Gizarte-laguntzako profilak LGB gazteetan:
osasun mentalean duten eragin diferentziala

Gizarte-laguntza eta osasun mentala LGB gazteetan



Estibaliz Cepa-Rodríguez*, Juan Etxeberria Murgiondo

Hezkuntza Zientziak Saila. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (UPV/EHU)

LABURPENA: Lesbiana, Gay eta Bisexual (LGB) diren pertsonek, heterosexualak direnen aldean, arrisku handiagoa dute biktimizazio eta psikopatologia maila altuak garatzeko. Hala ere, psikologia positiboaren paradigmatik egindako hainbat aurrerapenek erakutsi digutenez, haien hazkuntza eta garapen positiboa errazten duten zenbait baliabide ere badituzte eskura. Adibidez, laguntza soziala eta hari loturiko iturriek LGB gazteengan osasun mentaleko emaitza positiboak sustatu ditzake. Ikerketa honetan, «K-media» kluster analisiaren bidez familia, bikote eta beste laguntza sozial esanguratsuen multzoak identifikatu dira 16 eta 20 urte bitarteko 315 gazte LGBk osatutako lagin batean. Zehazki, hiru profil mota aztertu dira: gizarte-laguntza handia (% 43.6) duten parte-hartzaileena, gizarte-laguntza txikia (% 22.5) dutenena, eta familia-laguntza falta (% 33.9) duten pertsonena. Gero, aldagai soziodemografikoetan eta osasun mentalaren aldagaietan aurkezten dituzten desberdintasunak aztertzen dira. Emaitzek alde nabarmenak erakusten dituzte maila sozioekonomikoaren (Egoera Sozioekonomikoaren, ESEren) arabera; alegia, gizarte-maila altua edo ertaina adierazi dutenek familiaren, pareen eta beste pertsona esanguratsuen laguntza handiagoa antzematen dute. Erregresio analisietan, taldeek osasun mentaleko emaitza ezberdinak erakusten dituzte: laguntza gutxi hautematen dutenek, besteak beste, bakardade, etsipen, depresio, antsietate eta somatizazio sintoma handiagoak erakusten dituzte. Aurkikuntzek iradokitzen dute LGB pertsonek jasotzen dituzten laguntza-iturrien konbinazioak euren osasunarekin erlazionatuta daudela eta emaitzak kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke familia laguntza-baliabide garrantzitsua dela LGB gazteentzat.

GAKO-HITZAK: gizarte laguntza, LGB, osasun mentala, gazteak, kluster.

ABSTRACT: Lesbian, Gay, and Bisexual (LGB) people, compared to heterosexuals, are at greater risk of developing high levels of victimization and psychopathology. However, various advances made from the paradigm of positive psychology have shown that they have several factors that facilitate their growth and positive development. For example, social support and associated sources can promote positive mental health outcomes in young LGB people. In this study, cluster analysis «K-media» identifies groups of family, friends and other significant social support groups in a sample of 315 young LGB people aged 16 to 20. Specifically, three types of profiles: that of participants with high social support (43.6%), that of participants with low social support (22.5%) and that of persons with a lack of family support (33.9%). The differences in sociodemographic and mental health variables are then analysed. The results show significant differences according to the socio-economic level (ESE); that is, those who have expressed a high or average social class perceive greater support from the family, friends and other significant persons. In regression tests, groups show different mental health outcomes: those who perceive little help show greater symptoms of loneliness, despair, depression, anxiety, and somatization, among others. The findings suggest that combinations of the sources of support LGB people receive are related to their health and, also, suggest that the family is an important support resource for young LGB people.

KEYWORDS: social support, LGB, mental health, youth, cluster.

RESUMEN: Las personas Lesbianas, Gays y Bisexuales (LGB), en comparación con las heterosexuales, tienen mayor riesgo de desarrollar altos niveles de victimización y psicopatología. Sin embargo, diversos avances desde el paradigma de la psicología positiva han mostrado que tienen una serie de factores que favorecen su crecimiento y desarrollo positivo. Por ejemplo, el apoyo social y múltiples fuentes asociadas al mismo promueven resultados positivos en la salud mental de jóvenes LGB. En este estudio, mediante un análisis clúster «K-media», se identifican grupos de apoyo entre familia, amistades y otras personas significativas en una muestra de 315 jóvenes LGB de entre 16 y 20 años. En concreto, tres tipos de perfiles: un 43.6% son quienes perciben un apoyo social alto, un 22.5% cuentan con apoyo social bajo y un 33.9% percibe falta de apoyo familiar. Después, se analizan las diferencias que presentan en las variables sociodemográficas y las de salud mental. Los resultados muestran diferencias significativas en función del nivel socioeconómico (ESE), es decir, las y los jóvenes de clase social alta o media perciben mayor apoyo de la familia, las amistades y otras personas significativas. Los análisis de regresión revelan diferentes resultados en salud mental por grupos: aquellas personas con poca ayuda tienen mayor más síntomas de soledad, desesperación, depresión, ansiedad y somatización, entre otros. Los hallazgos sugieren que las combinaciones de las fuentes de apoyo que reciben las personas LGB están relacionadas con su salud y, considerando los resultados, se puede concluir que la familia es un recurso importante de apoyo para la juventud LGB.

PALABRAS CLAVE: apoyo social, LGB, salud mental, jóvenes, clúster.

RÉSUMÉ: Les personnes Lesbiennes, Gays et Bisexuelles (LGB) sont plus exposées au risque de développer des niveaux élevés de victimisation et de psychopathologie que les personnes hétérosexuelles. Cependant, plusieurs progrès dans le paradigme de la psychologie positive nous ont montré qu’ils ont certains facteurs qui favorisent leur croissance et leur développement positifs. Par exemple, le soutien social et les sources qui y sont associées peuvent favoriser des résultats positifs en santé mentale chez les jeunes LGB. Dans cette étude, l’analyse du cluster «K-media» identifie les groupes de familles, couples et autres aides sociales significatives dans un échantillon de 315 jeunes LGB âgés de 16 à 20 ans. En particulier, trois types de profils : celui des personnes ayant un soutien social élevé (43.6%), celui des personnes ayant un soutien social faible (22.5%) et celui des personnes ayant un manque de soutien familial (33.9%). Ensuite, on analyse les différences qu’ils présentent dans les variables sociodémographiques et de santé mentale. Les résultats montrent des différences significatives en fonction du niveau socio-économique (ESE), c’est-à-dire que ceux qui expriment une classe sociale élevée ou moyenne perçoivent un soutien accru de la famille, des pairs et d’autres personnes significatives. Dans les analyses de régression, les groupes montrent différents résultats en matière de santé mentale : ceux qui perçoivent peu de soins présentent, entre autres, des symptômes plus graves de solitude, de désespoir, de dépression, d’anxiété et de somatisation. Les découvertes suggèrent que les combinaisons des sources de soutien reçues par les personnes LGB sont liées à leur santé et les résultats permettent de conclure que la famille est une ressource de soutien importante pour les jeunes LGB.

MOTS-CLÉS: soutien social, LGB, santé mentale, jeunesse, cluster.

* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Estibaliz Cepa-Rodríguez. Tolosa hiribidea 70, 3B7 bulegoa. —estibaliz.cepa@ehu.eushttps://orcid.org/0000-0003-1332-0428

Nola aipatu / How to cite: Cepa-Rodríguez, Estibaliz; Etxeberria Murgiondo, Juan (2024). «Gizarte-laguntzako profilak LGB gazteetan: osasun mentalean duten eragin diferentziala». Tantak, 36(2), 31-49. (https://doi.org/10.1387/tantak.26132).

Jasotze-data: 2024/11/05; Onartze-data: 2025/10/21.

ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © UPV/EHU Press

Cc-by-nc-nd_icon.svg.png Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa
lizentzia baten mende dago

1. Sarrera

Gaur egun, psikologiaren eta hezkuntzaren esparruan egindako ikerketen artean lesbiana, gay eta bisexualak diren pertsonen doikuntza psikosozial eskasa arreta dezente jaso duen gaia da (Medikuntza Institutua [IOM ingelesez], 2011). Batez ere, LGB gazteek osasun mentaleko hainbat alderdi negatibori aurre egin behar dietelako, hala nola depresio-sintoma handiagoei, itxaropen ezari, haien buruari egindako kalteei eta suizidioei (Meyer, 2003).

Ikerketek egiaztatu dutenez (Mustanski et al., 2016), biktimizazioak LGB gazteak osasun mentaleko hainbat sintoma negatibo izateko arriskua igotzen du. Zehazki, LGB gazteen bi herenek arrisku larria dute antsietate-nahasmenak garatzeko (Hatzenbuehler, 2009; Meyer, 2003). Horrekin lotuta, Wittgens eta bere kideek (2022) berriki argitaratu duten meta-analisian erakusten denez, heterosexualekin alderatuta LGB gazteek depresio-maila altuagoak dituzte. Era berean, lan enpirikoek erakusten dute LGB gazteek autoestimu txikiagoa dutela, batez ere, eskola esparruan bullying LGBfobikoaren berri ematen dituzten txostenetan (Kosciw et al., 2022).

Aurrerapen teoriko eta enpiriko ugarik egoera horri aurre egiteko erresilientzia-iturriek duten rola aztertu behar dela hautematen dute, besteak beste, gizarte-laguntza (alegia, norberaren gizarte-sareetako kideen laguntza) (Hawthorne et al., 2020; Watson et al., 2019). Aldagai hori aztertzen duten ikerketek agerian utzi dituzte LGB gazteentzat familiaren (Paveltchuk et al., 2019; Ryan et al., 2010), irakasleen edo ikaskideen (Dessel et al., 2017; Kosciw et al., 2022) eta lagunen (Frost et al., 2016; Parra et al., 2018) ulermenak, zaintzak eta maitasunak dituen onurak. Izan ere, laguntza soziala, alde batetik, emaitza negatiboen jaitsierarekin lotuta dago, hala nola suizidio-ideien, etsipenaren edo antsietate- eta depresio-sintomen beherakadarekin (Meyer, 2003); bestetik, doikuntza hobearekin lotzen delako (Snapp et al., 2015). Izan ere, literaturak iradokitzen du horiek iturri garrantzitsuak direla esperientzia negatiboei arrakastaz aurre egiteko (Wittgens et al., 2022).

Gainera, egokitzapen psikosozialari eta laguntza-iturriei buruzko azken txostenek LGB gazteen artean erakutsi dituzten aldeak kontuan hartuta, gaur egun Estatu Batuetan ikertzaileak ikusten hasi dira gizarte-laguntza moten edo taldeen rolak desberdinak izan daitezkeela, batez ere, iturri mota bakoitzak baliabide zehatzak (alegia, laguntza espezializatua) eskaintzen dituelako (Watson et al., 2019). Ildo beretik, zenbait laguntza-iturri aldi berean aztertu dituzten ebidentzia berriek erakutsi dute LGB pertsonak eguneroko laguntza sozialerako (adibidez, arazo pertsonalen inguruan hitz egiteko) «aukeratutako familiaz» edota lagunez gehiago fidatzen direla (Frost et al., 2016). Espainian, aldiz, orain arte ez da argitu gizarte-laguntzako askotariko iturriek talde minoritario horren doikuntza psikosozialarekin duten harremana.

1.1. Familiaren laguntza eta doikuntza psikosoziala

Familia nabarmentzen da nerabeen sozializazio-prozesuan laguntzen duten gizarte-eragile edo erakunde garrantzitsuenen artean: hazkuntza-praktikak eta familia-sistemaren zeregina nerabeen egokitzapenean eta garapenean elementu esanguratsuak dira (Ryan et al., 2010). Sexu-orientazioan oinarritutako gurasoen erreakzio negatiboak, etsipenarekin, bakardadearekin eta alkoholaren, marihuanaren eta tabakoaren kontsumoaren igoerarekin oso lotuta daude (Nguyen et al., 201s6; Paveltchuk et al., 2019). Poštuvan eta bere kideen (2019) ikerketan, zehazki, gurasoek LGB pertsonengan duten babesaren beherakako joera suizidio tendentziaren eta drogen kontsumoaren gorakadarekin erlazionatu da. Emaitza horiek ikusita, beraz, ez da harritzekoa gazteek osasun fisiko eta psikologiko okerragoa adieraztea euren gurasoek sexu-orientazioagatik baztertzen dituztenean (Snapp et al., 2015).

Hala ere, LGB pertsonek gurasoekin dituzten esperientzia guztiak ez dira beti estresagatik eta egokitzapen txarragatik nabarmentzen. Are gehiago, familiaren laguntza LGB gazteen emaitza negatiboen aurka babesgarria izan daiteke. Autoestimua eta depresioa gurasoek beren seme-alaben gutxiengo sexu-identitateari buruz duten ezagutzarekin erlazionatuta daude, baita horrekiko erakusten duten onarpen-mailarekin ere. Savin-Williams eta Dubéren (1998) hitzetan, autoestimua lotuta dago LGB gazteek gurasoen babesarekiko eta kontaktuarekiko erakusten duten gogobetetzearekin. Azterlanak berak ere sexuaren arabera honako alde hauek erakutsi ditu: alde batetik, GB gizonek onartzen dute lagungarria dela amari LGB identitatea aitortzea eta aitarekin kontaktu gutxi izatea; LG emakumeek, berriz, adierazten dute garrantzitsua dela amarekin harreman positiboak izatea. Era berean, 245 familiarekin egindako azterlanean, Ryan eta bere kideek (2010) ikusi dute familiaren onarpenak lotura handia duela autoestimu positiboarekin LGB gazteen artean. Familiaren onarpenak nerabeen osasun mentalean eta emozionalean eragin garrantzitsua du; bereziki, gurasoek beren seme-alaben LGB nortasunaren aurrean ematen duten erantzuna erabakigarria da garapen osasungarria sustatzeko. Lagin handiagoarekin (n = 477 LGBQ+) egindako beste azterlan baten arabera, gurasoen babesa, LGBQ+ lagunen eta komunitatearen babesaren gainetik, kolektiboaren bizi-gogobetetzearekin eta autoestimuarekin erlazionatuta dago (Liu eta Chong, 2023). Clark eta bere kideek (2022), bestalde, 205 LGB pertsonen artean emakume lesbianen eta bisexualen kasuan armairutik irtetea osasun hobearekin lotu dute, eta baita depresio-maila baxuagoekin eta legez kanpoko drogen kontsumoarekin ere. Abreu eta bere kideek (2023) 13 eta 17 urte bitarteko 1.012 LGBTQ gazteren gurasoen laguntza ere ebaluatu dute, gurasoen babesak larritasun emozionalaren ondorioak gutxitzen dituela frogatzeko. Gurasoekiko harremanak eta gurasoen laguntzak LGBTQ gazteen ongizatean inplikazio esanguratsuak dituzte; aitzitik, ikerketek orain arte ez dituzte aldagai horiek aztertu beste laguntza-iturrien babes-eragina aztertzea nahiago izan dutelako, hala nola, gertuko lagunen, irakasleen, eta gelakideen laguntza.

1.2. Irakasleen eta ikaskideen laguntza eta doikuntza psikosoziala

Familia, gazteen garapen osasungarrirako funtsezkoa izan arren, eskolako eta ikaskideen arteko esperientziak ere lagungarriak izan daitezke norbere garapenerako. Hala ere, LGB ikasleek eskola-testuinguruan jazarpena eta segurtasun falta jasan behar dutela aspalditik egiaztatu da (Kosciw et al., 2022). Egoera horri erantzuteko, ikerketek eskola-segurtasuneko ekimenek eta gay-heterosexualen aliantzarako klubek eskola-klima seguruak sortzeko prozesuan duten eragin positiboa hauteman da (Day et al., 2020; Walls et al., 2010), maisu-maistren eta gelakideen laguntza-maila handiagatik nabarmendu direnak (Fetner eta Elafros, 2015).

