Pikler-Lóczy pedagogiaren inguruko ekarpen akademikoen
berrikuspen bat, Web of Science bilatzailea erabiliz
A review of academic contributions on Pikler-Lóczy pedagogy using
the Web of Science search engine
Amaia Arribillaga Trebolazabala*1, Nahia Idoiaga Mondragon2
1 Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU)
2 Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU)
LABURPENA: Pikler-Lóczy hezkuntza-eredua haurtxoen eta haur txikien hazkuntza sakon aztertu duen pedagogia da. Eredu honen inguruan haurraren garapenean, autonomian, kalitatezko zaintzetan eta helduarekin harreman on bat izatean oinarritutako hezkuntza-sistema oso bat garatu da. Lehen haurtzaroarekin lanean jarduteko ezinbesteko eredua izanik, lan honen helburua izan da Pikler-Lóczy pedagogiak inpaktu handiko ekarpen zientifikoetan duen presentzia aztertzea, honek mundu akademikoan duen pisua aztertzeko asmoz. Emaitzek erakusten dute azken urteetan Pikler-Lóczy pedagogiaren inguruko ekarpenak modu esanguratsuan igo direla. Pedagogia honen inguruan maila akademikoan lan egin ahal izateko aukerak areagotzen ditu horrek.
GAKO-HITZAK: Pikler-Lóczy hezkuntza-eredua, lehen haurtzaroa, hezkuntza, inpaktua, akademia.
ABSTRACT: The Pikler-Lóczy educational approach is a pedagogy that has deeply studied the growth of babies and young children. Around this model, a whole educational system has been developed based on the child’s development, autonomy, quality cares and a good relationship with the adult. Being an essential model for working with early childhood, the aim of this work was to analyze the presence of the Pikler-Lóczy pedagogy in high-impact scientific contributions, with the aim of analyzing its weight in the academic world. The results show a significant increase in the contributions of Pikler-Lóczy pedagogy in recent years. This broadens the possibilities of being able to work on this pedagogy at an academic level.
KEYWORDS: Pikler-Lóczy educational approach, early childhood, education, impact, academy.
RESUMEN: El modelo educativo Pikler-Lóczy es una pedagogía que ha estudiado profundamente el crecimiento de bebés y niños pequeños. En torno a este modelo se ha desarrollado todo un sistema educativo basado en el desarrollo del niño, su autonomía, unos cuidados de calidad y una buena relación con el adulto. Siendo un modelo imprescindible para el trabajo con la primera infancia, el objetivo de este trabajo ha sido analizar la presencia de la pedagogía Pikler-Lóczy en contribuciones científicas de alto impacto, con el fin de analizar su peso en el mundo académico. Los resultados muestran que en los últimos años los aportes sobre la pedagogía Pikler-Lóczy han aumentado de manera significativa. Esto amplía las posibilidades de poder trabajar a nivel académico en torno a esta pedagogía.
PALABRAS CLAVE: Modelo educativo Pikler-Lóczy, primera infancia, educación, impacto, academia.
RÉSUMÉ: Le modèle éducatif Pikler-Lóczy est une pédagogie qui a étudié en profondeur la croissance des bébés et des jeunes enfants. Tout un système éducatif basé sur le développement de l’enfant, l’autonomie, la qualité des soins et une bonne relation avec l’adulte a été développé autour de ce modèle. Ce modèle étant essentiel pour le travail sur la petite enfance, l’objectif de cet article était d’analyser la présence de la pédagogie Pikler-Lóczy dans les contributions scientifiques à fort impact, afin d’analyser son poids dans le monde académique. Les résultats montrent que ces dernières années, les contributions sur la pédagogie Pikler-Lóczy ont augmenté de manière significative. Cela élargit les possibilités de travailler sur cette pédagogie au niveau académique.
MOTS-CLÉS: Modèle pédagogique de Pikler-Lóczy, petite enfance, éducation, impact, académie.
* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Amaia Arribillaga Trebolazabala. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Sarriena Auzoa z/g. Leioa. – arritrebola@gmail.com
Nola aipatu / How to cite: Arribillaga Trebolazabala, Amaia; Idoiaga Mondragon, Nahia (2024). «Pikler-Lóczy pedagogiaren inguruko ekarpen akademikoen berrikuspen bat, Web of Science bilatzailea erabiliz». Tantak, 36(1), 31-62. (https://doi.org/10.1387/tantak.25201).
Jasotze-data: 2023/10/30; Onartze-data: 2025/01/28.
ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © UPV/EHU Press
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa
lizentzia baten mende dago
1. Sarrera
Emmi Pikler (1902-1984) Vienan jaio zen. Han igaro zuen haurtzaroa, familiarekin 1908an Budapestera joan zen arte. Ondoren, Vienara itzuli zen medikuntza ikastera eta 1920ko hamarkadan pediatriako diploma lortu zuen. 1935ean, Hungarian ere pediatriako aitortza jaso zuen eta Budapesten hasi zen lanean (Belasko, 2023). Familien pediatra gisa familien esku-hartzea gutxituz eta haur txikien autonomian konfiantza sustatuz jardun zuen, jarrera horretan ehundik gorako haurtxoen eta haur txikien hezkuntza bidelagunduz, hamar urte baino gehiagotan zehar (Falk, 2022).
1946an, Budapesteko Lóczy kaleko sehaska-etxearen antolakuntzaren eta zuzendaritzaren ardura eman ziotenean, Piklerrek hiru helburu zituen buruan (Falk, 2022; Herran, 2016). Lehenengo helburua, instituzio batean haur txikien garapen osasungarria sustatuko zuten baldintzak sortzea posible zela frogatzea; bigarren helburua, Emmi Piklerrek berak sortutako hezkuntza-sistema eraginkorra zela egiaztatzea; eta hirugarrena, eguneroko bizitzako egoeretan haur horien garapenari buruzko behaketa sistematikoak egitea (Herran, 2016).
Pikler-Lóczy pedagogiaren oinarrizko printzipioak
Pikler doktorearen pentsamenduaren funtsezko ideia nagusien artean mugimendu librearen, aktibitatearen, ikaste autonomoaren, haurrak bere ekimenez hasitako jardueraren eta konpetentziaren ideiak daude (Tardos, 2010). Guztiek haurraren autonomian jartzen dute azpimarra, bizitzaren hasieratik bertatik (Falk, 2022).
Haurren jarduera autonomoa errespetatzearekin batera, helduarekin harreman pertsonal on bat sortzea zen haren ereduaren beste zutabea (Belasko, 2023). Haurraren eta helduaren arteko harreman pribilegiatu hori zaintza-uneetan ume bakoitzari arreta osoa eskainiz lortzen zuten, eta umea sujetu aktibo gisa tratatuz, haren ekimenak eta erantzunak kontuan hartuz (Kelemen, 2016), negoziazioen bitartez lankidetzara helduz (Tardos & Vasseur-Paumelle, 1991). Funtsezko bi printzipio horiek, aurretik familiei seme-alaben hazkuntzan laguntzean landutakoak, bere hezkuntza-sistemaren oinarria osatu zuten (Falk, 2022).
1973an Geneviéve Appell-ek (psikologoa) eta Myriam David-ek (psikiatra), Lóczy ou le maternage insolite liburuan, Pikler-Lóczy hezkuntza-ereduaren oinarrizko printzipioak eta Institutuaren jardunaren alderdi esanguratsuenak aztertu zituzten (David & Appell, 2010).
Azterketa horretan oinarrituta, lehen aipatutako funtsezko bi zutabe horiek oinarrizko beste bi printzipiorekin oso lotuta zeudela ondorioztatu zuten autoreek, eta Pikler-Lóczy Institutuan haiekin bat etorri zirenez, pedagogia honen oinarria lau printzipioren inguruan osatu zuten (Falk, 2022; Herran 2014).
Honako hauek izango lirateke pedagogia honen oinarrizko lau printzipioak (Falk 2022; David & Appell, 2010):
— Haurrak bere ekimenez hasitako jarduera autonomoa balioztatzea.
— Haurraren harreman pertsonal egonkorren sostengua eta, horien artetik, pertsona pribilegiatuekiko harremana.
— Haur bakoitzak bere buruaren eta bere inguruaren kontzientzia hartzeko etengabeko ahalegina.
— Haurraren osasun fisikoko egoera ona sustatzea eta mantentzea, aurrez aipatutako printzipioak aplikatu ahal izateko, eta aldi berean, horien emaitza gisa.
Printzipio horiek multzo koherente eta banaezina osatzen dute, haur eta haur talde bakoitzaren bizi-antolamendua zein bertako hezkuntza-giroa zehaztuz, eta Lóczyko langileen lana zeharkatzen eta gidatzen dute (Falk, 2022).
Pikler-Lóczy pedagogia eta haren garrantzia Haur Hezkuntzan
Pikler-Lóczy pedagogia haurtxoen eta haur txikien zaintzarako eta hezkuntzarako berariaz garatu den ikuspegi hezitzailea da (Herran, 2014). Euren sorreratik hamarkadetan zehar egindako lan teoriko eta praktikoan oinarrituta, haurraren garapenaren aldiak, haien berezko gaitasunak, asetu beharreko beharrak, hezitzailearen jarduna eta etorkizuneko lorpenak maisuki ezagutzen dituena (Belasko, 2023; Belza, 2020).
Haurra ardatz duen ikuspegia izanik, Pikler-Lóczy pedagogiak arretaren eta zaintzaren erdigunean jartzen du haurra (Belza et al., 2019). Haurra bere beharrak, nahiak eta garapen-erritmoak dituen gizabanako autonomo gisa onartzen da (Hammond, 2021). Haur bakoitzaren beharretara egokitzen diren eta haur horien garapena errespetuz sustatzen duten hezitzaileen lana oinarritzen du horrek (Sagastui et al., 2022).
Pikler-Lóczy pedagogia hezitzaileen eta haurren arteko konfiantzazko harremanak eraikitzean oinarritzen da. Haurraren ongizatea helduaren esku dago hein handi batean, eta literalki ere bere eskuetan, honek haurra ukitzeko duen moduan (Tardos, 2010). Izan ere, pedagogia honek arreta berezia eskaintzen dio haurren zaintza emozional eta afektiboari (Belza, 2023; Herran, 2014). Hezitzaileen eta haurren arteko elkarreragin hurbil eta maitekorrak sustatzen dira, haurren garapen emozional osasungarrirako funtsezkoak diren harreman seguruak bermatuz (Belasko et al., 2019).
