agertzen ditugu. Ondoren, Piageten teoriaren ideia gidaria aurkezten dugu, zeinaren arabera ikaskuntza eraikuntzan oinarritzen den, eta ez hautematean, eta ezinbestekotasunean oinarritutako dedukzioa probabilitatean oinarritutako orokortzetik bereizi egiten dugu. Jarraian, haurraren etapa psikogenetikoen eta zientziaren historiako etapen arteko paralelismoen kasu batzuk aurkezten dira, hala nola, impetusaren teoria. Denboraren, aldiberekotasunaren, abiaduraren eta indarraren nozioak ere aztertzen dira. Logikaren eta matematikaren epistemologiari buruz gogoeta batzuk egiten dira eta espazioaren eta geometriaren epistemologiari dagokionez, kontzeptu topologikoen, proiektiboen eta euklidiarren garapenaren alderdi psikogenetikoa eta historikokritikoa, eta beren arteko paralelismoak, agertzen dira. Paradigmak edo marko epistemikoak haurraren garapen kognitiboan eta pentsamenduaren eboluzioan duen eraginaren azterketa ere egiten da. Artikulua amaitzeko, Piageten teoriaren berrikuspenaren puntu batzuk agertzen dira.

Nola aipatu

Haranburu, M. (2011). Piageten Epistemologia Genetikoa. Gogoa, 6(1). https://doi.org/10.1387/gogoa.4007
Abstract 218 | PDF Downloads 547

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Zabal-zehatz begiratuz