Socio-community inclusion of persons with functional diversity
in non-formal education. Case of the Mindara Association
Usoa Martinez*, Erika Martinez, Juan Luis Asensio
Mindara Elkarteko koordinatzaileak eta zuzendaritza
Laburpena: Mindara, aniztasun funtzionala duten pertsonei arreta emateko Gipuzkoako elkartea, 2011. urtean eratu zen. 2013tik eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu kirola eta gizarte inklusioa ardatz duten proiektuen bitartez, kolektiboaren inklusio-soziokomunitarioa sustatuz. Mindarak, praktikatik teoriara igaro den lan metodologia sortu du, ezaugarri propioak dituena eta disziplina anitzeko lan-taldean oinarri duen esku-hartzea proposatzen duena. Hiru oinarri dituen marko teoriko batean kokatzen da: aniztasun funtzionalaren definizioa, kolektiboaren inklusio sozio-komunitariorako estrategiak eta inklusiorako eskubidea bizitza eremu guztietan. Mindarak aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako erabiltzen dituen tresnak zehaztuta ditu. Kolektiboaren gaitasunak eta eskubideak aldarrikatzearekin bat hauen ikusgarritasuna eta ahalduntzea sustatzea lortzen du. Mindararen esperientzia partekatzearekin batera, arloko profesionalek aintzat hartu ditzaketen inklusiorako 10 aholku eskaintzen dira. Lanaren ondorioetan, Mindarak inklusioaren baitan betetzen duen hutsunea aldarrikatzen da, bai eta administrazioak kolektiboaren eskubideak bermatzeko duen betebeharra azpimarratu ere, oraindik hutsune handiak daudelako pertsona ororentzat osoki eman behar litekeen inklusio sozio-komunitarioan.
Gako-Hitzak: aniztasun funtzionala, aisialdia, kirol egokitua, komunitate parte-hartzea, ikusgarritasuna eta ahalduntzea.
Abstract: Mindara, the Gipuzkoa Association for the Care of Persons with Functional Diversity, was established in 2011. It has been offering extracurricular activities since 2013, promoting the inclusion of the collective through sports and social inclusion projects. Mindara has created a working methodology that has gone from practice to theory, with its own characteristics and proposes intervention based on a multidisciplinary working group. It is framed in a three-based teronic framework based on three pillars: the definition of functional diversity, strategies for the socio-community inclusion of the collective and and the right to inclusion of people in all spheres of life. The entity has defined the tools it uses for the inclusion of people with functional diversity. Vindicating the capacities and rights of the collective and promoting their visibility and empowerment. Mindara’s experience offers 10 tips for inclusion that can be a reference for professionals in the area. The conclusions of this work proclaim the gap that Mindara occupies in inclusion, and to emphasize the obligation of the administration to guarantee the rights of the collective, because there are still major gaps in the socio-community inclusion that should be fully addressed to these persons.
Keywords: functional diversity, extracurricular activities, adapted sport, inclusive community, visibility and empowerment.
* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Usoa Martinez. Mindara. AVD. MARKOLA 24. 20100 Errenteria. – umartinez@mindara.org
Nola aipatu / How to cite: Martinez, Usoa; Martinez, Erika; Asensio, Juan Luis (2024). «Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusio sozio-komunitarioa hezkuntza eremu ez formalean. Mindara Elkartearen kasua». Tantak, 35(2), -16. (Usoa Martinez*, Erika Martinez, Juan Luis Asensio).
Jasotze-data: 2024/03/16; Onartze-data: 2024/05/06.