Pedagogia honek haur bakoitzak bere garapen-erritmoa duela onartzen du, eta hezkuntza goiztiarreko geletan banakako garapenarekiko errespetua lehenesten du (Herran, 2014). Hezitzaileek arreta handiz begiratzen diete haurrei, bakoitzaren beharrak eta trebetasunak ezagutzeko eta, horrela, laguntza eta heziketa beraien beharrizanetara egokitzeko gai dira (Godall, 2016).
Haur bakoitzaren garapen-erritmo indibidualari dioten errespetuarekin lotuta, haurren jarduera autonomoa sostengatzean datza pedagogia honen oinarrietako bat (Belasko et al., 2022). Haurrei beren kabuz esploratzen eta igartzen uzten zaie, eta horrek lagundu egiten die arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko eta norberaren buruarekiko konfiantza izateko trebetasunak garatzen (Belasko et al., 2022; Pikler, 1968).
Jarduera autonomo hori bai zaintza momentuetan bai jolaserako tarteetan hobesten da, haurrari bere ekimenean bidelagunduz, bizi duen garairako behar duen espazio eta materiala egoki prestatuz (Tardos, 2010). Bereziki garrantzitsua da Pikler pedagogiak jolas librea azpimarratzen duela eta bat-batekoa asko baloratzen dela (Sagastui et al., 2020; 2022). Horrela, haurrek jolasaren bidez esploratzeko eta ikasteko aukera daukate, eta horrek haien garapen kognitiboa, motorra eta soziala sustatzen ditu (Sagastui et al., 2020; 2022).
Jarduera autonomoa gauzatu ahal izateko, haurrak berezkoak dituen gaitasunak kontuan hartu behar dira. Piklerrek (1979) haurtxoaren konpetentzia aintzat hartu beharreko alderdi garrantzitsua zela uste zuen, eta haurraren gaitasunetan konfiantza handia izatea ezinbestekoa zela honen garapen osasuntsuan modu egokian laguntzeko (Tardos, 2010), bai eta hauen garapenaren aldiaren araberako ezagutza sakona izatea ere (Kelemen, 2016).
Alderdi horiek lantzeko eta profesionalizazioa lortzeko, Pikler-Lóczy Institutuan eta gaur egun Emmi Pikler Haur Eskolan lan egiten duten hezitzaileek etengabeko prestakuntza jasotzen dute, eta haien praktikari buruz hausnartzen dute eskolako pedagogo, psikologo eta pediatrekin batera (Belasko, 2023; Divito, 2017). Horrek bermatuko du kalitate handiko zaintza-giroa eskaintzeko eta haurren garapen integrala sustatzeko ondo prestatuta egongo direla (Belza, 2023).
Laburbilduz, Pikler-Lóczy pedagogiak haurtzaroarekiko errespetuzko ikuspegi baten garrantzia nabarmentzen du, haurra erdigunean jarriko duena eta behaketan eta haurren garapenarekiko errespetuan oinarritua egongo dena (Herran, 2022). Autonomia, jolasa eta harreman seguruak azpimarratzen dituenez, tresna baliotsua da haur-hezkuntzan, bizitzako lehen urteetan haurren garapen osasuntsua eta orekatua lortzen laguntzen baitu (Herran, 2022). Hori dela eta, Hezkuntza Goiztiarreko hainbat haur-eskolatan ardatz bihurtu den pedagogia da (Sagastui eta Herran, 2018).
2. Helburua
Jorratu berri den marko teorikoan Pikler-Lóczy pedagogiaren testuingurua eta baita haur hezkuntzan duen garrantzia ere ezagutu ahal izan da. Behin hori jakinda, pedagogia honek inpaktu handiko mundu akademikoan izan duen garrantziari buruz ikertu nahi izan dugu lan honetan, benetan unibertsitate-mailan erabiltzen diren iturri nagusietan, hau da, inpaktuzko artikulu zientifiko eta doktore-tesietan, izan duen hedapena aztertzeko xedearekin.
3. Metodologia
Lan honetarako, 2023ko uztailaren 18an (2024ko urriaren 17an eta 2025eko urtarrilaren 29an eguneratua) Pikler-Lóczy pedagogiari buruzko artikulu zientifikoen bilaketa egin zen Web of Science (WOS) bilatzailean, eta bilatutako hitzak Pikler, Emmi Pikler, Lóczy eta Pikler-Lóczy izan ziren. Hasierako bilaketan 72 artikulu aurkitu ziren, eta lau iragazki aplikatu ziren Pikler-Lóczy pedagogia gai nagusitzat edo ikerketaren oinarrian zutenak besteetatik bereizteko: izenburuaren azterketa (40 baztertuta), gako-hitzen testuingurua aztertzea (6 baztertuta), artikuluaren gaia sakon aztertzea (3 baztertuta) eta eskuragarri ez zegoen artikulu 1 baztertzea. Hasierako emaitzan, 22 artikulu aukeratu ziren. Horren ondoren, bilaketa 2024ko urriaren 17an eta 2025eko urtarrilaren 29an eguneratu da, eta iragazki berdinak aplikatuz eta artikuluak ez direnak baztertzea (10) iragazki berri bat kontuan hartuz, 6 artikulu gehitu dira amaierako emaitzara, guztira 28. Ondorioz, 28 artikulu aukeratu dira ikerketarako, eta horiei pedagogia honen inguruan argitaratutako doktorego-tesiak ere gehitu nahi izan zaizkie. Aurkitutako bakarrak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egindako 3 tesi izan dira. Bilboko Hezkuntza Fakultatean egindako 3 doktore-tesiak gehituta, guztira 31 ekarpen aztertu dira.
4. Emaitzak
Berrikuspenean aurkitutako 28 artikulu eta 3 doktore-tesi horiek behin identifikatuta, bakoitzaren analisia egin da. Horretarako, bi azterketa mota egin dira. Lehenik, ekarpen bakoitzaren datu orokorrak islatzeko asmoz, argitalpen mota, autoreak, izenburua, iturria (aldizkaria), argitalpen-data, hizkuntza eta lurraldea eta ISSN-a berrikusi dira (1. Taula). Bigarrenik, ekarpen bakoitzaren edukiaren azterketa eginaz, haien gaia, laburpena, helburuak, emaitzak eta ondorio nagusiak zein diren jaso da (Ikus 2. Taula).
Ekarpen bakoitzaren analisi honetan, betiere WOS bilatzailean egindako bilaketan oinarrituta, datu bakoitzari dagozkion ezaugarri hauek aztertu ahal izan dira:
1. taula
Ekarpen zientifikoen datu orokorrak
|
Argitalpen mota |
Autorea(k) |
Izenburua |
Iturria |
Argitalpen data |
Hizkuntza eta lurraldea |
ISSN |
|
Artikulua |
Belza, Haizea; Sagastui, Jone; Herran, Elena |
Application of indirect observation within mixed methods to contrast the results obtained through direct observation: a discussion with observed Pikler educators |
FRONTIERS IN PSYCHOLOGY |
2024 |
Ingelesa Euskal Herria |
1664-1078 |
|
Artikulua |
Sagastui, Jone; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Observational analysis of the educational management of conflicts between young children in the Emmi Pikler Nursery School using complementarity of data analysis |
EARLY CHILDHOOD EDUCATION JOURNAL |
2024 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
1082-3301 |
|
Artikulua |
Ferreira Kelleter, Rafael; Saballa de Carvalho, Rodrigo |
As vivências espaciais dos bebês a partir do movimento livre e da autonomia na creche |
EDUCAÇÃO E PESQUISA |
2024 |
Portugalera eta Ingelesa Brasil |
1678-4634 |
|
Doktore- |
Sagastui, Jone |
La magia de acompañar la socialización temprana. Observación sistemática de la educadora Pikler durante el juego libre infantil |
ADDI |
2023 |
Gaztelania Euskal Herria |
|
|
Artikulua |
Belza, Haizea; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Keys to responsive feeding in early education: systematic observation of Pikler-Lóczy’s educators’ behaviour during breakfast |
INTERNATIONAL JOURNAL OF EARLY CHILDHOOD |
2023 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
0020-7187 |
|
Artikulua |
Sagastui, Jone; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
An observational study to assess the educational management of conflicts between young children in the Pikler-Lóczy educational approach. Implications in the early development of personality |
EUROPEAN |
2023 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
1350-293X |
|
Doktore- |
Belasko, Maitane |
Janzteko zaintzari begirada berria: Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako hezitzailearen behaketa sistematikoa |
ADDI |
2023 |
Euskara eta Ingelesa Euskal Herria |
|
|
Artikulua |
Belza, Haizea; Portell, Mariona; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
New insights into the behavioral structure of Pikler educators: An application of T-pattern detection and analysis with THEME |
FRONTIERS IN PSYCHOLOGY |
2023 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
1664-1078 |
|
Artikulua |
Ernst, Cornelia; Hold, Angelo |
Kleinkindbetreuung |
PÄDIATRIE & PÄDOLOGIE |
2023 |
Alemaniera Austria |
0030-9338 |
|
Artikulua |
Sagastui, Jone; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Adult intervention levels in young children’s free play: an observational study on how Pikler educators combine the instrumental and relational dimensions of their educational activity |