LGB gazteen kasuan, egungo ikerketek adierazten dute, duela hamar urte egindako azterlanekin alderatuta, ikasleek irakasleen zein langileen aldetik laguntza handiagoa jasotzen dutela. Izan ere, Kosciw eta bere kideek (2022) argitaratutako txostenean ikus daitekeenez, parte-hartzaileen % 95ek LGB ikasleei laguntzen dien pertsona bat identifikatu dezake eskolako hezkuntza-eragileen artean; ikasleen herenak eskolako administratzaileek LGB ikasleen alde egiten dutela jakinarazi du. Hala ere, ikerketa horietan izan ezik, eskolako laguntza-iturriak ez dira kontuan hartu; ikerketek, izan ere, eskolan ikaskideekin harreman estua ez duten gazteek deprimituta daudela eta bakarrik sentitzen direla frogatu nahi izan dute (García et al., 2020; Gorczynski eta Fasoli, 2022). Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera (Dessel et al., 2017), LGB ikasleei dagokienez, irakasleen laguntza handiagoa biktimizazio txikiagoarekin, autoestimu handiagoarekin, nota altuagoekin eta eskolan hutsegite gutxiagorekin erlazionatu da. Beste azterlanek sexu-identitateari ematen zaien sostengu zehatza ikertu dute. Adibidez, armairutik irten diren ala ez alde batera utzita, eskolan sexu-gutxiengo batekin identifikatzen direla adieraztean irakasleen eta ikaskideen babesa edota laguntza sumatu duten gazteek autoestimu maila altuagoa erakusten dute (Kosciw et al., 2013; Snapp et al., 2015; Swanson eta Gettinger, 2016).

1.3. Irakasleen eta ikaskideen laguntza eta doikuntza psikosoziala

Lagunek LGB gazteen egokitzapen positiboa bultzatzen dute (Frost et al., 2016), baina LGB pertsona askok bakarrik sentitzen direla onartzen dute (Gorczynski eta Fasoli, 2022). Ikerketen arabera, sexu-orientazioaren berri eman ondoren lagunak mantentzeak egokitze psikosozial txarraren aurka babesten du: D’Augellik-en (2003) aburuz, haien sexu-orientazioaren berri ematen duten neska lesbianek eta bisexualek egokitze psikosozial hobea erakusten dute errebelazioaren ondorioz lagunak galtzen ez dituztenean. Beste azterlanetan, lagunen laguntza eta onarpena egokitzapen psikosozial hobearekin lotu da. Parra-k eta kideek (2018), LGTB gisa identifikatutako 461 neraberekin eta gazte helduekin egindako ikerketan, lagunen laguntza ongizatearekin erlazionatuta dagoela ikusi dute eta, aldi berean, orientazio sexualaren ezagutarazte prozesuan familiaren laguntzak eta onarpenak duen eraginaren gainetik dagoela hauteman dute; izan ere, funtsezko babes-faktorea da familiaren errefusaren aurrean. Tabaac eta bere kideek (2015), bestalde, frogatzen dute kolektibo minoritarioetako lagunei sexu-orientazioaren berri eman dieten LGB gazteek laguntza-maila altuagoa eta buruko larritasun-maila baxuagoa dutela. 5.000 LGB nerabe baino gehiagorekin egindako azterlanean, aldiz, lagunen laguntzak zuzenean edo testuinguru digitaletan LGB gazteen biktimizazio-indizeak ez zituen murriztu (Ybarra et al., 2015). Oro har, lagunei buruzko emaitzek —gurasoei, irakasleei eta ikaskideei buruzko emaitzekin batera— laguntza-iturriak gutxiengo sexualen azpitaldeen emaitza psikosozialekin nola lotu daitezkeen aztertzen jarraitzearen beharra agerian uzten dute.

Horrela, gizarte-laguntzako hainbat iturrik LGB gazteen osasun mentaleko emaitzetan eragiten dutela berretsi da. Alabaina, iturri horien ondorioak jasotzeaz gain, garrantzitsua da frogatzea LGB pertsona bakoitzari aipatutako iturri guztiek ez diotela modu berean laguntzen. Beraz, laguntza-iturrien konbinazioek LGB gazteen osasun mentaleko emaitzak aurreikusteko duten rol berezia kontuan hartuko da ikerketa honetan, biztanleria horrentzako gizarte-laguntzaren babes-ondorioak hobeto ulertzeko.

1.4. Oraingo ikerketa

Azterketa honetan, gizarte-laguntzako hiru iturritan erreparatuz (familia, kideak eta beste pertsona esanguratsuak) hiru kluster-multzo sortuko dira eta horiek LGB gazteen lagin baten barruan duten prebalentzia dokumentatuko da. Ondoren, ikerketa honek barne hartu dituen aldagai soziodemografikoetan eta psikologikoetan klusterrek atera dituzten emaitzak aztertuko, erlazionatuko eta alderatuko ditugu, besteak beste, etsipenaren, bakardadearen eta depresioaren, antsietatearen, somatizazioaren, suizidioaren eta larritasun globalaren sintomak. Biktimizazioa LGB gazteak osasun mentalean aterako dituzten emaitzak iragartzeko garrantzitsua denez, gizarte-laguntzarako klusterrek osasun mentalaren emaitzetan duten eragina aztertuko da.

2. Metodoa eta tresnak

2.1. Parte-hartzaileak eta prozedura

Parte-hartzaileak 16 eta 20 urte bitarteko 315 gazte dira, LGB bezala identifikatu direnak (78 subjektu gayak dira, 45 lesbianak, 187 bisexualak eta 5ek «beste bat» aukeratu dute). Espainiako LGB elkarteen bidez kontaktatu dira. Hain zuzen ere, Gizakiekin lotutako Ikerketarako Etika Batzordearen (CEISH, M10_2021_140) iradokizunei jarraituz, 2023. urtearen amaieran ikerketa-taldea hainbat elkarterekin harremanetan jarri zen azterlana aurkezteko; zehazki, helburuak aurkezteko, tresnaren xehetasunak argitzeko eta ikerketaren izaera anonimoa zehazteko. Horrekin batera, galdetegia zabaltzeko laguntza eskatu zitzaien; hots, haien sare sozialetan (Whatsapp, Facebook, Twitter, etab.) informazio orokorra zabaltzeko Microsoft Forms-en sortutako galdetegiaren estekarekin batera. Beraz, borondatez parte hartu nahi izan zutenek osatzen dute lagina. Demografiari dagokionez, ikusi 1. taula.

2.2. Tresnak

2.2.1. Bizitza osoko LGB biktimizazioa

Bizitza osoko LGB biktimizazioa: Biktimizazioa neurtzeko D’Augelli-k eta kideek (1998) sortutako eta estandarizatutako eskala erabili da. Hamar puntuko eskala horrek, parte-hartzaileek bizitzan zehar, euren LGB identitatea dela eta jaso dituzten mehatxu, eraso eta kalte fisiko eta materialen maiztasuna ebaluatzen du (adibidez, «zure bizitzan zenbat aldiz jo, ostikatu edo jipoitu zaituzte LGB izateagatik?»). Erantzun-aukerak 1 (Inoiz ez) eta 4 (Hiru aldiz edo gehiago) artekoak dira, eta puntuazio altuagoek biktimizazio-esperientzia handiagoak adierazten dituzte (Alfa = .91).