ISSN 0214-9753 - eISSN 2444-3581 / © UPV/EHU Press
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa
lizentzia baten mende dago
Mindarak, 2021eko urriaren 5ean onura publikoko aitorpena jaso zuen eta bere jaiotzea, 2011ko otsailaren 21ean kokatu behar da. Praktikan, 2012an Oarsoaldeako eskualdean lanean hasi zen, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren, osasunaren eta aisia hezitzailearen eremuetan. Aniztasun funtzionala duten haur, nerabe eta helduak artatzen ditu, eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatu nahi duten guztiak gonbidatzen ditu bere proiektuetako programa desberdinetan parte hartzera. Horrela, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonak harremanetan jartzeko eta elkarrekin egoteaz gozatzeko taldeak sortu dira, desberdintasuna balioan jarriz, pertsona hauek aisialdirako aukera erreal bat eskainiz. Gehienetan, pertsona hauentzako sarbide oso zaila duen eremu batera sartu, jolastu, ondo pasa eta kirola egitea, familia askorentzat ezinezkoak diruditenak egi bilakatuz.
Jarduera fisiko inklusiboa, kirol egokitua eta prestakuntza-aisialdia sustatzea eta garatzea da elkartearen lehen helburua. Batetik, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonentzako espazio inklusiboak bermatzea bilatzen da; eta bestetik, hasierako, tarteko eta profesionalizaziorako laguntza eskaintzea, kirol-arloko eta aisialdiko zein prestakuntzarako programen bidez.
Bigarren helburua aniztasun funtzionala duten pertsonek gizartean duten partaidetza sustatzea da. Aniztasun funtzionala duten pertsonak, udalak proposatutako herritarren partaidetzarako bideak modu normalizatuan erabiltzea bilatzen du elkarteak, bai eta euren presentzia gune publikoetan indartzea. Kolektiboaren gizarteratzeari dagokionez, Mindara elkartea komunitateko erreferentziazko eragile gisa aurkezten da.
Elkartearen sustapena eta zabalkundea ere entitatearen helburua da. Aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboa babestea bilatzen da, elkarteak, kolektiboaren errealitate zahurgarria aldarrikatu eta euren inguruko mitoak deseraikiz, hauen presentzia eta partehartzea normalizatu, haien premiak azpimarratu eta horiei errespetuz erantzun.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien senideen premiei erantzutea da azken helburua. Izan ere, senideei ulermen- eta adierazpen-espazioak eskaini nahi dira, elkartean sartzen diren familien artean loturak sortu eta aniztasun funtzionala duten haien seme-alaben hazkuntzan ere ekarpena egin, ongizatea lehen lerroan kokatuta.
Aniztasun funtzionala duten norbanakoen inguruko esku-hartzea hiru paradigma desberdinetan antolatzen da: babesak eskaintzea, haien autordeteminazioa sustatzea eta bizitza kalitate egoki bat bermatzea dira (García eta Ovejero, 2017). Zentzu honetan, Mindararen ekarpena ulertzeko gakoak eskaintzen dira.
Parte hartzea Mindara Elkartearen oinarria dela esan genezake. Badia eta Longoren (2009) hitzak gure eginez, bizitza eremu guztietan kolektiboaren parte-hartzea sustatzea ezinbestekoa da inklusiboa izango den komunitatea sortze aldera. Gizarteak ezartzen dituen oztopoak gainditzea ezinbestekoa da. Denok gozatu beharko genuke limiterik gabeko bizitza.
Parte-hartzearena, norbanakoaren eta taldearen konpromisoa eskatzen duen prozesu bat bezala ulertu behar da, inguruko baldintzetan eta mugetan eragin, interes orokorraren mesedetan. Parte-hartzeak egunerokotasunean denok egiten ditugun jarduerak partekatzea du helburu: eskolara joatea, lagunekin jolastea, jarduera fisikoa egitea, eskolaz kanpoko ekintzak burutzea, etab. Parte hartzea zerbaiten parte izatea da, ekintza batean sartuta egotea.