EUROPEAN |
2022 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
0256-2928 |
|
Artikulua |
Belasko, Maitane; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Observation dressing in a collaborative or trusting environment: The right to participate in one’s own care at the Emmi Pikler Nursery School in Budapest |
EARLY YEARS |
2022 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
0957-5146 |
|
Artikulua |
Rivello, Nicole; Mocarzel, Marcelo |
Direitos Humanos de bebês e crianças pequenas: um olhar direcionado à Abordagem Pikler |
CONHECIMENTO & DIVERSIDADE |
2021 |
Portugalera Brasil |
1983-3695 |
|
Artikulua |
Hammond, Ruth Anne |
Seeing infants differently |
EARLY CHILD DEVELOPMENT AND CARE |
2021 |
Ingelesa AEB |
0300-4430 |
|
Doktore- |
Belza, Haizea |
El arte de dar de desayunar. Observación sistemática de la conducta de la educadora de la Escuela Infantil Emmi Pikler |
ADDI |
2020 |
Gaztelania Euskal Herria |
|
|
Artikulua |
Sagastui, Jone; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
A systematic observation of early childhood educators accompanying young children’s free play at Emmi Pikler Nursery School: instrumental behaviors and their relational value |
FRONTIERS IN PSYCHOLOGY |
2020 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
1664-1078 |
|
Artikulua |
Belza, Haizea; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Early childhood, breakfast, and related tools: analysis of adults’ function as mediators |
EUROPEAN |
2019 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
0256-2928 |
|
Artikulua |
Belasko, Maitane; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Dressing toddlers at the Emmi Pikler nursery school in Budapest: caregiver instrumental behavioral pattern |
EUROPEAN EARLY CHILDHOOD EDUCATION RESEARCH JOURNAL |
2019 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
1350-293X |
|
Artikulua |
Belza, Haizea; Herran, Elena; Anguera, M. Teresa |
Early childhood education and cultural learning: systematic observation of the behaviour of a caregiver at the Emmi Pikler Nursery School during breakfast |
INFANCIA Y APRENDIZAJE |
2019 |
Ingelesa Euskal Herria eta Katalunia |
0210-3702 |
|
Artikulua |
Hevesi, Katalin |
Le vécu de l’appartenance à l’Institut: de l’expérience d’un «chez-soi» chez les enfants de Lóczy |
PSYCHIATRIE DE L'ENFANT |
2018 |
Frantsesa Hungaria |
0079-726X |
|
Artikulua |
Mello, Suely Amaral |
O cuidado e a educação dos bebês e a formação de dirigentes |
NUANCES-ESTUDOS SOBRE EDUCAÇÃO |
2017 |
Portugalera Brasil |
2236-0441 |
|
Artikulua |
Fochi, Paulo Sergio; Bergamo, Claudia Fernanda; Foesten, Patricia; Cavalheiro, Carina |
A pedagogia dos detalhes para o trabalho com bebês na creche a partir |
REVISTA OLHRES |
2017 |
Portugalera Brasil |
2317-7853 |
|
Artikulua |
Vamos, Julianna |
Free to move, free to be |
AMERICAN JOURNAL OF PSYCHOANALYSIS |
2015 |
Ingelesa AEB |
1573-6741 |
|
Artikulua |
Salamon, Andi; Harrison, Linda |
Early childhood educators’ conceptions of infants’ capabilities: the nexus between beliefs and practice |
EARLY YEARS: AN INTERNATIONAL RESEARCH JOURNAL |
2015 |
Ingelesa Australia |
0957-5146 |
|
Artikulua |
Herran, Elena; Orejudo, Santos; Martinez, Juan Ignacio; Ordeñana, M. Begoña |
Actitudes docentes y autonomía en Educación Infantil 0-2: Un estudio exploratorio en la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) |
REVISTA DE EDUCACIÓN |
2014 |
Gaztelania Euskal Herria eta Aragoi |
0034-8082 |
|
Artikulua |
Violon, Margot; Wendland, Jaqueline |
Les relations professionnels/enfants dans les pouponnières et foyers de l’enfance: la notion de référence |
PSYCHIATRIE DE L´ENFANT |
2014 |
Frantsesa |
0079-726X |
|
Artikulua |
McCall, Robert B.; Groark, Christina J.; Fish, Larry; Harkins, Diane; Serrano, Gabriela; Gordon, Karen |
A socioemotional intervention in a Latin American orphanage |
INFANT MENTAL HEALTH JOURNAL |
2010 |
Ingelesa
Latinoamerika |
0163-9641 |
|
Artikulua |
Cavalier, Ariane; Picaud, Jean-Charles |
Prévention de la plagiocéphalie posturale |
ARCHIVES DE PÉDIATRIE |
2008 |
Frantsesa
Frantzia |
0378-3782 |
|
Artikulua |
Jardin, Françoise; Moreau, Agnès; Gane, Hélène; Perusi, Monica; Rasse, Miriam; Simon, Nicole |
Soins et prévention des comportements dits violents ou de retrait chez des enfants en crèche |
PSYCHIATRIE DE L'ENFANT |
2008 |
Frantsesa |
0079-726X |
|
Artikulua |
Strassburg, H.M; Bretthauer, Y; Kustermann, W |
Continuous documentation of the development of infants by means of a questionnaire for the parents |
EARLY CHILD DEVELOPMENT AND CARE |
2006 |
Ingelesa |
0300-4430 |
|
Artikulua |
Gonzalez-Mena, Janet |
What can an orphanage teach us? Lessons from Budapest |
YOUNG CHILDREN |
2004 |
Ingelesa |
|
|
Artikulua |
Pikler, Emmi |
Competence of the infant |
ACTA PAEDIATRICA ACADEMIAE SCIENTIARUM HUNGARICAE |
1979 |
Ingelesa |
0001-6527 |
Argitalpen motari dagokionez, aurkitutako 31 ekarpenetatik 28 artikulu zientifikoak izan dira eta 3 doktore-tesiak. Ekarpen guztiek oinarri zientifiko sendoa dutela jakinda, nabarmentzekoa da hiru doktore-tesietan Pikler-Lóczy pedagogiari buruz egiten den lan teorikoa. Pedagogia honen egitura azaltzea lortzen dute, oinarrizko printzipioetatik hasita, egunerokotasuneko egoerei ematen zaien erantzunetaraino, xehetasunez beteriko analisi sakonak eta landuak eginez.
Autoreen inguruan, guztira 46 autore ezberdin identifikatu dira, haietako batzuk ekarpen bat baino gehiagoren autoreak. Haien artean, 33 autore emakumeak dira, 10 gizonezkoak eta 3 ezezagunak; hau da, autoreen %71,73 emakumeak dira. Hori, egile bakoitza behin bakarrik kontatzen bada, baina egile bakoitzak parte hartu duen artikulu guztien autoretza kontuan hartzen bada, guztira 75 autoretza dira agertzen direnak. Horien artean, 62 emakumeenak dira, aurreko portzentajea oraindik eta altuagoa bihurtuz, eta emakume autoreen presentzia %82,67ra igoz.
Autoreen atalean ere ikusi da haietako bik autoretza kopururik altuena daukatela, 11 eta 9 ekarpenekin. Autoretza gehien dituzten hurrengo autoreak sei ekarpen egin ditu, hurrengoak bost eta hurrengoak hiru. Ekarpen gehien egin dituzten bost autoreak bilaketa honetako hainbat ekarpenetan autoretza konpartitzen agertzen dira, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) lau irakasle eta Bartzelonako Unibertsitateko (UB) irakasle bat dira. Guztira aztertu diren 31 ekarpenetatik, haietako 15ek talde honetako baten edo baten baino gehiagoren autoretza izan du. Beste autore guztiek ekarpen bakarra egin dute. Ekarpen gehien idatzi dituen talde horren ekarpenen gaia eta edukia aztertuz, guztiek dute Pikler hezitzailearen jokabidea, modu batean edo bestean, ikertzea haien jomugan. Horretaz gain, haiek idatzitako ekarpen guztiak 2019tik 2024ra bitartean idatzitakoak direla ere ageri da emaitzetan, bat izan ezik, 2014koa dena.
Argitalpen-datari dagokionez, ekarpen gehienak 2014. urtetik hona argitaratuak izan direla ikusi da; izan ere, azken hamarkada honetan 25 ekarpen publikatu dira. Gainera, 2023. urtea izan da argitalpen gehien izan dituen urtea, 6 ekarpenekin.
Bilaketan agertu diren hizkuntzarekin jarraituz, ingelesak ditu ekarpen gehien alde handiarekin, hogeita hamaikatik hemezortzi. Hurrengo hizkuntza erabilienak frantsesa eta portugalera dira, lau ekarpenekin, eta gaztelania hiru ekarpenekin. Horrek ez du esan nahi ekarpen gehienak ingelesa ama-hizkuntza duten herrialdeetan idatzi direnik, baizik eta maila akademikoan gehien erabiltzen eta erabiltzea hobesten den hizkuntza dela.
Hain zuzen ere, ekarpenak idatzitako sorrerako lurraldeari erreparatuz, bestelako aniztasun bat aurkitzen dugu. Alderdi horretan, ekarpen gehien Euskal Herriak eta Kataluniak egin dituzte, bien arteko unibertsitateetako (UPV/EHU eta UB) irakasleek elkarlanean hamar artikulu plazaratuz. Gainera, hiru doktoretza-tesiak Euskal Herrian kokatu arren, haien zuzendarietako bat kataluniakoa (UB) zen; beraz, aipatzekoa da talde honek eginiko ekarpena, bereziki doktorego-tesi horien markoan.
