InpAkta. Inpaktu sozialerako ikerlanen akta - Journal of Research for Social Impact https://ojs.ehu.eus/index.php/InpAkta
InpAkta, Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta – Journal of Research for Social Impact diziplina anitzeko aldizkaria da, jakintza-arlo guztietakoa, eta kalitate handiko ikerketa lanak argitaratzen ditu, bai mundu mailan, bai euskal komunitatean inpaktu soziala dutenak. Lan hauen izaera dela eta, aldizkari honek, lan teknikoez gain, ikerketa lan bakoitzaren laburpen laburrak ere jasoko ditu, irakurle guztiarentzat ulerterraza den hizkera batean idatziak. Lanak argitaratzeko ingelesa eta euskara erabiliko dira.
eu-ES ugo.mayor@ehu.eus (InpAktako Erredakzioa) ugo.mayor@ehu.eus (Ugo Mayor) Tue, 15 Apr 2025 09:01:03 +0200 OJS 3.3.0.3 http://blogs.law.harvard.edu/tech/rss 60 Euskal Herriko Unibertsitatearen ingurumen-aztarna azterketa: etorkizunera begirako eta COVID-19aren irakaskuntza-agertokiak https://ojs.ehu.eus/index.php/InpAkta/article/view/26520
Lan honetan Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) jarduera akademikoaren ingurumen-aztarnaren emaitza nagusiak biltzen dira, etorkizunera begirako eta COVID19aren ondoriozko irakaskuntza-agertokien inpaktuak barne. Erreferentziazko agertokia 2016 urteari dagokio eta inbentarioa osatzeko UPV/EHUren energia- eta material-kontsumoen, sortutako hondakinen eta garraio beharren datuak bildu dira. UPV/EHUren hiru Campusak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta 2016/17 ikasturte akademikoaren 46,813 erabiltzaileen %96.8 (ikasleak: % 81.9, irakasle eta ikertzaileak: % 11.0 eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak: % 3.9) kontuan hartu dira. Bizi-zikloaren modelizazioa egiteko OpenLCA programa, Ecoinvent datu-basea eta CML Midpoint metodologia erabili dira. UPV/EHUren ingurumen-aztarnaren ekarpen handieneko jarduera, aztertutako inpaktu-kategoria gehienetan, garraioa da (% 60 ingurukoa). Energia- eta material-kontsumoaren ekarpena txikiagoa da, baina azken hauen artean ordenagailu eta ekipo informatikoak aipatu behar dira. Oro har, erabiltzaile bakoitzeko sortzen diren inpakturik handienak Leioako Campusekoak dira, hirietan dauden zentro eta fakultateekin alderatuta, batez ere garraioaren eta hondakinen tratamenduen ondorioz. COVID-19aren pandemiaren ondoriozko agertokietan, ‘Konfinamendua’ eta ‘Edonon’ (jarduera erdipresentzialean), UPV/EHUren ingurumen-aztarna jaitsi zen, mugikortasuna mugatzearen ondorioz garraioa murriztu zen eta. Hala ere, ikasgelak aireztatzearen ondorioz energia-kontsumoa handitu behar izan zen. Gainera, irakaskuntza erdipresentziala ziurtatzeko ekipamendu informatiko berria erosi behar izan zen. COVID-19aren ondoriozko irakaskuntza-agertokien emaitzak zein etorkizunera begirakoena bat datoz: garraio ohiturak aldatu beharko lirateke, mugikortasuna murrizteko eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Beraz, iraunkortasunerako bidean, UPV/EHUren jarduera akademikoaren ingurumen-aztarna tresna eraginkorra da hobekuntza-neurriak proposatzearen alde. Hala ere, azterketa sakonagoa egiteaz gain, lankidetza beharrezkoa da: ez bakarrik erakundearen kudeatzaileena, baizik eta unibertsitate-komunitate guztiarena ere.
Maite de Blas Martín, Estíbaliz Perez-Iribarren, Iñaki Zuazo Urionabarrenetxea, Eduardo Torre-Pascual, Ortzi Akizu-Gardoki, Iker Etxano Gandariasbeitia, Artizar Erauskin-Tolosa, Itziar Barinaga-Rementeria Zabaleta, Unai Tamayo Orbegozo, Isaac Barrio Marín, Gaizka Zulueta Roales, Gorka Bueno Mendieta Copyright (c) 2024 Maite de Blas Martín, Gorka Bueno Mendieta, Estíbaliz Perez-Iribarren, Iñaki Zuazo Urionabarrenetxea, Eduardo Torre-Pascual, Ortzi Akizu-Gardoki, Iker Etxano Gandariasbeitia, Artizar Erauskin-Tolosa, Itziar Barinaga-Rementeria Zabaleta, Unai Tamayo Orbegozo, Isaac Barrio Marín, Gaizka Zulueta Roales https://creativecommons.org/licenses/by/4.0 https://ojs.ehu.eus/index.php/InpAkta/article/view/26520 Tue, 15 Apr 2025 00:00:00 +0200 The New Eel Question: https://ojs.ehu.eus/index.php/InpAkta/article/view/27026
Despite over a decade of conservation efforts under the European Council Eel Regulation (ECER), the European eel (Anguilla anguilla) population shows no signs of recovery, with biomass indicators remaining critically low. The absence of evidence for the recovery of the European eel underscores the urgent need for a new approach for a more effective implementation of the ECER, the "new eel question": how to ensure long-term eel conservation.

The paper reviews the complex life cycle, panmictic nature, and diverse threats faced by European eels, concluding that a more comprehensive and integrated approach is required for eel conservation. This approach should span across regions and effectively combine scientific research with management strategies.

A coordinated governance structure is proposed, similar to the Water Framework Directive´'s Common Implementation Strategy, featuring dedicated working groups that integrate scientific, policy, and managers’ perspectives.Enhancing the comparability of assessment methods is deemed essential, along with a shift in the recovery objectives to prioritize short-term mortality targets instead of long-term pristine escapement goals. An adaptive, science-based management is advocated, incorporating ongoing evaluation and adaptation based on the latest scientific findings. This comprehensive strategy presents a promising path forward in addressing the “new eel question” and ensuring the long-term survival of the European eel.

Finally, the study emphasises the urgent need for immediate actions to reduce anthropogenic mortality rates, which aligns with ICES (International Council of the Sea) recommendations for a "zero catch" advice, coupled with long-term strategies aimed at habitat restoration and connectivity improvement.
Estibaliz Díaz, Cédric Briand, Javier Franco, Maria Korta, María Mateo, Hilaire Drouineau Copyright (c) 2025 Estibaliz Díaz, Cédric Briand, Javier Franco, Maria Korta, María Mateo, Hilaire Drouineau https://creativecommons.org/licenses/by/4.0 https://ojs.ehu.eus/index.php/InpAkta/article/view/27026 Mon, 09 Jun 2025 00:00:00 +0200