Hainbat parte-hartze mota bereiz daitezke, hala nola soziala, politikoa, herritarra eta komunitarioa, besteen artean; azken hori da, hain zuzen ere, elkarte honek azpimarratzen duena. Partaidetza komunitarioa da, herritarrek beren bizitzetan eragina duten erabakiak hartzeko prozesuetan modu aktiboan parte hartzeko aukera dutenean. Prozesu hauek arazo, premia edo interes partekatuak dituzten kolektiboak kontutan hartzen direnean sortzen dira, honela, haien ahots propiotik dituzten arazoa, kezkak edota dilemak jaso eta erantzun ahal izango dira, modu berean, entzute aktibo honek, isilduak diren kolektibo askoren kasuan gertatzen den bezala, adminstrazioaren aldetik entzunak izateko aukera bakar bezala aurkezten dira. Pertsonak talde batean bilduta daudenean eta besteengandik isolatuta daudenean, haien arteko desberdintasunei arreta eskeiniko zaie, antzekotasunei baino gehiago (Badía eta Longo, 2009).
Komunitatean parte-hartzeak babesa optimizatzen du; izan ere, askotan, gizarte-taldeek kideen parte-hartzea behar izaten dute, espazio publiko edo pribatu batean bizi diren pertsona guztien eskubideak estaliko dituen bizikidetza bermatuko duten arauak eta legeak sortzeko. Pertsona guztien parte-hartzeak posible egiten du kide diren taldearen arazoak konpontzea.
Azkenik, parte hartzeak, politikoki ere posizionamendu bat adierazten du eta demokraziarekin zer ikusia dauka. Nazio bat demokratikoa da bertako herritarrek parte hartzen duten neurrian, batez ere komunitate-mailan. Parte hartzeko konfiantza eta gaitasuna praktikaren bidez lortu behar dira pixkanaka. Horregatik, gero eta aukera gehiago egon behar dira haurrek demokratikoa izan nahi duen sisteman parte har dezaten (Hurt, 1993).
Pertsona guztiek dute baldintza berdinetan bizitzeko eskubidea (desgaitasunarekin edo desgaitasunik gabe, edozein izanik ere haien egoera), beste edozein pertsonaren eskura dauden leku, eremu eta ondasun zein zerbitzu berberetara iritsiz. Normalizazioa gerta dadin, ezinbestekoa da kolektiboaren gaineko ikusmira aldatzea eta berrezartzea, pertsona bezala, entzuna izateko, bai eta bere nahi eta beharrak adierazteko ere.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa sustatzeko, garrantzitsua da hizkuntzaren ataza ere, eta ahal balitz hizkuntza bera erabiltzea (Martínez, 2020) hau da, norbait bere gaitasunen eta ezintasunen arabera isolatu edo estereotipatu dezaketen hitzak eta esaldiak saihestea (Tosi, 2023). Horri esker, espazio publiko zein pribatuek bete behar dituzten ezaugarri komunak ezartzen dituzten arau eta betekizunak sor daitezke. Ondorioz, gizarte osoak izango du onura, ez bakarrik eguneroko bizitzan oztopoak dituzten pertsonek; izan ere, bizitza guztiontzako duina izateak aspirazio eta behar kolektibo bati erantzuten dio, bazterkeriarik gabeko gizarte baten gisan, justizia sozialaren parametroak eta ekitatea aintzat hartuta. Gizarte justu batek, ekitatiboa izan behar du eta norbanako guztiak barne bilduko dituen espazioak sustatu.
Ildo beretik, garrantzitsua da kolektibo hauei sistematikoki ukatu zaizkien espazioak pentsatu eta formulatzeko orduan, diseinu unibertsalaren eta irisgarritasunaren parametroak kontuan hartzea (Alba, 2019). Irisgarritasunak pertsona gutxi batzuentzako erantzuna izatetik haratago, denon bizitza hobetzen duen onura kolektiboak baidakartza.
Mindararen lan esparrua, eremu desberdinetako lege marko eta jurisprudentziaren baitan antolatzen da. Zentzu honetan, elkartearen jardun eremu nagusia Gipuzkoa izanik, Gipuzkoako Foru Aldundia gizarte politikaren sustatzaile den neurrian eragile garrantzitsua da. Modu berean, Estatu maila eta Europako testuingurua ere aintzat hartzeko eremuak dira, gizarte politika desberdinen garapen eta inplementazioan.