2. taula
Ekarpen zientifikoen edukien laburpena
|
Ekarpena |
Gaia |
Laburpena |
Helburuak |
Emaitzak |
Ondorioak |
|
Application of indirect observation within mixed methods to contrast the results obtained through direct observation: a discussion with observed Pikler educators |
Pikler hezitzaileen jardunaren behaketa eta haiekiko elkarrizketa |
Pikler hezitzaileen eguneroko jarduera behatzean lortutako emaitzak egiaztatzen dira, haiek elkarrizketatuz. Bertan, hiru gako nagusi identifikatu dira: hezitzailearen jokabidearen egonkortasuna, posizionamendu estrategikoa eta kontrol emozional aktiboa. |
Hezitzaileek hiru gako nagusi horiek beren praktikan nola hautematen dituzten aztertzea eta ikuspegi berriak bilatzea |
Jokabidearen egonkortasuna eta posizionamendu estrategikoa barneratuta daude hezitzaileen artean, baina kontrol emozionala etengabe berrikusi beharreko alderdia da |
Pikler pedagogia egituratua eta eraginkorra da, baina hezitzaileen hausnarketa etengabea beharrezkoa da, batez ere emozioen kudeaketari dagokionez |
|
Observational analysis of the educational management of conflicts between young children in the Emmi Pikler Nursery School using complementarity of data analysis |
Haurren arteko gatazken kudeaketa Pikler-Lóczy pedagogian |
Pikler hezitzaileek gatazkak sozializazio-prozesuaren parte naturaltzat hartzen dituzte eta autonomia sustatzen dute. Behatze sistematikoaren bidez, gatazken garapena eta hezitzaileen esku-hartzearen eragina aztertzen dira |
Gatazken kudeaketa pedagogikoa ulertzea, gatazkaren fase desberdinetan hezitzaileek nola jarduten duten eta haurren erantzunak nola aldatzen diren aztertzea |
Hezitzaileek gatazkaren fase bakoitzera egokitutako estrategia desberdinak erabiltzen dituzte. Haurren jarrera gatazkaren ondoren egonkorragoa eta egokituagoa da |
Pikler-Lóczy pedagogiak gatazkak sozializazio positiborako tresna gisa erabiltzen ditu, haurrak gatazkak modu autonomoan eta eraikitzailean konpontzeko gaitasuna garatuz |
|
As vivências espaciais dos bebês a partir do movimento livre e da autonomia na creche |
Mugimendu askea eta autonomia haur-eskoletan |
Pikler-Lóczy pedagogiak mugimendu askea eta autonomia funtsezko printzipio gisa azaltzen ditu, haurrek espazioak esploratzeko duten gaitasuna aztertuz. Etnografia ikerketa baten bidez, haurren esperientzia espaziala behatu da |
Haurren espazio-esperientziak eta mugimendu askearen garapena aztertzea, autonomia eta autokonfiantza nola aldatzen diren ulertzeko |
Haurrak espazioak modu autonomoan esploratzen dituzte, eta mugimendu-askatasunak garapen sozioemozionale-an eta kognitiboan eragin positiboa du |
Pikler-Lóczy ikuspegiak haurren autonomia eta garapen naturala errespetatzearen garrantzia azpimarratzen du, eta hezitzaileek eta familiek esploraziorako aukerak sustatu behar dituzte |
|
La magia de acompañar la socialización temprana. Observación sistemática de la educadora Pikler durante el juego libre infantil |
Jolas librea eta sozializazioa Pikler-Lóczy pedagogian |
Ikerketa honek Emmi Pikler Haur Eskolako hezkuntza-praktikaren gakoak aztertzen ditu, batez ere hezitzaileen rola eta haurren garapenean duten eragina. Pikler-Lóczy Institutuaren hezkuntza eredua oinarritzat hartuta, jolas librearen inguruko hezitzaileen jarduera behatzen da, eta haurren sozializazio- eta autonomia-garapena nola bultzatzen duten aztertzen da. Behatze-metodologiak erabiliz, hezitzaileen jokabide instrumental eta erlazionala aztertzen da |
Helburua da Pikler hezitzaileek haurren jolas librean duten esku-hartzea sakon aztertzea, bi plano nagusitan: dimentsio fisikoa (hezitzaileak ingurunea nola antolatzen duen) eta dimentsio soziala (hezitzaileek gatazkak nola kudeatzen dituzten). Gainera, hezitzaileen esku-hartze mailak aztertzea bilatzen da, interbentzio-maila ezberdinak identifikatuz |
Emaitzek erakusten dute hezitzaileek esku-hartze ezberdinak erabiltzen dituztela haurren behar eta momentuaren arabera. Hiru maila nagusi bereizten dira: (1) Interbentzio zuzena (haurren jolas edo gatazketan parte hartuz), (2) Interbentzio ez-zuzena (haurren autonomiari espazioa emanez), eta (3) Presentzia hutsa (hezitzailea behatzaile gisa aritzen da, soilik beharrezkoa denean esku-hartuz). Horrez gain, gatazken kudeaketan hezitzaileak haur bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen dira, bakoitzari laguntza-maila desberdina eskainiz. egoeraren berezitasunen arabera |
Tesi honetako ikerketak erakutsi du Pikler-Lóczy eredua garapen sozial eta autonomorako eredugarria dela, eta hezitzaileen jarduna egituratua eta sekuentziala dela, ez kasualitatea. Haurren garapenerako, autonomia bultzatzea eta gatazkak modu naturalean kudeatzea funtsezkoak direla berretsi da. Gainera, hezitzaileek haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dute, eta gatazken kudeaketan estrategia diferentziatuak erabiltzen dituzte, haurren beharren arabera |
|
Keys to responsive feeding in early education: systematic observation of Pikler-Lóczy’s educators’ behaviour during breakfast |
Pikler hezitzailearen elikadura erantzungarri-aren gakoak |
Pikler-Lóczy hezkuntza-ereduaren barruan elikadura erantzungarria nola aplikatzen den aztertzen da, haurrek janariarekiko duten autonomia nola garatzen duten ulertzeko. Hezitzaileen jokabidea behaketa sistematikoaren bidez aztertzen da |
Hezitzaileek elikadura erantzungarria nola aplikatzen duten ulertzea, arreta berezia jarriz haurren autonomia eta autorregulazioa bultzatzeko estrategietan |
Hezitzaileek elikadura-unea modu pausatuan eta haurren erritmoa errespetatzen kudeatzen dute, jan beharra ez inposatuz eta autonomia sustatuz. Esku-hartzea behatzailea eta ez-inposatzailea da |
Pikler pedagogiak elikadura autorregulazioa eta ongizate emozionala hobetzeko estrategia eraginkorra eskaintzen du, haurren autonomia eta elikadura-ohitura osasungarriak sustatuz |
|
An observational study to assess the educational management of conflicts between young children in the Pikler-Lóczy educational approach |
Gatazken kudeaketa Pikler-Lóczy pedagogian |
Pikler pedagogiak gatazkak sozializazio-prozesuaren parte naturaltzat hartzen ditu, eta haurren autonomia eta ikuspegia hartzea sustatzen du. Hezitzaileek gatazka bakoitzari egokitutako esku-hartzea egiten dute |
Jolas librean dauden bitartean haur txikien artean ematen diren gatazkak ebaluatzeko eta hauen kudeaketa hezigarrian sakontzeko ikuspuntu metodologiko bat proposatzea |
Pikler hezitzaileen esku-hartzea haur eta egoera bakoitzari egokitzen zaio, eta batez ere jokabidearen erregulazioan eta ikuspegia hartzean zentratzen da |
Pikler-Lóczy pedagogiak gatazken kudeaketa sozializazio osasuntsu baterako tresna gisa erabiltzen du, haurren nortasunaren garapenean eragin positiboa duela frogatuz |
|
Janzteko zaintzari begirada berria. Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako hezitzailearen behaketa sistematikoa |
Janztearen zaintza momentua Emmi Pikler Haur Eskolan |
Janztearen zaintza momentuan Pikler hezitzailearen jokabidearen azterketa sakona, eta esku egokietan eskaintzen dituen aukeren gaineko hausnarketa |
Helburu orokorra: Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako eskarmentudun bi hezitzailek haurrak Janzteko erabili ohi duten jokabidea behatzea, aztertzea eta azaltzea Helburu zehatzak: 1. Ad hoc sortutako behaketa-tresnaren baliotasuna egiaztatzea 2. Jokabide instrumentalaren eredua identifikatzea 3. Hezitzaileak janzteko arropa bakoitza nola prestatzen duen aztertzea 4. Hezitzailearen esku-hartzea haurraren mailara nola doitzen duen aztertzea 5. Hezitzaileak haurrari zaintza amaitu dela zer modutan jakinarazten dion aztertzea |
1. Sortutako behaketa-tresna egokia da ikerketarako 2. Janzteko Pikler jokabidearen edo koreografiaren eredua identifikatu ahal izan da 3. Haurraren ongizatea babesten da hark parte har dezan, eta haurrarengan parte hartzeko bi modu eragiten dira, hala nola lankidetzan edo modu autonomoan janztea 4. Hezitzaileak haurrari bere sostengua azaltzen dio zuzenean esku hartzea eskatzen ez duten bideetatik, eta ezinbestekoa den horretan bakarrik esku hartzen du 5. Behin arropa guztiak jantzi ondoren, hezitzaileak azken ukituak ematen dizkio bai zaintza bai elkarreragina amaitutzat emateko, eta samurtasunez jakinarazten dio haurrari zaintza amaitu dela |
Pikler hezitzaileen esku-hartze bikain eta neurtuak haurraren ongizatea bermatzen du eta janztea kalitatezko zaintza bihurtzen du Haurra bidelagun aktibotzat hartzen da, bere janztearen protagonista, berezko motibazio eta ekimen propioaren bidez bere zaintzan nola parte hartu eta nola eragin erabakitzen duena Pikler hezitzaileen prestakuntzaren garrantzia nabarmentzekoa da |
|
New insights into the behavioral structure of Pikler educators: an application of T-pattern detection and analysis with theme |
Pikler hezitzaileen jokabide-eredua |
Pikler hezitzaileen jardueraren egitura aztertzen da Theme algoritmoaren bidez, T-patroien detekzioa erabiliz, batez ere gosariaren momentuan duten jokabidea identifikatzeko |
Hezitzaileen jokabide-ereduen egonkortasuna aztertzea eta haurren zaintzan nola eragiten duten ulertzea |
T-ereduak jokabide-eredu egonkorrak erakusten ditu, eta bi hezitzaileen jarduna konparatzean antzekotasun handiak ageri dira. Gosariaren egitura konplexua dela baieztatzen da |
Pikler pedagogiak errutina egituratuak eta sekuentziatuak eskaintzen ditu, haurrek ingurune egonkor batean autonomia eta elkarrekintza garatu ditzaten. Metodo honek hezitzaileen formakuntzarako baliabide erabilgarria eskaintzen du |
|
Kleinkindbetreuung |
Pikler-Lóczy eredua eguneroko praktikan |
Austriako haurtzaindegi bateko bi irakaslek urte 1-3 urte bitarteko haurrekin izandako esperientzia kontatzen dute, Emmi Pikler doktorearen planteamendu pedagogikoen arabera lan egin ondoren |
Pikler pedagogiaren ikuspuntua esperientzia praktikotik azaltzea eta orain arte lurralde horretan hezkuntza goiztiarraren inguruan eman den bilakaera aztertzea |
Haurren zaintzak kalitaztekoak izatea haurrentzat ezinbestekoa da euren garapen kognitiborako eta sozialerako, baita hizkuntzaren garapenerako ere |