2.2.2. Gizarte-laguntza

Gizarte Laguntzaren Eskala Multidimentsionalaren bidez (MSPSS, Multidimensional Scale of Perceived Social Support) neurtu da (López-Angulo et al., 2021). Hamabi puntuko eskala horrek hiru azpieskala ditu: familia (adibidez, «nire familia benetan laguntzen saiatzen da»), lagunak (ad.: «bizitzan ditudan arazoez lagunekin hitz egin dezaket») eta beste pertsona garrantzitsuak (adibidez: «badaukat pertsona berezi bat nire pozak eta penak partekatzeko»). Erantzun-aukerak 1etik («Erabat desados») 7ra («Erabat ados») doaz, eta puntuazio altuagoek gizarte-laguntza handiagoa adierazten dute (Alfa = .90).

2.2.3. Osasun mentala

Osasun mentalaren emaitzak era askotara ebaluatu dira. Etsipena ebaluatzeko, 6 itemeko Etsipen Eskala Laburra (BHS, Beck Hopelessness Scale) erabili da (0 = «Erabat desados», 5 = «Erabat ados») (Alfa = .92) (Satorres et al., 2018); bakardadea ebaluatzeko, 37 itemeko Bakardade Sozial eta Emozionalaren Eskala (SELSA, Social and Emotional Loneliness Scale for Adults) erabili da (1 = «Erabat desados», 7 = «Erabat ados»), (Alpha = .89) (Yaben, 2008); atsekabe psikologikoa neurtzeko Sintomen Inbentario Laburra erabili da (BSI-18, Brief Symptom Inventory) (Calderón et al., 2020). Zehazki, BSIa bost azpi-aldagai aztertzeko erabili da: depresioa, antsietatea, somatizazioa, suizidioa eta sentikortasun globala; azkenik, desordena depresibo handiekin lotutako sintomak guztiz egituratutako tresna baten bidez ebaluatu ditugu, hau da, Haurren Elkarrizketa Diagnostikoaren Agendaren 4.0 bertsio informatizatuarekin (C-DISC) (Bravo et al., 2001).

2.3. Analisiak

«K-mediak» kluster analisia erabili da LGB gazteen artean gizarte-laguntzako ereduak aztertzeko, MSPSSren hiru azpieskaletako puntuazioak (familia, kideak eta beste esanguratsuak) erabili dira taldeak sortzeko. Jarraian, kluster-taldeen artean aldagai soziodemografikoetan izandako ezberdintasunak aztertu dira, chi-karratu probak erabilita. Azkenik, zortzi erregresio analisi egin dira klusterrekin, kluster taldeak aldagai independente gisa eta osasun mentalaren emaitza aldagai dependente gisa erabiliz. Adina, egotzitako-sexua, arraza eta bizitza osoko biktimizazioa eredu horietan sartu ditugun kobarianteak izan dira.

3. Emaitzak

3.1. Talde motak

Bi urratseko prozedura jarraitu da talde motak (klusterrak) aztertzeko. Lehenik, klusterren analisi hierarkikoa egin da SPSS 28n «Ward metodologiaren» bidez. Urrats horretan, azaldutako bariantzaren ereduak aztertu dira datuetara hobeto egokitzen den kluster-soluzioa zehazteko. Emaitzek hiru klusterren soluzioak taldeen arteko aldakortasuna maximizatzen duela eta taldeen barruko aldakortasuna minimizatzen duela iradokitzen dute. Bigarrenik, SAS 9.3n PROC FASTCLUSekin hierarkiarik gabeko «k-media» klusterretan taldekatzeko analisia erabili da, bi, hiru, lau eta bost kluster-soluzio zehazteko. Urrats honetan, kluster kopurua zehaztu eta haien soluzioak ebaluatu dira, klusterren behin betiko soluzioa erabakitzeko. Hiru klusterren soluzioa interpretagarriena iruditu zaigu.

Kluster bakoitzaren barruan gizarte-laguntzako iturrien konfigurazioa deskribatzeko, beste ikertzaile batzuen ekarpenak kontuan hartu dira (McConnell et al., 2015). Zehazki, talde bakoitzeko aldagaien banaketa hiru multzotan aurkeztu dituztenak ± 43 desbideratze estandar (SD) batez bestekoaren inguruan erabiliz gizarte-laguntzako iturri bakoitzerako, irizpide hauek kontuan hartuta: «baxua» (hau da, beheko herena), «ertaina» (hau da, erdiko herena), eta «altua» (hau da, goiko herena). Gizarte-laguntzako klusterren ereduak irudikatzeko ikusi 1. Irudia.

1. Klusterra-Laguntza gutxi. 1. klusterra (n = 71; parte-hartzaileen % 22.5) familiaren (M = 3.22, SD = 1.33), lagunen (M = 3.61, SD = 1.21) eta bestelakoen (M = 3.39, SD = 1.24) laguntza-maila txikia izan zutenek osatzen dute.

2. Klusterra-Familiako laguntza ez dutenak. 2. klusterrekoek (n = 107; parte-hartzaileen % 33.9) familiaren laguntza maila baxua (M = 3.01, SD = 1.12) eta parekoen (M = 5.98, SD = 0.99) eta besteen (M = 6.31, SD = 1.01) laguntza maila ertainak izan dituzte.

3. Klusterra-Laguntza altua. 3. klusterra (n = 137; parte-hartzaileen % 43.6) familiarengandik (M = 5.79, SD = 0.91), lagunengandik (M = 6.11, SD = 0.89) eta beste batzuengandik (M = 6.32, SD = 0.85) laguntza handia jasotzen duten pertsonek osatzen dute.

269155.png 

1. irudia

Gizarte-laguntzaren batez bestekoak kluster mota bakoitzean

3.2. Aldagai demografikoetan

Jarraian, kluster taldeak alderatzen dira aldagai demografikoak kontuan hartuta. Egoera sozioekonomikoan ezberdintasun esanguratsuak aurkitu dira [X2(2, n = 315) = 9,87, p < .05]. Gizarte-maila altua edo ertaina adierazi duten pertsonek gizarte-laguntza handiagoa antzematen dute (% 62.07 eta % 44.60), eta gizarte-maila baxua adierazi dutenek, berriz, familiakoa ez den laguntza-klusterrean kokatzeko joera handiagoa dute (% 38.36).

1. taula

Soziodemografia eta azterketa aldagaiak, kluster motaren arabera

 

Klusterra

Laguntza baxua

Klusterra

Familia-laguntza baxua

Klusterra

Laguntza handia

 

 

(n = 71)

(n = 107)

(n = 137)

 

 

n

%

n

%

n

%

X2

df

Egotzitako sexua (n)

 

 

 

 

 

 

5.61**

1

Gizonezkoa (142)

39

27.46

42

29.58

61

42.96

 

 

Emakumezkoa (173)

32

18.50

65

37.57

76

43.93

 

 

Sexu-orientazioa

 

 

 

 

 

 

3.34**

2

Gay/Lesbiana (197)

47

23.86

71

36.04

79

40.10

 

 

Bisexuala (95)

19

20.00

29

30.53

47

49.47

 

 

Beste bata (23)

5

21.74

7

30.43

11

47.83

 

 

ESE

 

 

 

 

 

 

9.87**

2

Altua (29)

5

17.24

6

20.69

18

62.07

 

 

Ertaina (213)

45

21.13

73

34.27

95

44.60

 

 

Baxua (73)

21

28.77

28

38.36

24

32.88

 

 

Adina M(DT)

18.76(1.23)

18.81(1.09)

18.79(1.25)

 

 

* «Beste bat» aukera mota, zalantzakor eta/edo heterosexual gisa identifikatzen diren parte-hartzaileak barne hartzen ditu. ESE, egoera sozioekonomikoari egiten dio erreferentzia. *p < .05; **p < .10.