Gipuzkoa mailan azpimarratu nahi da oinarrizko eskubideak zabaltzeari buruzko hainbat dekretu eta arau berritu eta sortu direla. Gipuzkoan dagoen aniztasunari heltzeak ikuspuntu ugaritatik begiratu eta horiek integratzea dakar: lurraldean dauden aniztasun ugarietatik eratorritako diskriminazioak aztertzea ez da zeregin erraza, are gehiago kontuan izaten baldin badugu, adibidez, diskriminazio horiek gainjarri egin daitezkeela edo une jakin batzuetan baino agertu ez arren, modu adierazgarrian agertzea gerta daitekeela (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2022).
Gipuzkoan aniztasuna funtzionala edota desgaitasuna duten kolektiboen inguruko elkarte-sarea oso handia da (66 bat elkarte), eta Mindara mugimenduko kide da, 80 familia baino gehiago biltzen dituelarik erakundeko bazkide gisa.
Mindararen lan jarduna Salamancako Adierazpenaren printzioen baitan egituratzen da. Jardun horretan, hainbat ideia azpimarratzen dira (Sandoval et al., 2022): inklusioaren norabidean gizarte politika ulertzeko ikuspegi berriak, parte hartzea sustatu eta desberdintasuna balioan jarriz; gizarte osoaren konpromisoa eta inplikazioa; herri eta komunitateen ekarpenaren baliostea. Deszentralizazioaren garrantzia ezinbestekotzat jotzen da, baina guzti hau, bistan da, ez da soilik tokian-tokiko administrazio edota eskolen zeregina bakarrik.
Askotan eskubideak bermatzearen aldarrikapena norbanako bakoitzaren testuinguru zehatzaren ezaugarrien baitan kokatzen da estigmatizaziorako arriskuak zabalduz. Administrazioak ardura nabarmena du, inklusioa sustatzeko politika publikoak bideratzeko zereginean. Baina gizarteak ere, ardura hori bere gain hartzea ezinbestekoa da, justizia sozialaren irizpideei jarraiki, sentitua sentitzea, lege, arau edota erreforma ororen gainetik dagoen bizipen bat da. Egiari zor, lege, araudi eta diru iturririk gabe ezin da urratsik eman, behar adina hobekuntza txertatu, ezta kalitatezko zerbitzurik aurrera eraman ere.
Eskualde guztietan, funtsezko erronka da zerbitzuak administratzeko dauden eta/edo egon daitezkeen oztopoak gainditzea (Campos eta Juaristi, 2010). Zerbitzuen administrazio egokia inplikatutako alderdi interesdun guztien prestakuntza egokiaren, zerbitzuen hornitzaileen eta hezitzaileen arteko komunikazio eta koordinazio eraginkorraren bidetik etorriko da (Lord et al., 2007).
Zaila baldin bada ere dinamikak aldatzea, sistemak erresistentzia handiak jartzen dituelako, ezarritako ohiturak berrikustea eta moldatzeak ekarriko dituen onurak jarri behar dira fokoan. Gizartea sentsibilizatzea ezinbestekoa da, ikuspegia aldatzeko eta eraldaketa modu positiboan bultzatzeko. Honetarako, eskolen papera azpimarratu nahi da, bertan baitago etorkizeneko gizartea, eraldaketa horretarako ezinbestekoa izango diren herritarrak, hain justu (UNESCO, 2015).
Mindara Elkarteak garatzen duen proposamenaren oinarri teoriko kontzeptualak hiru dimentsioren baitan aurkezten dira: aniztasun funtzionalaren inguruko kontzeptualizazioa, inklusio sozio-komunitarioa eta azkenik, inklusiorako eskubideak bizitza eremu guztietan.