Haurren eta haien hezitzaileen arteko harremana garrantzitsua da zaintzetarako eta haurraren garapen indibidualerako |
|
Adult intervention levels in young children’s free play |
Pikler hezitzaileen esku-hartzea jolas librean |
Pikler hezitzaileek alderdi instrumentala eta alderdi erlazionala uztartzen dituzte, jolas librea bidelaguntzeko eta haurren autonomia bultzatzeko hiru maila erabiliz: eskuhartzerik ez, zeharkako eskuhartzea eta eskuhartze zuzena |
Pikler hezitzaileen jokabidea aztertzea, alderdi instrumentala eta alderdi erlazionala nola uztartzen dituzten ulertzeko |
Hezitzaileen jokabidea haurren motibazioa eta autonomia sustatzeko eraginkorra dela frogatu da. Ekintza instrumentalek dimentsio erlazionalarekin bat egiten dute |
Pikler pedagogiak jolas librean esku-hartze maila ezberdinak erabiliz autonomia eta ikaskuntza sustatzen ditu, haurraren motibazio eta ekimen naturala indartuz |
|
Observation dressing in a collaborative or trusting environment: the right to participate in one’s own care at the Emmi Pikler Nursery School in Budapest |
Janzteko momentuan haurraren parte-hartzea sustatzeko hezitzailearen jokabidea |
Pikler pedagogiak haurraren parte-hartzea sustatzen du janzteko prozesuan, jantzi bakoitza erakutsiz eta haurraren autonomia errespetatuz |
Hezitzaileen jokabidea aztertzea eta haurrak parte hartzeko baldintza egokiak dituen egiaztatzea |
Haurrak lankidetzan edo modu autonomoan janzten parte hartzen du, bere trebetasunak eta ezagutzak garatuz. Ongizatea babestuta dago |
Pikler pedagogiak haurren parte-hartzea eta autonomia sustatzen ditu, haien motrizitatea eta estrategiak garatzen lagunduz, eta haurrak bere buruaren zaintzan eskubide aktiboa izatea bermatuz |
|
Direitos Humanos de bebês e crianças pequenas: um olhar direcionado à Abordagem Pikler |
Pikler pedagogia eta giza eskubideak |
Pikler pedagogiak haur-eskoletan haurren giza eskubideak bermatzeko eta egikaritzeko oinarriak eskaintzen ditu. Haurtzaindegietan eta eskola-ingurune kolektiboetan haurren eskubideen aitortzan eta betetzean duen eragina aztertzen da |
Haurtzaindegietan eta haur-eskoletan Pikler pedagogiak eskubideak errespetatzeko eta betetzeko duen ahalmena aztertzea |
Emmi Pikler Haur Eskolak hamar eskubide nagusi identifikatu ditu, umeak eskubideak dituen pertsona gisa ulertuz eta eskola ingurunearen erantzukizuna azpimarratuz |
Pikler pedagogiak giza eskubideen betetzean duen eragina oso garrantzitsua da, eta pedagogia hau zabaltzea gomendatzen da, haurtzaindegi eta eskola-inguruneetan eskubideen errespetua bermatzeko |
|
Seeing infants differently |
Magda Gerber-en «Educaring» ikuspegia eta RIE metodologia |
Magda Gerber-ek, Pikler-en printzipioak jarraituz, autonomia, autorregulazioa eta esku-hartze selektiboa sustatzen dituen zaintza eta hezkuntza-metodologia sortu zuen |
Gerber-en ikuspegi pedagogikoa eta RIE-ren eragina aztertzea, haurrek ingurunea autonomoki esploratzeko duten gaitasuna azpimarratuz |
Pikler-en printzipioetan oinarritutako RIE ikuspegiak haurren autonomia eta ongizatea hobetzen ditu, konfiantza eta autorregulazioa garatuz |
Pikler-en filosofian oinarritutako zaintza eta hezkuntza-metodologia eraginkorra da, eta haren aplikazioa zabaltzea gomendatzen da |
|
El arte de dar de desayunar. Observación sistemática de la conducta de la educadora de la Escuela Infantil Emmi Pikler |
Hezitzailea-ren jokabidea gosariaren momentuan Emmi Pikler Haur Eskolan |
Pikler hezitzailearen jokabidea gosariaren momentuan aztertzen duen ikerketa xehatua |
Helburu orokorra: jarduera hezigarria zuzentzen duen jardunbidea topatzea, eta hura osatzen duten funtsezko bi planoen uztarketa azaltzea: instrumentala eta erlazionala Helburu zehatzak: 1. Ad hoc sortutako behaketa-tresnaren baliagarritasuna egiaztatzea 2. Hezitzailearen ohiko jokabidean jokabide-ereduak identifikatzea (koreografia) 3. Haurren araberako hezitzailearen jokabidearen moldagarritasuna 4. Analisi tekniken osagarritasuna aztertzea 5. Bi hezitzaileen jokabidea alderatzea |
Pikler hezitzaileen jardunbidea, egonkorra, landua eta zehatza izatearekin batera, taldeko haur bakoitzari erabat egokitzen zaio 1. Sortutako behaketa-tresna egokia da ikerketarako 2. Jokabide-ereduaren existentzia (koreografia) 3. Haurren eta mahai-tresnen arteko harreman esanguratsuetara moldatzen da hezitzailea 4. Analisi hauek hezitzailearen jarduna gosaria zerbitzatzetik harago doala islatzen dute 5. Bi hezitzaileen jokabidea oso antzekoa da, biek jokabide-eredu berari jarraitzen diote |
Lehen haurtzaroaren gaitasunen onarpenean oinarritutako banan-banako arreta eskaintzaren esangura hezigarria agerian geratu da haurren ezaugarriekin eta beharrekin bat eginez gero, haur autonomia eta autorregulazioa susta daitezke modu honetan, sozializazio-prozesua gogo partekatuan oinarritzen da, ohiko gehiegizko eskola eskaera arrotz eta aldebakarreko-etan beharrean |
|
A systematic observation of early childhood educators accompanying young children’s free play at Emmi Pikler Nursery School: instrumental behaviors and their relational value |
Hezitzailea-ren jokabidea haur txikien jolas librean Emmi Pikler Haur Eskolan |
Pikler hezitzaileek ekintza instrumentalak eta harreman-alderdiak uztartzen dituzte, jolas librean autonomia eta erabakitzeko gaitasuna sustatzeko |
Hezitzaileen ekintza instrumentalak eta harreman-alderdiak aztertzea, haurren autonomia eta jolas librearen laguntzan duten eragina ulertzeko |
Hezitzaileek hiru esku-hartze maila erakutsi dituzte: (1) presentzia hutsa, (2) zeharkako esku-hartzea eta (3) esku-hartze zuzena. Ekintza instrumentalek harreman dimentsio zehatz bat dute |
Pikler pedagogiak autonomia sustatzeko eta honen erabakitzeko ahalmena laguntzeko esku-hartze mailak egokitzen ditu haurraren behar eta egoeraren arabera, garapen sozioemozional orekatua bultzatuz |
|
Early childhood, breakfast, and related tools: analysis of adults’ function as mediators |
Hezitzailea-ren jokabidea gosariaren momentuan Emmi Pikler Haur Eskolan |
Emmi Pikler Haur Eskolan gosariaren momentuan hezitzailearen eta haur txikien arteko hitzezko eta keinuen bidezko hartu-emanen behaketa sistematikoen ikerketaren emaitza |
Gosariaren momentuan eguneroko mahai-tresnen erabilera konbentzionalera-ko sarbidea aztertzea |
Tresnak pixkanaka ezagutaraztea eta haur bakoitzaren banakako desberdintasunei egokitzea, beren autonomia-mailaren arabera, haurrei gero eta sozializatuago dauden otordu-orduko ohiturekiko euren jokabidea arautzen laguntzen die |
Haurren eta gosariaren momentuan erabiltzen diren eguneroko mahai-tresnen arteko hartu-eman esanguratsuak ezarri dira, Pikler hezitzaileak erabileraren bidez hezitakoaren ondorioz |
|
Dressing toddlers at the Emmi Pikler Nursery School in Budapest: caregiver instrumental behavioral pattern |
Haurrak janzteko hezitzailearen jokabide-eredua Emmi Pikler Haur Eskolan |
Janztearen momentuan Pikler hezitzailearen jokabide zehatzak aztertzen dituen ikerketa |
Pikler hezitzailearen jokabide instrumentala aztertzea, bere taldeko haurrak janzten dituenean zehazki zer egiten duen aurkitzeko |
Pikler hezitzaileak jokabide-eredu bat jarraitzen du haurrak jazterakoan. Haurrak janzteko Pikler koreografia identifikatu ahal izan da |
Pikler hezitzailearen jokabideak umearekin lankidetzan aritzea barne hartzen du, haurrak zaintzaren zentzua ulertzea eta janzteko trebetasunak eskuratzea sustatuz |
|
Early childhood education and cultural learning: systematic observation of the behaviour of a caregiver at the Emmi Pikler Nursery School during breakfast |
Hezitzailea-ren jokabidea gosariaren momentuan Emmi Pikler Haur Eskolan |
Pikler hezitzaileak gosariaren momentuan duen jokabide-eredua definitu nahi duen ikerketa |
Gosariaren momentuan Pikler hezitzailearen ohiko jokabidea aztertzea |
Dimentsio bikoitzeko jokabide-eredu baten existentzia frogatzen da, instrumentala eta erlazionala, zeinetan gosariaren ohiko ekintza instrumental bakoitza jokabide-sekuentzia espezifiko eta desberdindu batekin lotzen den, Pikler hezitzailearen keinuen eta jarreren arteko konbinazioaren emaitza dena |
Gosariaren momentuan sekuentzia berdina aurrera eramateak, egunero ordena berdinari jarraituz eta sistematikoki eta egunerokoan errepikatuz, haurrek modu autonomoan elikadura-errutina ikas dezaten laguntzen du |
|
Le vécu de l’appartenance à l’Institut: de l’expérience d’un «chez-soi» chez les enfants de Lóczy |
Lóczyn bizi ziren haurren esperientzia |
Pikler-Lóczy Institutuak haurrak «etxean bezala» sentitzeko ingurune bat sortu zuen, harreman afektiboen eta eguneroko errutinak ezartzearen bidez |
Instituzio batean haurrek etxean bezala sentitzeko behar dituzten baldintzak aztertzea |
Harreman intimo eta harmoniatsuek, eguneroko errutina egokiek eta segurtasun inguruneak haurrek gabeziarik izan ez zezaten lagundu zuten |
Pikler-Lóczy eredua oso eraginkorra izan zen haurrak etxean bezala sentiarazteko, haien garapen emozionala eta soziala babestuz. Haurrek lotura afektibo sendoak eta ongizate psikologikoa garatu zituzten |
|
O cuidado e a educação dos bebês e a formação de dirigentes |
Pikler-Lóczy ereduaren eragina giza-garapenean |
Haurtxoen zaintzen eta hezkuntzaren historia Pikler-Lóczy ereduaren praktikaren argitan azaltzen duen azterketa |
Haurtxoen zaintzen eta hezkuntzaren inguruko teoria historiko-kulturalaren ekarpenak eztabaidatzea, eta honekin alderatuta, Pikler-Lóczy ereduaren zaintza eta hezkuntza-praktika aurkeztea |
Pikler-Lóczy ereduan haurtxoak, jaiotzen direnetik, euren bizipenen protagonista eta sujetu aktibo gisa aintzat hartuak dira. Bizipen hauek izateak beste pertsonak horrela tratatzen ikastea dakar |
Giza ezaugarriak eratzeko modua edo nola gizatiartzen garen ulertzea, funtsezkoa da gure irakaskuntza-lana egoki bideratu ahal izateko. Pikler-Lóczy ereduak, gizaki autonomoak eratu nahi ditu |
|
A pedagogia dos detalhes para o trabalho com bebês na creche a partir dos pressupostos de Lóczy |
Pikler-Lóczy ereduaren aplikazioa Haur Eskolan |