3.3. Osasun mentalaren emaitzak eta kluster motak

Azkenik, erregresio analisiak egin dira kluster moten eta osasun mentaleko emaitzen arteko erlazioak aztertzeko. Erregresio guztietan sartu dira adina, egotzitako sexua, arraza eta bizitza osoko biktimizazioa kobariante gisa, eta gizarte-laguntzako kluster mota kodeatuta zegoen laguntza handiko klusterrarekin, konparazio-talde gisa (ikusi 2. taula). Aztertutako osasun mentalaren emaitzak hauek dira: etsipena, bakardadea, depresioa, antsietatea, somatizazioa, suizidioa, sentikortasun globala (BSIa erabiliz ebaluatua) eta desordena-depresibo handiaren sintomak (C-DISCa erabiliz). Emaitza guztiek adierazi dute laguntza baxua jasotzen duen taldearen (1. klusterra) barruan daudenek laguntza handiko taldekideek (3. klusterra) baino itxaropen falta, bakardade, depresio, antsietate, somatizazio, suizidio, sentikortasun global eta MDD sintoma gehiago. Familia-laguntza jasotzen ez dutenek (2. klusterrekoek) ere emaitza txarragoak atera dituzte laguntza handiko klusterrekoen aldean, desesperantzagatik eta antsietateagatik izan ezik, ez baitzegoen ezberdintasunik. Efektuaren tamainari erreparatuz, bakardade aldagaian aurkitu dira alderik handienak «laguntza baxua» eta «laguntza handia» jasotzen duten taldeen artean (= 14.25), baita «familia-laguntza falta» dutenen eta «laguntza handia» jasotakoen artean ere (t = 7.56). Azkenik, erregresio-koefizienteen % 95eko konfiantza-tarteak aztertu dira, laguntza-baxua eta familiarengandik laguntza gutxi jasotzen duten taldeak elkarren artean oso desberdinak ote ziren aztertzeko. Ez da ezberdintasunik aurkitu bi taldeen artean bakardadean izan ezik; izan ere, azken aldagai honetan orokorrean laguntza txikia jasotzen duen taldeak bestea baino bakartiagoa dirudi.

2. taula

Kluster taldeen erregresioaren emaitzak osasun mentaleko emaitzetan

 

1. Laguntza txikia

2. Familia-laguntzaren falta

3. Laguntza handia

Osasun mentala

B (SE)

t

B(SE)

t

 

F

Etsipena

0.38 (0.09)

3.71**

0.16 (0.11)

1.69**

6.68**

Bakardadea

1.67 (0.16)

14.25**

0.88 (0.09)

7.56**

78.01**

BSI:

 

 

 

 

 

 

Depresioa

0.76 (0.11)

5.53**

0.39 (0.08)

3.41**

17.19**

Antsietatea

0.70 (0.10)

4.84**

0.17 (0.13)

1.88**

12.02**

Somatizazioa

0.49 (0.08)

4.42**

0.24 (0.15)

2.55**

9.33**

Suizidioa

0.81 (0.17)

5.07**

0.42 (0.14)

3.07**

12.97**

Negatibotasuna

0.65 (0.09)

5.68**

0.33 (0.11)

3.09**

18.24**

C-DISC: MDD

3.11 (0.93)

3.82**

1.58 (0.70)

2.36**

7.56**

a 3. Klusterra (gizarte-laguntza handia) da erreferentziazko taldea.
b % 95ko Erregresio-koefizienteen tarteek ez dituzte 1. eta 2. klusterrak gainjartzen. Eredu guztien artean, adina, egotzitako sexua, arraza eta bizitza osoko biktimizazioa daude.
Oharra: BSI, sintoma laburren inbentarioa; C-DISC, gazteentzako diagnostiko-elkarrizketen agenda informatizatua; MDD, nahasmen depresibo handiaren sintomak. p < .05; p < .001.

4. Eztabaida

LGB gazteei gizarte-laguntza emateko eginkizunari buruzko ikerketa zabaltzen du azterlan honek, LGB gazteen artean gizarte-laguntzako talde-multzoak identifikatuz, klusterren arteko desberdintasun soziodemografikoak aztertuz eta klusterren eta osasun mentaleko emaitzen arteko erlazioak argituz. Ikuspegi honek, hainbat laguntza-iturri batera aztertzen dituenak, gizarte-laguntzak LGB gazteen artean duen garrantzia ulertzeko balio du. Emaitza hauek, zehazki, familiak LGB gazteei ematen dien laguntza azpimarratzen dute alderdi ezberdinak kontuan hartuta: alde batetik, familiaren laguntza jasotzea edo ez jasotzea garrantzitsua izan da kluster motak bereizteko, familiarengandik laguntza falta sumatu duen klusterrak erakusten duen bezala. Hain zuzen ere, honek LGB gazteen artean familia-laguntza mailan dagoen aldakuntza erakusten du; bestetik, familia laguntza gutxiko klusterrekoek lagunengandik eta bestelakoengandik laguntza altua jaso arren, analisi gehienetan 3. klusterrak (laguntza handia jaso dutenenak) baino osasun mental txarragoa dute, eta zazpi emaitzetatik seitan ez da ezberdintasunik hauteman lehen klusterreraren (laguntza baxua jaso dutenen) emaitzekiko.

Klusterren analisiak agerian utzi du laginaren % 57k familia-sostengu maila baxua duela, 1. klusterrean (laguntza txikia) edota 2. klusterrean (familia-laguntza falta) kokatzen baita. Gainera, laguntza altuko klusterraren familia-laguntzaren batez bestekoa ia bikoitza izan da gainerako taldeekin konparatuz; horrek iradokitzen du LGB gazteen artean familia-laguntza maila beste iturri batzuengandik laguntza jasotzen duten pertsonen artean handiagoa izan daitekeela.

Halaber, taldeen artean ezberdintasunak aurkitu dira ESE-aren arabera, baita egotzitako sexuaren arabera ere (p = .06). Egotzitako sexuari dagokionez, gizonek eta emakumeek antzeko proportzioak dituzte laguntza-handiko klusterrean; emakume jaiotako parte-hartzaileak gehiago dira familiatik laguntza-gutxi hautematen duen klusterrean, eta gizonezkoak gehiago dira laguntza-gutxiko klusterrean. Nahiz eta emaitzak atarikoak izan, gizonezko LGB gazte batzuk elkartasun-harremanak garatzeko parekoekin eta esanguratsuak diren beste batzuekin asko borrokatu behar dutela ikus daiteke. Maskulinitatearen inguruan sustatzen diren ikerketek iradokitzen dute maskulinitate tradizionalaren inguruko jarrera sozial orokorrak (hau da, domeinua, asertibitatea eta emozio eza baloratzen dituen maskulinitatea) (Epstein, 2001; Hickey eta Mooney, 2018; Salvati et al., 2023) azal ditzakeela emaitza hauek, batez ere, kulturalki indartutako jarrera LGBfobikoak iragartzen dituztelako (Blondé et al., 2022; Francis eta Skelton, 2001; Tharinger, 2008; Wellman et al., 2021). Maskulinitate tradizionalak gizon jaiotako LGB gazteek laguntza-sistema osasungarri bat eraikitzeko egiten dituzten ahaleginak oztopa ditzake, alegia, maskulinitatearen espektatibak urratzen dituzten gizon jaiotakoak gizarte-gaitzespenaren aurrean ahulagoak izan daitezke (Dragowski eta Scharrón-del Río, 2014).