Elkartearen lan jardunak, aniztasun funtzionala duten norbanako guztiak jasotzeko proposamena garatzen du. Hori horrela, eskaintzen den arreta eta akonpainamendua ikuspegi holisitiko eta ez baztertzaile batean oinarritzen da, bakoitzaren, ezaugarri indibidualak kontutan hartuta proposamen pertsonalizatuak garatuz (Palacios eta Romañach, 2020); horri egokitutako eskaintzara bideratzen dira programetan parte-hartzen duten erabiltzaileak. Haur, gazte eta heldu horien desberdintasuna positibotzat hartzen da. Horrela, ezintasunei edo ez-normaltasunari bidea etenda. Mindarara pertsona bat iristen den une beretik, bere bilakaera prozesuaren baitako aurrerapausoetan jartzen da fokoa.
Kapazitismoaren ikuspegitik ihesi (Toboso, 2021), Mindararentzat gizartea osatzen duen pertsona oro autonomoa eta menpekoa da, gai eta ezgai, unean uneko bizipenei oso lotua. Elkarteak arreta jartzen du pertsonek beren bizitzak eraikitzeko eta garatzeko dituzten gaitasunetan eta trebetasunetan, aniztasun funtzionala duen pertsona izateak dakarren aurre-epaiketetik aldenduz. Honela, zerbitzu desberdinetan parte hartzen dutenen norbanakoen bizi-esperientziak ez zaizkie mugatzen eta bakoitzaren garapenean bidelaguntzen zaie, ahalik eta urrutien iritsi eta ahalik eta gauza gehien egiteko aukerak sortu eta birsortuz.
Normalitate inposatuak pisu handia duen gizartean, gaitasun edo egiteko modu oso zehatz batzuk ezartzen dira bizi-eredu kultural gisa. Baina norbanako bakoitza bakarra da eta bere bizipenak, garapenak eta bilakaera pertsonala ere singularra (Gómez eta Hernández, 2021). Gaitasun horiei egozten zaien zentzu orokorra, gorputzaren funtzionamendurako ustezko baldintza unibertsal gisa, alde batera uzten du gorputzak bere funtzionamendua baldintzatzen duten gizarte-inguruneekin duen harreman dinamiko eta aldakorra (Tobos, 2018). Zentzu horretan, beharrezkoa da desberdintasunak balioan jarrita autonomia zentroan kokatzea, hau da norbere kabuz, ahalik eta espazio, eremu eta ikaskuntza, aisialdia barne esperimentatzea.
Mindara, aniztasun funtzionala duten pertsonei jarduera fisiko eta kirol inklusiboa garatzeko espazioak eskaintzeko ideiatik sortu zen. Horrek esan nahi duena zera da: zerbitzuak pertsona guztientzat irekita daudela, dena delakoak haien egoera fisikoa, etiketa edo diagnostikoa.
Inklusio hitza ulertzeko modu honek, elkarteak abian jartzen dituen proiektuen barruan burutzen diren programa guzti-guztiak hartzen ditu bere baitan. Mindaran sartzen diren pertsona guztiak berdinak dira eta aukera berberak izango dituzte.
Edornork bizi ditzakeen bizitza esperientzia berdinak izatea da Mindarak duen helburua erabiltzaileekiko, etiketarik gabe, estigmarik gabe, bazkide diren pertsonen bizi-kalitatea euren prozesuetan laguntzaile izanik.
Bestalde, ezin dira ahaztu erabiltzaile hauen zaintzan aritzen diren guraso edo tutoreak. Ezinbestekoa da inklusioaren inguruan ari garen honetan zaintzaileak aintzat hartzea. Aniztasun funtzionala duten pertsonei bai eta euren familiei ere laguntza eta euskarria eskaintzea garrantzitsua da (Zuñiga et al., 2023). Elkarteko kideak beti daude beraien eskura, beraien testuinguru pertsonalean sortzen diren prozesuen igarobidean laguntza eskaintzeko prest. Horretaz gain, aniztasun funtzionala duten pertsonen eta euren familien interesekoak diren formakuntza edo informazio truke saioak burutzen dira non euren artean ezagutu eta laguntza sarea eratu dezaketen. Aitzitik, ikasturtean zehar finantziazio propiorako sustatzen diren ekimenetan ere familien arteko harremanak sustatzen dira.