Pikler-Lóczyko printzipioak oinarri hartuta haur-eskoletan egunerokoa antolatzeko kontuan izan beharreko alderdiak nabarmentzen dituen azterlana |
Haur-eskoletan eguneroko bizitza modu egokian antolatzeko alderdi garrantzitsuak identifikatzea eta haurren egunerokoa modu egokian antolatzeko beharra azaleratzea |
Eguneroko bizitzari eta han gertatzen diren jarduerei arreta jartzeak, haurtxoek adin goiztiarrean haur-eskoletan espazio egokiak eta euren beharretara egokitutako zaintza adeitsuak jasotzea ahalbidetuko du. |
Piklerrek haur-eskoletan haurrak modu egokian artatzeko zaintza-ereduak aurkezten ditu, Brasilen urte gutxi daramatzan haur-eskolen ereduan kontuan izatekoa |
|
Free to move, free to be |
Mugimendu askatasuna eta autonomia |
Pikler pedagogiak haurren garapen naturala eta autonomia sustatzen ditu, mugimendu-askatasuna oinarri hartuta eta helduen esku-hartzea mugatuz. Artikuluak Pikler eta Sándor Ferenczi-ren psikoanalisiaren arteko loturak ere aztertzen ditu |
Mugimendu askatasunaren eta autonomia sustatzearen garrantzia ulertzea, bai eta horrek garapen emozionalean duen eragina aztertzea ere |
Haurrek beren erritmoan garatzeko gaitasuna dute, eta helduen esku-hartze gehiegizkoak garapen fisiko eta emozionala kaltetu dezake |
Pikler pedagogiak mugimendu askatasuna eta autonomia funtsezko printzipio gisa ezartzen ditu, ingurune segurua eskainiz haurren autorregulazioa eta autodeterminazioa indartzeko |
|
Early childhood educators’ conceptions of infants’ capabilities: the nexus between beliefs and practice |
Haur hezitzaileen sinesmenak eta praktikak erlazionatzea |
Pikler pedagogiak autonomia eta haurraren gaitasunen aitortza sustatzen ditu, baina ikerketak erakutsi du hezitzaile askok haurrak autonomoak direla uste duten arren praktikan haien askatasuna mugatzen dutela |
Hezitzaileen sinesmenak eta haurren autonomiarekiko praktikak nola erlazionatzen diren aztertzea, prestakuntza hobetzeko |
Hezitzaileen usteek haien jardunean eragina dute, baina askotan kontraesanak daude: autonomia sustatzeko asmoa duten arren, nahi gabe mugatzen dute |
Pikler pedagogiak autonomia errespetatzearen garrantzia azpimarratzen du, eta horretarako hezitzaileen formazioa funtsezkoa da, haurren garapena oztopatzen ez duten estrategiak erabiltzeko |
|
Actitudes docentes y autonomía en Educación Infantil 0-2: Un estudio exploratorio en la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) |
0-2 urteko haurren autonomia eta hezitzaileen jarrerak |
Euskal Autonomi Erkidegoko haur-eskoletan hezitzaileen autonomiarekin lotutako irakaskuntza-jarrerak aztertzen dira, Pikler-Lóczy printzipioetan oinarritutako galdetegi baten bidez |
Hezitzaileen jokabidea eta haurren autonomiarekiko eragina ulertzea, eta praktika pedagogikoak hobetzeko tresna bat garatzea |
Hezitzaileen jarrera ez da beti aldekoa autonomiarekiko, eta sarritan heteronomiara edo gezurrezko autonomiara jotzen dute |
Pikler printzipioetan oinarritutako autonomia sustatzea ezinbestekoa da, eta hezitzaileen prestakuntza hobetzea beharrezkoa da haur-hezkuntza goiztiarrean eredu koherentea ezartzeko |
|
Les relations professionnels/enfants dans les pouponnières et foyers de l’enfance: la notion de référence |
Erreferentziaz-ko helduaren kontzeptua adopzio-etxe eta umezaindegietan |
Ikerketak Lóczy umezutz-etxean garatutako «ohiz kanpoko arreta pertsonala» eredua aztertzen du, haurrari erreferentziazko heldu bat esleitzearen berrikuntza azpimarratuz. Frantzian hezitzaileen esperientzietan oinarritutako azterketa egiten da |
Erreferentziazko helduaren eragina aztertzea, bai eta hezitzaileen erronkak eta Lóczy eredua Frantzian nola aplikatzen den ebaluatzea ere |
Segurtasun emozionala eta lotura afektiboa hobetzen dira, baina formazio falta eta lan-kargak harremana garatzeko oztopoak dira |
Piklerren ereduan oinarritutako erreferentziazko helduaren figura haurren garapenerako funtsezkoa da, baina arrakasta profesionalen prestakuntzaren eta jarraipenaren araberakoa da |
|
A socioemotional intervention in a Latin American orphanage |
Haurren garapen asozioemozio-nala umezurztegi-etan |
Pikler-Lóczy Institutuko printzipioetan oinarritutako esku-hartze sozioemozional batek harreman afektibo sendoak, zaintza pertsonalizatuak eta garapen kognitibo eta emozional orekatua sustatu zituen Latinoamerikako umezurztegi batean |
Hezitzaileak trebatu eta harreman afektiboak indartuz haurren garapen sozioemozional eta kognitiboa hobetzea |
Esku-hartzearen ostean, haurren garapen kuotienteak (DQ) hobekuntza nabarmena izan zuen: %82k DQ<70 zuen hasieran, baina esku-hartzearen ondoren, %27.8k bakarrik zuen maila horretako puntuazioa |
Pikler pedagogiaren printzipioetan oinarritutako esku-hartzeak eraginkorrak dira haurren garapen sozioemozionala hobetzeko eta garapen kognitibo egokia sustatzeko. Halako programak zabaltzea eta haien aplikazioa optimizatzea beharrezkoa da umezurztegietan eta antzeko inguruneetan |
|
Prévention de la plagiocéphalie posturale |
Plagiozefalia posizionala-ren prebentzioa |
Pikler pedagogiak motrizitate librea sustatzen du, haurrek beren mugimendu autonomoa eta posizio-aldaketak modu naturalean egitea ahalbidetuz. Plagiozefalia prebenitzeko balio duela egiaztatzen da |
Jaioberrietan plagiozefalia prebenitzeko estrategiak garatzea, motrizitate librea eta zaintzan errespetuzko esku-hartzea sustatuz |
Motrizitate librea eta posizio-aldaketak plagiozefaliaren arriskua murrizten dute. Espazio irekietan igarotako denborak eragin positiboa izan du |
Pikler ikuspegian oinarritutako esku-hartzeak eraginkorrak dira plagiozefalia prebenitzeko eta haurren garapen osasuntsua sustatzeko. Metodo hau pediatria-praktikan zabaldu behar da |
|
Soins et prévention des comportements dits violents ou de retrait chez des enfants en crèche |
Isolamendu- eta indarkeria-jarreren prebentzioa haur-eskoletan |
Bi ikerketa jasotzen ditu: bata, terapeuta baten gidaritzapean haur-eskola bateko talde txiki batean egindako esku-hartzea; bestea, Pikler-Lóczy eredua oinarri duten haur-eskoletako lan-talde batean egindako hausnarketa |
Haur txikien isolamendu- edo indarkeria-jarreren aurrean erantzun egokia emateko estrategiak garatzea |
Zaintza, errutina eta espazio egokiak erabiltzeak giro lasaia sortzen du, haurrek jarrera horiek gutxituz |
Pikler-Lóczy pedagogiak haur-eskoletan indarkeria eta isolamendua prebenitzeko oinarri sendoak eskaintzen ditu, kalitatezko zaintzan eta hezitzaileen formazioan oinarrituta |
|
Continuous documentation of the development of infants by means of a questionnaire for the parents |
Haurraren garapenaren jarraipena egiteko Pikler-Lóczyko gida |
Emmi Pikler-ek eta Judith Falk-ek garatutako gida aztertzen da, haurren garapena jarraitzeko baliabide gisa. Alemaniar eta Hungariar haurren emaitzak alderatzen dira |
Gidaren erabilera ebaluatzea, Alemaniako eta Hungariako emaitzak alderatzea eta pediatria-jardunean duen erabilgarritasuna aztertzea |
Gidak behaketa-tresna baliagarria dela erakusten du, familiei oso erabilgarria iruditzen zaie, eta bi herrialdeetako haurren gaitasunetan aldeak identifikatzen dira |
Pikler pedagogian oinarritutako gida honek haurren garapena dokumentatzeko eta ebaluazio malguagoa egiteko tresna erabilgarria eskaintzen du. Haren erabilera gomendatzen da, garapenaren inguruko ikuspegi malgua izateko |
|
What can an orphanage teach us? Lessons from budapest |
Pikler-Lóczy ereduaren behaketa Lóczy umezurztegia zenean |
Umezurztegian zaintzak eta jolasa ematen ziren bitartean hezitzaileek zuten rola deskribatzen ditu, eta honek haurrengan zituen emaitzak ere bai |
Pikler-Lóczy metodologia behatzea, hezitzailearen rola eta haurrekin garatzen duen harremana aztertzea |
Pikler-Lóczy Institutuaren metodoak lan onaren emaitza dira eta hezitzaileak funtsezko papera dauka emaitza on hauetan |
Pikler-Lóczy Institutua pedagogia honen printzipioen arabera jarduteko zaindutako eta ondo formatutako lantalde bat izatearen onurak erakusten dituen eredua da |
|
Competence of the infant |
Haurraren berezko gaitasunak |
Haurtxoak duen konpetentzia eta hura aintzat hartzearen garrantzia azpimarratzen duen azterketa |
Haurtxoaren konpetentzia zertan datzan azaltzea eta konpetentzia hori nola eratzen den aztertzea |
Haurtxoa berezkoak dituen hainbat gaitasunekin jaiotzen da, eta haurra zaintzen duen pertsonaren jarrera egokia eta ingurune fisiko aproposa beharko ditu, konpetentziazko jokabidea gauzatu ahal izateko |
Haurraren gaitasunari arreta jartzeak haurtxoen eta haur txikien hezkuntzan aldaketa bat eragin dezake |
Bestalde, ekarpen zientifikoen edukiari (2. Taula) erreparatuaz eta ekarpenaren gaiari eta helburuari begira, ekarpen gehienak Pikler-Lóczy pedagogiaren ezaugarri zehatz bat aztertzean zentratzen direla ikusi da, adibidez, Pikler hezitzailearen jokabidea jolas librean dauden bitartean; beste batzuk, aldiz, pedagogia hau bere osotasunean azaltzean eta aztertzean zentratzen dira: esate baterako, Pikler-Lóczy pedagogia haur-eskolan. Ekarpen guztietatik hamalau, Emmi Pikler Haur Eskolan egindako behaketetan oinarritutako ikerketak dira, eta guztietan autoreak, haien artean autoretzak banatuz, UPV/EHUko lau irakasle eta Bartzelonako irakasle bat dira. Ekarpen hauen gai nagusia Pikler hezitzailearen jokabidea izan da, eta, beste batzuen artean, hezitzaileek jokabide-eredu edo koreografia bati jarraitu dioten ikertzea izan dute helburu, azkenik frogatutzat eman dutena. Bestalde, ekarpenaren aztergaiaren erdigunean haurra duten zazpi ekarpen aurkitu dira, baina beste ekarpen guztietan ere, haurra, hauen gai zentrala ez izan arren, zeharka azterketaren muinean dagoela ageri da. Gainera, hainbat ekarpenek hezitzaileen eta haurtxoekin lan egingo duten pertsonen formazioaren eta profesionalizazioaren garrantzia azpimarratzen dute, eta hori modu egokian jaso ezean, praktika desegokiak gailentzen direla ondorioztatu dute. Gai hau zeharka ekarpen guztietan presente dago, hezitzaileen jokabide bateratuan, pedagogiaren printzipio orokorrak aplikatu ahal izateko orduan, eta baita haurtxoaren garapenaren eta honen beharren ezagutza izatearen ezinbestekotasunean ere.