ESEari dagokionez, klase altuko gazteen ia hiru laurdenak laguntza-altuko taldean (3. klusterrean) daude, gazte horiek, oro har, askotariko iturrietatik gizarte-laguntza handia jasotzen dutela baieztatuz. Aldiz, ESE baxuko gazteen ia hiru laurden familiarengandik laguntza gutxi jasotzen duten taldeetan sartuta daude (1. eta 2. klusterretan), hau da, familiaren laguntzarik ez izateko gazte hauek askoz ere aukera gehiago dituzteeta horrekin batera osasun mentaleko hainbat emaitza negatibo lortzeko arriskuan daude. Bi aurkikuntza hauek bat datoz iraganeko ikerketekin, alde batetik, ESE maila baxua gizarte-laguntza gutxiago jasotzearekin lotzen duten ikerketekin eta, bestetik, ESEak gizarte-babesarekin duen loturaren bidez osasun mentalean zeharkako eragina izaten duela erakutsi duten ikerketekin (Bedaso et al., 2021; Chang et al., 2021; Hou et al., 2020; Ringdal et al., 2020). Izan ere, ikerketa gehiago behar da gizarte-laguntzaren banaketan desberdintasun horien atzean egon daitezkeen faktoreak aztertzeko. Gainera, ikerketa honetan gizarte-klase apalenetakoek maskulinitate tradizionala babesteko aukera gehiago dituztela egiaztatu da, generoaren eta klase sozialaren arteko erlazioa ziurtatuz eta hauek gizarte-laguntza iragartzeko faktore garrantzitsu bihurtuz.

Gizarte-laguntzako klusterrek, halaber, osasun mentaleko emaitzekin lotura desberdinak erakutsi dituzte LGB gazteen artean: Lehenik, bakardadeak erakutsi ditu alderik handienak kluster moten arabera, laguntza altuko klusterra bakardade txikiena duena izanda (ondoren, familia-laguntza falta dutenak leudeke eta, azkenik, laguntza baxuko klusterrekoak). Emaitza hauek beste iturri garrantzitsuetatik laguntza-harremanak dituzten LGB gazteak ez direla hain bakarrik sentitzen iradokitzen dute, nahiz eta familia laguntzarik ez izan; bigarrenik, laguntza baxuko klusterreko kide izatea (2. klusterrekoa izanik) etsipenaren eta antsietatearen iragarle esanguratsua izan da batez ere laguntza altuko klusterraren taldearekiko, gizarte-babes txikia duten gazteak emaitza hauen aurrean ahulagoak direla frogatuz. Etsipenaren eta antsietatearen aurrean, lagunen eta beste pertsona esanguratsuen gizarte-laguntzak (baita familiaren laguntzarik ez dagoenean ere) babes-eginkizun garrantzitsua izan dezake. Etsipena jokabide suizidak aurreikusteko garrantzitsua denez (Ribeiro et al., 2018), lagunek eta beste pertsona garrantzitsu batzuek emandako laguntza-soziala sustatzea LGB pertsonen suizidioa gutxitzeko aurrera eramaten diren esku-hartzeetan helburu izan daitezke; azkenik, larritasun psikologikoko neurri gehienetan (hau da, depresioa, somatizazioa, suizidioa eta sentikortasun globala) eta MDD sintometan, ez da ezberdintasunik aurkitu lehen (gizarte-laguntza gutxi dutenen) eta bigarren (familia-laguntza txikia dutenen) klusterren artean, baina bi kluster hauek nabarmen desberdinak dira laguntza handiko klusterrarekin alderatuta. Hau horrela izan da bai autotxostena (hau da, BSIa) bai diagnostiko elkarrizketa (hau da, C-DISCa) erabiltzean. Aurkikuntzek, aurreko ikerketekin bat etorriz (Liu eta Chong, 2023; Paveltchuk et al., 2019; Ryan et al., 2010), familiaren laguntzak LGB gazteen osasun mentalaren emaitzak aurreikusteko duen garrantzia azpimarratu dute.

4.1. Ikerketaren mugak eta etorkizuneko ikerketarako norabideak

Hasteko, aurkikuntzak Espainiako LGB pertsonen komenigarritasun-lagin batera mugatzen dira, eta ausazko laginik ez izatea ikerketa honen muga garrantzitsua da. Testuinguru honetan gutxi ikertutako talde honen laginaren tamaina ikerketa honen alderdi positiboa den arren, etorkizuneko aurrerapenek aurkikuntza hauek lagin adierazgarriagoekin baieztatu beharko lituzkete lortutako emaitzak. Gainera, datu hauek zeharkakoak dira eta erlazioak bakarrik aztertzen dituzte. Hurrengo ikerketek longitudinalak izan beharko lukete, alde batetik aldagaien arteko loturak eta norabideak aztertzeko eta, bestetik, konglomeratu-talde bateko kide izatea denborarekin alda daitekeen ala ez aztertzeko. Ikerketa mota horrek LGB biztanleriaren arrisku-faktore eta erresilientzia-faktore berriak ezagutzen lagun dezake (Dickinson eta Adams, 2014; Garrett-Walker eta Longmire-Avital, 2018; Pereira eta Silva, 2021; Szymanski et al., 2017).

Jarraitzeko, 2. klusterraren identifikazioa (familia-laguntza txikikoa) aurkikuntza harrigarria izan da ikerketa honetan, eta sexu-orientazioagatik familia-bazterketa jasaten duten gazteak daudela isla dezake. Hala ere, hori ez da esplizituki balioetsi azterketa honetan, eta etorkizuneko ikerketa baten helburua izan daiteke hala egitea. Ikerketek jatorrizko familiak (hau da, familia biologikoa edo adopziozkoa) eta LGB gazteek euren egunerokotasunean aukeratutako familiak (hau da, LGTBiQ+ komunitatea, lagunak, etab.) eskaintzen duten babesaren arteko aldeak ere azter dezakete; izan ere, familia-egitura ez-tradizionalak gizarte-babeserako faktore garrantzitsuak izan daitezke. Gainera, esku-hartzeetara begira, laguntza-sistemen garapenean familiako eta berdinen arteko jarrerek betetzen duten rola hobeto ulertzeak era askotako inplikazioak izan ditzake. Azkenik, ikerketek gizarte-laguntzako klusterrak aztertu beharko lituzkete gazte heterosexualen artean ere, gazte horien artean antzeko patroirik dagoen jakiteko.

Aurretik egindako ikerketek lagunen eta familiaren laguntza bereizita aztertu badute ere (Frost et al., 2016; Nguyen et al., 2016; Parra et al., 2018; Paveltchuk et al., 2019), emaitza hauek bien babesa maiz elkarrekin gertatzen dela iradokitzen dute. Familiaren laguntza handia duten ia gizabanako guztiek lagunen laguntza ere handia dutela diote, eta lagunen laguntza handia jasotzen duten pertsonen erdiek familiaren laguntza ere handia dutela diote. Bestalde, lagunen, familiaren eta bestelako pertsona garrantzitsuen laguntzaren garrantzia aldatu egin daiteke LGB gazteen azpitalde desberdinen arabera. Adibidez, 16 eta 24 urte bitarteko gizonezkoen lagin batean ikusi denez, berdinen arteko laguntzak larritasun psikologikoaren aldakuntza handiagoa azaltzen du familiaren babesak baino. Hala ere, familiaren laguntza adinarekin interakzioan dagoela frogatu da, zehazki, familiaren laguntzak larritasun psikologikoarekin lotura handiagoa erakutsi duelako 20 urtetik beherako LGB gazteengan (Mustanski et al., 2011). Etorkizuneko ikerketek laguntza mailek eta iturriek denboran zehar jasaten dituzten aldaketek aztertu beharko lituzkete eta, batez ere, aldaketa hauen eragina edo erlazioa osasun mentalaren emaitza negatiboekiko.

Klusterrekin gizarte-laguntzak duen papera aztertuta, hobeto ulertu dezakegu zein den iturri bakoitzaren (familiaren, lagunen eta beste pertsona garrantzitsuen) ekarpena LGB gazteak babesteko. Oro har, aurkikuntzek LGB gazteen bakardadearen, etsipenaren eta osasun mentalaren emaitzen aurrean biktimizazio-esperientzien gainetik laguntza-soziala funtsezkoa dela erakusten dute. Gainera, kluster moten prebalentzia eta desberdintasun soziodemografikoak aztertu ondoren, LGB pertsonekin esku hartzeko babes-modu eta azpi-populazio garrantzitsuak (alegia, gizonezko jaiotako gazteak, ESE txikiko gazteak) identifikatu dira.