Azkenik, ezinbestekoa da esatea entitateko egoitzatik ateratzea eta komunitatean burutzen diren ekimenetan parte hartzea. Estrategia moduan udal ekimen, kolektiboa programa eta ekintzetan murgiltzea nahi da, eta Elkarteko kide diren horiek erabakiko dute zein punturarte nahiko edo ahalko duten parte-hartu ekimen horietan.
Mindarak aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bizitzako eremu guztietan ezartzea aldarrikatzen du. Gizateriaren, haurren eta oroar eskubideak aldarrikatzen diren aldi oro, administrazio publikoek horien ongizatea bermatuko duten tresnak sustatzea beharrezkoa da.
Aniztasun funtzionala duten pertsonek dituzten beharrak erantzutea konplexutasun handiko prozesua da (D’Argemir et al., 2023). Izan ere, pertsona guztiek gizarteari eta bere ongizateari eskaintza egiten dioten neurrian, jaso ere jaso beharko lukete. Ezin da beste modu batean izan. Adminsitrazioek unibertsalak diren zerbitzuak bermatzen dituzte eta horiek pertsona guztiengana irisgarriak izan behar dute eta hauen norbanako hauen gizarteratzeko unean sortzen diren arrakala eta arazoei aurre egiteko prest egon behar dira. Zentzu honetan, Ainscowren (2020) ekarpenak esanguratsuak dira ildo honetan, herrialde batzuetan, hezkuntza inklusiboa ezinduei arreta emateko ikuspegi gisa planteatzen da, hezkuntza orokorraren esparruan. Nazioartean, ordea, gero eta zabalduago dago, ikasle guztien artean aniztasuna sostengatzen eta onartzen duen printzipio gisa. Horren helburua da bazterkeria soziala ezabatzea, hau da, arraza aniztasunari, klase sozialari, etnizitateari, erlijioari, genero-aldetasunari emandako jarrera eta erantzunen ondorio den bazterketa.
Mindara Elkartearen lan metodologia nagusia, inklusiboa da, desgaitasunak dituzten pertsona, haien familia eta ingurukoen parte hartzean zein haien inklusioan oinarritzen da. Normalizaziorako bidean espazioak betetzea ezinbestekoa da, pribatuak zein publikoak ere, horregatik, elkartearentzat kolektiboaren parte hartzea gehiago datza bertaratzean eta pairatzen duten pertsona eta familiei espazio horiek betetzera joateko bultzada bat eskaintzean, erabiltzaileekin sedearen lau pareten barruan saioak burutzean baino.
Orozco eta Moriñaren (2020) hitzak oinarri hartuz, edozein estrategia ezin da hala nola inklusibotzat hartu. Halere, aurrera pausoak emateko balio dezaketen ekintzak burutu daitezke inklusiboagoa izango den gizarte horretara iristeko. Bide honetan, ezinbestekoa da gertu ditugun agenteen bidelaguntza, hala nola, irakasleen papera. Eskolak gizarte errealitatearen fokapen zehatza eskaintzen du, eta bere zeregina eremu formalean ikasleen ikaskuntza optimoa du helmuga. Eskola eta gizartearen arteko zubiak eraikitzea ezinbestekoa da, erabiltzaileak esperimentatzen dituen agertoki desberdinen arteko kohesioa eta lankidetzak inklusioaren norabidean laguntzen du. Calderón-Almendros-en (2018) esanetan, gizarte-irudien erabilerak estereotipoen solidotzea eta horien erabilera orokortzea eragiten du. Desgaitasunaren marka esaterako, bidegabekeri bat da, kontzienteki edo inkontzienteki pertsonari egozten zaiona. Kartzela bat bezala da, non laukitxoak egiten zaizkion, aukera kenduz bera dena edo izan nahi duena izan dadin. Horiek deseraikitzeko, ikuspegi intersekzional batetik, eremu desberdinak elkarrekin lan egitea beharrezkoa da.