Ekarpen bakoitzaren emaitzei eta ondorioei dagokienez, eta azterketa honekin amaitzeko, Pikler hezitzailearen jokabidea aztertzea helburu izan duten ekarpen guztiek emaitzetan islatu dute hezitzaile honek jokabide sekuentzia sistematiko, jokabide-eredu edo koreografia bati jarraitzen diola. Horrez gain, ekarpen guztiek beren ondorioetan azpimarratzen dute pedagogia honek hainbat esparrutarako duen balioa: besteak beste, hezkuntza-aldaketarako, haurren zaintzak kalitatezkoak izateko, Pikler hezitzailearen jokabidea eredu bezala hartzeko eta haurren eta haiek zaintzen dituzten helduen arteko harremanen garrantzia nabarmentzeko.
5. Eztabaida eta Ondorioak
Aztertu berri diren lanen bilaketaren emaitzetan, lan honen helburua zena bete dugu, orain arteko Pikler-Lóczy pedagogiaren inguruko inpaktu altuko ekarpen zientifikoak batu ahal izan ditugulako, ekarpen horien azterketa burutuz. Halaber, azterketa honek hainbat ekarpen interesgarri dakartza bere baitan.
Hasteko, bai tesiei eta bai inpaktu altuko artikuluei erreparatuz, ikusi da duela sei urtetik hona Pikler-Lóczy pedagogiaren inguruko inpaktu altuko ekarpenek gora egin dutela. Beraz, nabarmena dirudi azken urteetan gaiarekiko interesa igo egin dela, edota behintzat azken urteetan gai honek maila akademikoan presentzia izateari garrantzia ematen ari zaiola. Honen abiapuntu izan daiteke agian Hungariako Pikler-Lóczy Elkarteak berak ere ekarpen zientifikoekiko apustua egin izana 2018an, urte horretako apirilean «Pikler International Symposium»[1] delakoa antolatu baitzuten Budapesten, non 31 lurraldetako 542 pertsonak parte hartu zuten. Gainera, esan beharra dago azken urteetan hainbat autorek azpimarratu dutela badagoela nolabaiteko teorizazio falta Haur Hezkuntzako pedagogiei dagokionez, ekarpen hauetan sakontzeko beharra azpimarratuaz (Taguchi, 2009). Agian horren arrazoia izan daiteke zaintzak hezkuntzaren parte direlako kontzientzia falta, zeinak justuki Pikler-Lóczy pedagogiaren ardatz diren (Falk, 2022; Hevesi, 2018; Golse, 2015).
Deigarria da, halaber, edo agian ez da kasualitatea, autore gehienak emakumeak izatea. Izan ere, Haur Hezkuntza zinez feminizatua dagoen eremua da hezitzaileei dagokienez (Alba et al., 2021; Barquín eta Melero, 1994). Gainera, ikerketek adierazi dute horren arrazoi nagusietako bat hain justu aurreko puntuan aipatzen genuen zaintzekiko lotura zela (Idoiaga eta Etxebarrieta, 2022). Beraz, badirudi akademian ere feminizazio horren indarra ikusgarri dela.
Autoreen azterketarekin jarraituz, ekarpen gehienak europarrak dira, nahiz eta Ameriketan ere Pikler pedagogia presente dagoen. Gainera, bereziki azpimarragarria da azken urteetan UPV/EHUko taldeak UBrekin kolaborazioan egindako lana. Izan ere, ekarpenen autoretza gehienak haiek dituzte (Sagastui et al., 2023; Belza et al., 2023; Sagastui et al., 2022; Belasko et al., 2022, 2023; Sagastui et al., 2020; Belza et al., 2019; Belasko et al., 2019) hiru tesi barne (Belasko, 2023: Belza 2020), eta haietako bat, Belaskorena, euskaraz. Horrekin ikusten da azken urteetan bereziki honetan lanean diharduen talde bat dagoela. Gainera, lan teoriko hauetaz gain azpimarratzekoak dira UPV/EHU-k Pikler-Lóczy pedagogiari eginiko beste hainbat ekarpen, esate baterako, Bilboko Hezkuntza Fakultateak hezkuntza goiztiarreko lehen laborategia inauguratu zuen 2020an (Campusa, 2020), preseski Haur Hezkuntzako graduko ikasleak Pikler-Lóczy pedagogian trebatzeko xedez. Gainera, 2022an Pikler-Lóczy pedagogiaren gakoak aztertzen dituen liburua ere editatu du talde honek (Herran, 2022), non haren sortzaileek idatzitako 20 artikuluren bilduma plazaratu den euskarara itzulita. Beraz, badirudi lanketa akademiko honek unibertsitate mailako beste alderdi batzuetan eragina duela edo behintzat paraleloki jorratuz doazen bideak direla.
Hizkuntzari dagokionez, hemen aztertutako ekarpen gehienak ingelesezko ekarpenak dira, WOS bilatzailean inpaktu altuko ekarpen gehienen hizkuntza baita, baina azpimarratzekoa da tesietako bat (Belasko, 2023) euskaraz idatzita dagoela eta aipatu berri den lan-talde honek badituela ekarpen batzuk ere euskaraz (Belasko et al., 2022; Herran et al., 2020; Herran, 2014). Interesgarria da euskarazko ekarpen horiek izatea, unibertsitate-mailarako, eta bereziki Haur Hezkuntzako graduetarako, zeinak UPV/EHUn gehienbat euskaraz irakasten diren. Izan ere, berriki eginiko azterketa batean egiaztatu da euskaraz lan akademikoak publikatzeko arrazoien artean, eta bereziki maila altuko lan akademikoak eta euskarazkoak publikatzen zituzten autoreengan, euskararekiko lotura sendoaz gain eduki zientifikoa euskal komunitate zientifikoarentzat eta ikasleriarentzat eskuragarri izateko nahia ere bazegoela, nahiz eta askotan lan gehigarri bat izan (Bereziartua et al., 2023). Beraz, Haur Hezkuntzako Gradua eta etorkizuneko irakasleriaren formazioari begira, bereziki eskertzekoa da ekarpen hauen alde ere apustua egin izana.
Aztertutako ekarpenen gaiari edota helburuei dagokienez, ekarpen askotan, baina bereziki UPV/EHUko taldeak egindakoetan, Pikler hezitzailearen jokabidea aztertzea izan dute xede (Belasko, 2023; Sagastui et al., 2022; Belza, 2020). Hau da, lan hauetan Pikler hezitzailearen jokabidea xehetasunean aztertu eta ondoren hura maila teoriko batean azaldu nahi dute aipaturiko autoreek. Honen helburuetako bat, autoreek berek aipatzen duten bezala (Belza et al., 2023), Pikler hezitzailearen koreografiaren alderdiak identifikatzea da, horren ondorio gisa formazio-plan bat garatzeko materiala lortzeko. Puntu hau ere bereziki azpimarragarria eta erabilgarria izan daiteke etorkizunean formazio-plan horiek benetan garatuz gero haur hezkuntzako irakasleen formazioan gako izan baitaitezke. Are gehiago, Pikler-Lóczy pedagogian lanbide honetan jardun nahi duten profesionalen formazioari eta profesionalizazioari ematen dioten garrantzia oso handia dela kontuan hartzen bada (Belasko, 2023), aztertutako ekarpenetan ere ikusi ahal izan dugunez. Kontuan hartzekoa da, orobat, talde honek egindako azterketak Emmi Pikler Haur Eskolan egindakoak direla, hau da, ez direla sehaska-etxea zeneko garaiko adibideak, baizik eta gaur egungo errealitatetik hartutako laginak direla (Herran, 2016). Horrek garrantzi berezia dauka, Emmi Pikler-en eta Lóczy-ko lanaren inguruan ezagutzen ziren ikerketa gehienak sehaska-etxearen garaian egindakoak zirelako, eta askok pentsatu izaten dute eredu hori soilik posiblea zela arrazoi horregatik, haur haiek han bizi zirelako. Gaur egungo haur-eskolaren errealitatea ikertzea eta han ikusten diren emaitza guztiek eredu hau haur-eskolako ingurune batean ere posiblea dela erakusteak, hezkuntza kolektiboko inguruneetan ere aurrera eramaten jarraitzeko egokia dela egiaztatzen dute.
Azterlan honetako ekarpen guztiek baieztatu dute Pikler-Lóczy pedagogiaren ezagutzak batez ere hezkuntza goiztiarrean duen funtsezko garrantzia, eta hezitzaileen lanean profesionalizazioa bermatzeko kontuan hartzeko moduko baliabidea dela (Belasko, 2023; Herran, 2016). Hau berebizikoa da, zabalki azpimarratua izan delako haurrak adin tarte horretan jasotzen duen hezkuntzak bere bizitza osoan zehar eragina izango duela (Pikler, 1979).
Erreferentzia bibliografikoak
Alba, B. G., Márquez, E. P., & Calvo, P. J. J. (2021). La feminización de la Educación Infantil. Un estudio de caso de estudiantes varones en la Universidad de Málaga. REDU. Revista de Docencia Universitaria, 19(1), 75-91.
Barquín Ruiz, J., & Melero Zabal, M. (1994). Feminización y profesión docente: Internalización sexista del trabajo. Revista de Investigación en la Escuela, 22, 25-34.