Erreferentziak

Abreu, R. L., Skidmore, S. J., Badio, K. S., Lefevor, G. T., Gattamorta, K. A., eta Watson, R. J. (2023). Sexual harassment, sexual assault, violence, self-esteem, and the role of LGBTQ-specific parental support in a sample of Latinx sexual and gender minority youth. Journal of Adolescence, 1-14. https://doi.org/10.1002/jad.12210

Bedaso, A., Adams, J., Peng, W., eta Sibbritt, D. (2021). The relationship between social support and mental health problems during pregnancy: a systematic review and meta-analysis. Reproductive Health, 18(1), 1-23. https://doi.org/10.1186/s12978-021-01209-5

Blondé, J., Gianettoni, L., Gross, D., eta Guilley, E. (2022). Hegemonic masculinity, sexism, homophobia, and perceived discrimination in traditionally male-dominated fields of study: A study in Swiss vocational upper-secondary schools. International Journal for Educational Vocational Guidance. https://doi.org/10.1007/s10775-022-09559-7

Bravo, M., Ribera, J., Rubio-Stipec, M., Canino, G., Shrout, P., Ramírez, R., ... eta Taboas, A. M. (2001). Test-retest reliability of the Spanish version of the Diagnostic Interview Schedule for Children (DISC-IV). Journal of Abnormal Child Psychology, 29, 433-444. https://doi.org/10.1023/A:1010499520090

Calderón, C., Ferrando, P. J., Lorenzo-Seva, U., Hernández, R., Oporto-Alonso, M., eta Jiménez-Fonseca, P. (2020). Factor structure and measurement invariance of the Brief Symptom Inventory (BSI-18) in cancer patients. International Journal of Clinical and Health Psychology, 20(1), 71-80. https://doi.org/10.1016/j.ijchp.2019.12.001

Chang, C. J., Kellerman, J. K., Fehling, K. B., Feinstein, B. A., eta Selby, E. A. (2021). The roles of discrimination and social support in the associations between outness and mental health outcomes among sexual minorities. American Journal of Orthopsychiatry, 91(5), 607-616. https://doi.org/10.1037/ort0000562

Clark, K. A., Dougherty, L. R., eta Pachankis, J. E. (2022). A study of parents of sexual and gender minority children: Linking parental reactions with child mental health. Psychology of Sexual Orientation and Gender Diversity, 9(3), 300-308. https://doi.org/10.1037/sgd0000456

D’Augelli, A. R. (2003). Lesbian and bisexual female youths aged 14 to 21: Developmental challenges and victimization experiences. Journal of Lesbian Studies, 7(4), 9-29. https://doi.org/10.1300/J155v07n04_02

D’augelli, A. R., Hershberger, S. L., eta Pilkington, N. W. (1998). Lesbian, gay, and bisexual youth and their families: Disclosure of sexual orientation and its consequences. American Journal of Orthopsychiatry, 68(3), 361-371. https://doi.org/10.1037/h0080345

Day, J. K., Fish, J. N., Grossman, A. H., eta Russell, S. T. (2020). Gay-straight alliances, inclusive policy, and school climate: LGBTQ youths’ experiences of social support and bullying. Journal of Research on Adolescence, 30, 418-430. https://doi.org/10.1111/jora.12487

Dessel, A. B., Kulick, A., Wernick, L. J., eta Sullivan, D. (2017). The importance of teacher support: Differential impacts by gender and sexuality. Journal of Adolescence, 56, 136-144. https://doi.org/10.1016/j.adolescence.2017.02.002

Dickinson, P., eta Adams, J. (2014). Resiliency and mental health and well-being among lesbian, gay and bisexual people. International Journal of Mental Health Promotion, 16(2), 117-125. https://doi.org/10.1080/14623730.2014.903621

Dragowski, E. A., eta Scharrón-del Río, M. R. (2014). The Importance of Challenging Hegemonic Masculinity in Preventing School Violence. School Psychology Forum, 8(1), 10-27.

Epstein, D. (2001). Disciplining and punishing masculinities: An introduction. Men and Masculinities, 4(2), 115-117.

Fetner, T., eta Elafros, A. (2015). The GSA difference: LGBTQ and ally experiences in high schools with and without gay-straight alliances. Social Sciences, 4(3), 563-581. https://doi.org/10.3390/socsci4030563

Francis, B., eta Skelton, C. (2001). Men teachers and the construction of heterosexual masculinity in the classroom. Sex Education: Sexuality, Society and Learning, 1(1), 9-21. https://doi.org/10.1080/14681810120041689

Frost, D. M., Meyer, I. H., eta Schwartz, S. (2016). Social support networks among diverse sexual minority populations. American Journal of Orthopsychiatry, 86(1), 91-102. https://doi.org/10.1037/ort0000117

García, J., Vargas, N., Clark, J. L., Magaña Álvarez, M., Nelons, D. A., eta Parker, R. G. (2020). Social isolation and connectedness as determinants of well-being: Global evidence mapping focused on LGBTQ youth. Global Public Health, 15(4), 497-519. https://doi.org/10.1080/17441692.2019.1682028

Garrett-Walker, J. J., eta Longmire-Avital, B. (2018). Resilience and depression: The roles of racial identity, sexual identity, and social support on well-being for Black LGB emerging adults. Journal of Black Sexuality and Relationships, 4(4), 1-15. https://doi.org/10.1353/bsr.2018.0008

Gorczynski, P., eta Fasoli, F. (2022). Loneliness in sexual minority and heterosexual individuals: a comparative meta-analysis. Journal of Gay & Lesbian Mental Health, 26(2), 26(2), 112-129. https://doi.org/10.1080/19359705.2021.1957742

Hatzenbuehler, M. L. (2009). How does sexual minority stigma «get under the skin»? A psychological mediation framework. Psychological Bulletin, 135(5), 707-730. https://doi.org/10.1037/a0016441

Hawthorne, O., Camic, P. M., eta Rimes, K. A. (2020). Understanding the structure, experiences and challenges of social support for older lesbian, gay and bisexual people: a systematic review. Ageing & Society, 40(2), 282-305. https://doi.org/10.1017/S0144686X18000910

Hou, T., Zhang, T., Cai, W., Song, X., Chen, A., Deng, G., eta Ni, C. (2020). Social support and mental health among health care workers during Coronavirus Disease 2019 outbreak: A moderated mediation model. Plos One, 15(5), e0233831. https://doi.org/10.1371/journal.pone.0233831

Hickey, C., eta Mooney, A. (2018). Challenging the pervasiveness of hypermasculinity and heteronormativity in an all-boys’ school. The Australian Educational Researcher, 45, 237-253. https://doi.org/10.1007/s13384-017-0249-4

Kosciw, J. G., Clark, C. M., eta Menard, L. (2022). The 2021 National School Climate Survey. The Experiences of LGBTQ+ Youth in Our Nation’s Schools. GLSEN. https://www.glsen.org/sites/default/files/2022-10/NSCS-2021-Full-Report.pdf

Kosciw, J. G., Palmer, N. A., Kull, R. M., eta Greytak, E. A. (2013). The effect of negative school climate on academic outcomes for LGBT youth and the role of in-school supports. Journal of School Violence, 12(1), 45-63. https://doi-org.ehu.idm.oclc.org/10.1080/15388220.2012.732546

Liu, F., eta Chong, E. S. (2023). On the Link Between Parental Support and Life Satisfaction: General and LGBQ+ Specific Self-Concepts as Mediators, and Parent-Oriented Interdependent Self-Construal as a Moderator. Journal of Social and Personal Relationships, 40(10), 3392-3413. https://doi.org/10.1177/02654075231174187

López-Angulo, Y., Perez-Villalobos, M. V., Bernardo-Gutierrez, A., Cobo-Rendon, R., Saez-Delgado, F., eta Diaz-Mujica, A. (2021). Psychometric Properties of the Multidimensional Scale of Perceived Social Support in Chilean University Students. Revista Iberoamericana De Diagnóstico y Evaluación, 1(58), 127-140. https://doi.org/10.21865/RIDEP58.11

McConnell, E. A., Birkett, M. A., eta Mustanski, B. (2015). Typologies of social support and associations with mental health outcomes among LGBT youth. LGBT Health, 2(1), 55-61. https://doi.org/10.1089/lgbt.2014.0051

Medikuntza Institutua. (2011). The Health of Lesbian, Gay, Bisexual, and Transgender People: Building a Foundation for Better Understanding. The National Academies Press.

