Tantak, 2023, 35(1), 43-64
https://doi.org/10.1387/tantak.25127
tantak
ISSN 0214-9753 – eISSN 2444-3581
Irakasle hasi berria:
eskolarako sarbidea errazteko zaintzan oinarritutako etika baterantz
Novice teacher: ethic of care to facilitate access to school
Esti Amenabarro Iraola*
Hezkuntza Zientziak Saila. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (UPV/EHU)
Laburpena: Irakasleek haien garapen profesionalean zehar aldi edo etapa desberdinak bizi dituzte. Ha-
siberria da formazio aldia amaitu eta lan munduan, eskola zehatz bateko errealitatean barneratzen den ira-
kaslea. Hori maila profesionalean jauzi bat da, ikasle izateari utzi eta irakasle izatea dakar eta. Lan honetan,
irakasle berriak esperientzia duten beste irakasleekin elkartzean, haien artean sortzen diren harremanak az-
tertzen dira. Donostiako (Gipuzkoa) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batean burutu da
kasu analisia. Oinarri kualitatiboa du, etnografiaz baliatu gara, eta arakatze narratibo bisuala burutu, datuak
eskuratzeko sakoneko elkarrizketa eta foto-elizitazioa bezalako teknikak hobetsiz. Lau irakasleren parte-har-
tzearekin osatu da, bi hasiberriak eta beste bi esperientziadunak. Emaitzei dagokienez, eskola bateko erreali-
tatera sartzea prozesu konplexua da, ideia, balio, jarrera eta igurikapen desberdinak dituzten pertsonen lan le-
kua delako; sartze horrek pertsonarteko harreman zein komunikazio prozesu esanguratsuak sortzen ditu, eta,
eskola antolakuntza zein garapenari dagokionez eragin zuzena dute. Horrela, irakasle hasiberriak ispiluaren
aurrean jartzen dira, aurrez eskola kulturan finkatuta dauden errutina eta egiteko modu zein prozeduren au-
rrean kokatu eta sarri haietara egokituz eta bestetan konfrontazioa eraginez. Irakasleak jaso eta haiek esko-
lara sartzeko unea, ikuspegi etikotik, bestea hartzea den neurrian, zaindu beharreko unea da.
GA
k
O-HI
t
ZA
k:
irakaslea(k),
hasi
berria(k),
Derrigorrezko
Bigarren
Hezkuntza,
harremanak,
zaintza.
AbstrAct:
Teachers go throughout different stages during their professional development. a novice
teacher is a teacher who has just begun, after ending his training period and joining the world of work, the
reality of a particular school. this is a professional leap where the student becomes a teacher. This paper
analyzes fresh relationships that that are established between new professors and other experienced profes-
sors. The case analysis was carried out in a public center of Compulsory Secondary Education of Donos-
tia-San Sebastián (Gipuzkoa). It has a qualitative basis, ethnography has been used and a visual narrative
exploration has been carried out, in which techniques such as in-depth dialogue for data collection and pho-
toelitation have been prioritized. It has been completed with the participation of four teachers, two new re-
cruits and two experienced teachers. As for the results, we can conclude that access to the reality of a school
is a complex process, since it is a place of work for people with different ideas, values, attitudes and expec-
tations, which generate significant interpersonal communication and relationship processes that directly af-
fect school organization and development. Thus, re-entry teachers are placed in front of a mirror, facing
school routines and the ways and procedures of accomplishments that are previously fixed in the culture,
and frequently adapting to them provoking confrontation. The time to welcome teachers and professors and
to incorporate them into school, from AN ethical point of view, is the time to take of the other.
KEyworDS: Teacher(s), novice teacher, Compulsory Secondary Education, relationships, surveillance.
* Harremanetan jartzeko / Corresponding author:
Esti Amenabarro Iraola. Hezkuntza Zientziak Saila. Hezkuntza, Filosofia eta
Antropologia Fakultatea (UPV/EHU). Tolosa Etorbidea, 70 (20018, Donostia). – estibaliz.amenabarro@ehu.eus
Nola aipatu / How to cite:
Amenabarro Iraola, Esti (2023). «Irakasle hasi berria: eskolarako sarbidea errazteko zaintzan oinarri-
tutako etika baterantz». Tantak, 35(1), 43-64. (https://doi.org/10.1387/tantak.25127).
Jasotze-data: 2023/09/20; Onartze-data: 2023/11/05.
ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © 2023 UPV/EHU
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa
lizentzia baten mende dago
43