Belasko, M., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2019). Dressing toddlers at the Emmi Pikler nursery school in Budapest: caregiver instrumental behavioral pattern. European Early Childhood Education Research Journal, 27(6), 872-887.
Belasko, M., Herran, E. & Anguera, M. T. (2022). Haurraren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa: janztea, budapesteko emmi pikler haur-eskolan. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 34(1), 45-67.
Belasko, M., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2022). Observation Dressing in a Collaborative or Trusting Environment: the right to participate in one’s own care at the Emmi Pikler Nursery School in Budapest. Early years, 1-16.
Belasko, M. (2023). Janzteko zaintzari begirada berria [Doktorego tesia]. Euskal Herriko Unibertsitatea. Hemen eskuragarri: https://addi.ehu.es/handle/10810/61383
Belza, H., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2019). Early childhood, breakfast, and related tools: analysis of adults’ function as mediators. European Journal of Psychology of Education 35,495-527.
Belza, H., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2019). Early childhood education and cultural learning: systematic observation of the behaviour of a caregiver at the Emmi Pikler nursery school during breakfast/Educación temprana y aprendizaje cultural: observación sistemática de la conducta de la educadora Pikler durante el desayuno. Infancia y Aprendizaje, 42(1), 128-178.
Belza, H. (2020). El arte de dar de desayunar. Observación sistemática de la conducta de la educadora de la Escuela Infantil Emmi Pikler [Doktorego tesia]. Euskal Herriko Unibertsitatea. Hemen eskuragarri: https://addi.ehu.es/handle/10810/50518
Belza, H., Portell, M., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2023). New insights into the behavioral structure of Pikler educators: An application of T-pattern detection and analysis with THEME. Frontiers in Psychology, 14, 1081785.
Belza, H., Herran, E., & Anguera, M. T. (2023). Keys to responsive feeding in early education: Systematic observation of Pikler-Lóczy’s educators’ behaviour during breakfast. International Journal of Early Childhood, 55(2), 1-17.
Belza, H., Sagastui, J., & Herran, E. (2024). Application of indirect observation within mixed methods to contrast the results obtained through direct observation: A discussion with observed Pikler educators. Frontiers in Psychology, 15(1), 1-15.
Bereziartua, G., Boillos, M. D. M., & Idoiaga, N. (2023). The use of Basque as a language for scientific dissemination: scholars’ practices and beliefs. International Journal of Multilingualism, 1-17.
Campusa (2020, martxoa). Bilboko Hezkuntza Fakultateak hezkuntza goiztiarreko lehen laborategia inauguratu du. Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatrearen aldizkaria, Iturria: https://www.ehu.eus/eu/-/bilboko-hezkuntza-fakultateak-hezkuntza-goiztiarreko-lehen-laborategia-inauguratu-du
Cavalier, A., & Picaud, J. C. (2008). Prévention de la plagiocéphalie posturale. Archives de pédiatrie, 15, S20-S23.
David, M., & Appell, G. (2010). Lóczy, una insólita atención personal. Octaedro.
Divito, S. L. (2017). Entorno educativo en jardines maternales inspirados en la pedagogía Pikler. Contextos de educación, (22).
Ernst, C. & Hold, A. (2023). Kleinkindbetreuung. Pädiatrie & Pädologie, 58 (1), 566-571.
Falk, J. (2022). Lóczyk berrogei urte bete ditu. In E. Herrán (arg.), Pikler-Lóczy hezkuntzaren gakoak. Haren sortzaileek idatzitako 20 artikuluren bilduma (31-50 orr.). Hungariako Pikler-Lóczy Elkartea eta UPV/EHU.
Fochi, P.S., Bergamo C.F., Foesten, P. & Cavalheiro, C. (2017). A pedagogia dos detalhes para o trabalho com bebês na creche a partir dos pressupostos de Lóczy. Ol@hres, 5 (1), 35-49.
Godall, T. (2016). Movimiento libre y entornos óptimos. Reflexiones a partir de un estudio con bebés. Revista Latinoamericana de Educación Infantil, 87-97.
Golse, B. (2015). ¿Qué cuidados para los niños «privados de historia?» La experiencia del Instituto Pikler-Lóczy. Cuadernos de Psiquiatría y Psicoterapia del Niño y del Adolescente, 59, 9-14.
Gonzalez-Mena, J. (2004). What can an orphanage teach us? Lessons from Budapest. Young Children, 26-29.
Hammond, R. A. (2021). Seeing infants differently: Magda Gerber’s contributions to the early care and education field and their continuing relevance. Early Child Development and Care, 191 (7-8), 1302-1315.
Herran, E. (2014). Pikler-Lóczy Eredua: zaintzea denean hezkuntzaren abiapuntua. Tantak, 26 (2), 70-100.
Herran, E., Orejudo, S., Martínez de Morentin, J.I., & Ordeñana, B. (2014). Actitudes docentes y autonomía en Educación Infantil 0-2: Un estudio exploratorio en la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV)Revista de educación, 365, 150-176.
Herran, E. (2016). Metodología Observacional en la Escuela Infantil Pikler de Budapest. RELAdEI. Revista Latinoamericana de Educación Infantil, 5 (3), 47-53.
Herran, E., Galende, N., & Etxebarria, G. (2020). Haurren autonomia goiztiarraren garapena eta Haur Hezkuntza Graduko irakaslegaiak. Aldagai parte-hartzaileak. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 32(1), 33-58.
Herran, E. (2022). Pikler-Lóczy hezkuntzaren gakoak. UPV/EHU.
Hevesi, K. (2018). Le vécu de l’appartenance à l’Institut: de l’expérience d’un «chez-soi» chez les enfants de Lóczy. Psychiatrie de l´enfant, 61 (2), 321-342.
Idoiaga, N., & Etxebarria, G. (2022). Haur Hezkuntzako profesioaren feminizazioa: Egungo egoeraren azterketa eta maisu maistren identitate profesionalerako inplikazioak. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 34(1), 56-76.
Jardin, F., Moreau, A., Gane, H., Perusi, M., Rasse, M., & Simon, N. (2008). Soins et prévention des comportements dits violents ou de retrait chez des enfants en crèche. La psychiatrie de l’enfant, 51(1), 215-273.
Kelemen, J. (2016). El trayecto profesional de una cuidadora pikleriana. RELAdEI (Revista Latinoamericana de Educación Infantil), 5(3) Monográfico Pikler-Lóczy, 36-40.
Kelleter, R. F., & Saballa de Carvalho, R. (2024). As vivências espaciais dos bebês a partir do movimento livre e da autonomia na creche. Educ. Pesqui., São Paulo. https://doi.org/10.1590/S1678-4634202450276834
McCall, R. B., Groark, C. J., Fish, L., Harkins, D., Serrano, G., & Gordon, K. (2010). A socioemotional intervention in a Latin American orphanage. Infant Mental Health Journal, 31(5), 521-540. https://doi.org/10.1002/imhj.20270
Mello, S.M. (2017). O cuidado e a educação dos bebês e a formação de dirigentes. Nuances: Estudos sobre Educação, 28 (3), 23-42.
Pikler, E. (1968). Some contributions to the study of the gross motor development of children. The Journal of genetic psychology, 113(1), 27-39.
Pikler, E. (1979). Competence of the infant. Magyar Pediáter, 13(2), 27-33.
Pikler, E. (1984). Moverse en libertad: desarrollo de la motricidad global (Vol. 92). Narcea Ediciones.
Rivello, N. & Morcazel, M. (2017). Direitos Humanos de bebês e crianças pequenas: um olhar direcionado à Abordagem Pikler. Conhecimento & Diversidade, 13 (31), 185-204.
Sagastui, J. & Herran, E. (2018). Observación sistemática de la intervención educativa durante el cambio de pañal en un centro del Consorcio Haurreskolak. Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (25.ª. 2018. Vitoria-Gasteiz), 57.
Sagastui, J., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2020). A systematic observation of early childhood educators accompanying young children’s free play at Emmi Pikler nursery school: instrumental behaviors and their relational value. Frontiers in Psychology, 11, 1731.
Sagastui, J., Herrán, E., & Anguera, M. T. (2022). Adult intervention levels in young children’s free play: an observational study on how Pikler educators combine the instrumental and relational dimensions of their educational activity. European Journal of Psychology of Education, 37(3), 707-728.
Sagastui, J., Herrán, E. & Anguera M. T. (2023): An observational study to assess the educational management of conflicts between young children in the Pikler-Lóczy educational approach. Implications in the early development of personality. European Early Childhood Education Research Journal, DOI: 10.1080/1350293X.2023.2221001
Sagastui, J., Herran, E., & Anguera, M. T. (2024). Observational analysis of the educational management of conflicts between young children in the Emmi Pikler Nursery School using complementarity of data analysis. Early Childhood Education Journal, 52(1), 1-20.
Sagastui, J. (2023). La magia de acompañar la socialización temprana. Observación sistemática de la educadora Pikler durante el juego libre infantil [Doktorego tesia]. Euskal Herriko Unibertsitatea. Hemen eskuragarri: https://addi.ehu.es/handle/10810/64551
Salamon, A., & Harrison, L. (2015). Early childhood educators’ conceptions of infants’ capabilities: The nexus between beliefs and practice. Early Years: An International Research Journal, 35(3), 273-288. https://doi.org/10.1080/09575146.2015.1011060
Strassburg, H. M., Bretthauer, Y., & Küstermann, W. (2006). Continuous documentation of the development of infants by means of a questionnaire for the parents. Early Child Development and Care, 176(5), 493-504.
Taguchi, H. L. (2009). Going beyond the theory/practice divide in early childhood education: Introducing an intra-active pedagogy. Routledge.
Tardos, A. & Vasseur-Paumelle, A. (1991). Reglas y límites en la guardería: adquisición de actitudes sociales. Revista de pediatría y puericultura, 7, 18-23.
Tardos, A. (2010). Autonomía y/o dependencia. In J.Falk (Ed.), Lóczy, educación infantil (47-58 orr.). Octaedro.
Tardos, A. (2010). La mano de la educadora. In J.Falk (Ed.), Lóczy, educación infantil (59-68 orr.). Octaedro.
Tardos, A. (2010). Las actividades dirigidas. In J.Falk (Ed.), Lóczy, educación infantil (69-78 orr.). Octaedro.
Vamos, J. (2015). Free to move, free to be. American Journal of Psychoanalysis, 75(1), 120-135.
Violon, M., & Wendland, J. (2014). Les relations professionnels/enfants dans les pouponnières et foyers de l’enfance: La notion de référence. Psychiatrie de l’enfant, 57(1), 45-67.
[1] Pikler International Symposium, April 4-7, 2018