Meyer, I. H. (2003). Prejudice, social stress, and mental health in lesbian, gay, and bisexual populations: Conceptual issues and research evidence. Psychological Bulletin, 129(5), 674-697. https://doi.org/10.1037/0033-2909.129.5.674

Mustanski, B., Andrews, R., eta Puckett, J. A. (2016). The effects of cumulative victimization on mental health among lesbian, gay, bisexual, and transgender adolescents and young adults. American Journal of Public Health, 106(3), 527-533. https://doi.org/10.2105/AJPH.2015.302976

Mustanski, B., Newcomb, M. E., eta Garofalo, R. (2011). Mental health of lesbian, gay, and bisexual youths: A developmental resiliency perspective. Journal of Gay & Lesbian Social Services, 23(2), 204-225. https://doi.org/10.1080/10538720.2011.561474

Nguyen, T. Q., Bandeen-Roche, K., German, D., Nguyen, N. T., Bass, J. K., eta Knowlton, A. R. (2016). Negative treatment by family as a predictor of depressive symptoms, life satisfaction, suicidality, and tobacco/alcohol use in Vietnamese sexual minority women. LGBT Health, 3(5), 357-365. https://doi.org/10.1089/lgbt.2015.0017

Parra, L. A., Bell, T. S., Benibgui, M., Helm, J. L., eta Hastings, P. D. (2018). The buffering effect of peer support on the links between family rejection and psychosocial adjustment in LGB emerging adults. Journal of Social and Personal Relationships, 35(6), 854-871. https://doi.org/10.1177/0265407517699713

Paveltchuk, F. D. O., Damásio, B. F., eta Borsa, J. C. (2019). Impact of sexual orientation, social support and family support on minority stress in LGB people. Trends in Psychology, 27, 735-748. https://doi.org/10.9788/TP2019.3-10

Pereira, H., eta Silva, P. (2021). The importance of social support, positive identity, and resilience in the successful aging of older sexual minority men. Geriatrics, 6(4), 98. https://doi.org/10.3390/geriatrics6040098

Poštuvan, V., Podlogar, T., Šedivy, N. Z., eta De Leo, D. (2019). Suicidal behaviour among sexual-minority youth: a review of the role of acceptance and support. The Lancet Child & Adolescent Health, 3(3), 190-198. https://doi.org/10.1016/S2352-4642(18)30400-0

Ribeiro, J. D., Huang, X., Fox, K. R., eta Franklin, J. C. (2018). Depression and hopelessness as risk factors for suicide ideation, attempts and death: meta-analysis of longitudinal studies. The British Journal of Psychiatry, 212(5), 279-286. https://doi.org/10.1192/bjp.2018.27

Ringdal, R., Espnes, G. A., Eilertsen, M. E. B., BjØrnsen, H. N., eta Moksnes, U. K. (2020). Social support, bullying, school-related stress and mental health in adolescence. Nordic Psychology, 72(4), 313-330. https://doi.org/10.1080/19012276.2019.1710240

Ryan, C., Russell, S. T., Huebner, D., Diaz, R., eta Sanchez, J. (2010). Family acceptance in adolescence and the health of LGBT young adults. Journal of Child and Adolescent Psychiatric Nursing, 23(4), 205-213. https://doi.org/10.1111/j.1744-6171.2010.00246.x

Salvati, M., Sari, T., Pellegrini, V., eta De Cristofaro, V. (2023). Gay, Lesbian, and Bisexual (LGB) peoples’ leadership self-effectiveness: The roles of internalized sexual stigma, LGB positive identity, and traditional masculinity. Frontiers in Sociology, 8, 1108085. https://doi.org/10.3389/fsoc.2023.1108085

Satorres, E., Ros, L., Meléndez, J. C., Serrano, J. P., Latorre, J. M., eta Sales, A. (2018). Measuring elderly people’s quality of life through the Beck Hopelessness Scale: a study with a Spanish sample. Aging & Mental Health, 22(2), 239-244. https://doi.org/10.1080/13607863.2016.1247427

Savin-Williams, R. C., eta Dubé, E. M. (1998). Parental reactions to their child’s disclosure of a gay/lesbian identity. Family Relations, 7-13.

Snapp, S. D., Watson, R. J., Russell, S. T., Diaz, R. M., eta Ryan, C. (2015). Social support networks for LGBT young adults: Low cost strategies for positive adjustment. Family Relations, 64(3), 420-430. https://doi.org/10.1111/fare.12124

Swanson, K., eta Gettinger, M. (2016). Teachers’ knowledge, attitudes, and supportive behaviors toward LGBT students: Relationship to Gay-Straight Alliances, antibullying policy, and teacher training. Journal of LGBT Youth, 13(4), 326-351. https://doi.org/10.1080/19361653.2016.1185765

Szymanski, D. M., Mikorski, R., eta Carretta, R. F. (2017). Heterosexism and LGB positive identity: Roles of coping and personal growth initiative. The Counseling Psychologist, 45(2), 294-319. https://doi.org/10.1177/0011000017697195

Tabaac, A. R., Perrin, P. B., eta Trujillo, M. A. (2015). Multiple mediational model of outness, social support, mental health, and wellness behavior in ethnically diverse lesbian, bisexual, and queer women. LGBT Health, 2(3), 243-249. https://doi.org/10.1089/lgbt.2014.0110

Tharinger, D. J. (2008). Maintaining the hegemonic masculinity through selective attachment, homophobia, and gay-baiting in schools: Challenges to intervention. School Psychology Review, 37(2), 221-227.

Walls, N. E., Kane, S. B., eta Wisneski, H. (2010). Gay-straight alliances and school experiences of sexual minority youth. Youth & Society, 41(3), 307-332. https://doi.org/10.1177/0044118X09334957

Watson, R. J., Grossman, A. H., eta Russell, S. T. (2019). Sources of social support and mental health among LGB youth. Youth & Society, 51(1), 30-48. https://doi.org/10.1177/0044118X16660110

Wellman, J. D., Beam, A. J., Wilkins, C. L., Newell, E. E., eta Mendez, C. A. (2021). Masculinity threat increases bias and negative emotions toward feminine gay men. Psychology of Men & Masculinities, 22(4), 787-799. https://doi.org/10.1037/men0000349

Wittgens, C., Fischer, M. M., Buspavanich, P., Theobald, S., Schweizer, K., eta Trautmann, S. (2022). Mental health in people with minority sexual orientations: A meta-analysis of population-based studies. Acta Psychiatrica Scandinavica, 145(4), 357-372. https://doi.org/10.1111/acps.13405

Yaben, S. Y. (2008). Adaptación al castellano de la escala para la evaluación de la soledad social y emocional en adultos SESLA-S. International Journal of Psychology and Psychological Therapy, 8(1), 103-116.

Ybarra, M. L., Mitchell, K. J., Palmer, N. A., eta Reisner, S. L. (2015). Online social support as a buffer against online and offline peer and sexual victimization among US LGBT and non-LGBT youth. Child Abuse & Neglect, 39, 123-136.