Mindarak askotariko errealitateak bizi dituzten pertsonak kontuan hartuta, haien errealitatea eta bizipenak kontuan hartuz, bere proposamen sozio-hezitzaileak eraikitzen ditu. Beraz, norbanakoen presentzia, parte hartzea eta ikaskuntzan oinarritutako diseinuak abiarazten ditu, eta hori burutzeko, Mindara Elkarteko erabiltzaileen unean uneko egoera eta subjetibitate propioa aintzat hartzen da.
Elkarte honek, bere hamar urtetako ibilbidean, gaur egun praktikatik teoriara igaro den lan-dinamika sortu du. Profesional taldearen lan egiteko moduari eusten dioten ideiak eta kontzeptuak bilduz eta osatuz. Izan ere, elkarte honek bere bidea hasi zuenean, inklusioaren inguruan Mikel Izagirrek (entitatearen sustatzailea eta ohorezko lehendakariak) egindako hausnarketa pertsonal batetik abiatzen da, esanahi horretatik abaituta, praktika osoa diseinatu delarik.
Denboraren poderioz, eta Mindaran lanean aritu diren profesionalak ekarri, garatu eta sortutako jakintza eta ezagutzaren bidetik, eskaintzen diren zerbitzuak eta erabiltzaile zein familiei ematen zaien arreta sistematizatuz joan da. Egiteko modu hori zehaztea ezinbestekoa izan delarik, azken batean, egiten den praktikari zentzua emateak, zentzu pedagogikoa, hasieran flexibilidadean eta konfidantzan oinarritzen zen lan hori ordenatzeko eta sistematitzatzeko modu bat izan da (Kakouros eta Maniadaki, 2015; Rogers, 1966). Profesionalak burutzen ari ziren lana helburu eta estrategia zehatz batekin lotzen hasi zen eta familiak (betidanik elkartean egon direnak eta etortzen ari ziren berriak) artatzeko eta euren seme-alaben prozesuaren balorazioaren gaineko bilerak burutzen, informeak egiteko ohitura hartzen, dokumentatzearen garrantzia aintzat hartuz eta saioetan egiten ari zenaren inguruko profesionalen arteko informazio trukerako lan-bilerak ere proposatuz joan ziren. Guzti honek, hutsetik, ideia argi batetik, ibilian ibilian eraiki den elkarte baten aurrean kokatzen gaitu.
Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen bidez egiten diren esku-hartzeei ekitea konplexua da. Hortaz, helburu beraren inguruan lanean jarduten duten profesional desberdinek eskaintzen dutenari, beste profesional edota familiaren begirada gehitzen zaio eta horrek, erabiltzaileari eskainiko zaion proposamena aberastea dakar.
Mindara elkartearen jarduna ikuspegi epistemologiko-fenomenologikoan kokatu behar da; emic ikuspegiarekin egiten du lan, elkartearen baitan parte hartzen duten norbanako zein subjektuen behar eta errealitatetik abiatut. Esperimentazioaren bidetik, egunerokoan, inklusioa hortzi-muga aniztasunari erantzunak emateko praktika garatzen delarik, zentzu horretan, Mindararen jarduna kualitatiboa dela esan genezake (Burrel eta Morgan, 1979). Horiek horrela, elkarte dinamikoa da. Krisi-garaiek eragin dute Mindaran egin den lanaren hazkundea eta eboluzioa. Horrela, elkarte honetan abian jartzen diren programa guztien berezitasunak bildu eta kontutan hartuko dituen esku-hartze modu bat definitzea izan da hainbeste urtetako lanaren zati handienetako bat.
Jakintza alor anitzeko talde batean, ezinbestekoa da elkarteko sistema osatzen duten eragile guztien funtzioak argi definituta edukitzea lana modu eraginkorrean burutzeko (Guaman, 2020). Eragile bakoitzaren abiapuntua zehazten laguntzen du, alegia, kalitatezko zerbitzuak eskaintzea bermatzen duelarik.
Mindaran modu horizontalean lan egiten duen taldea osatu da, lan kooperatiboa, errespetu eta tolerantzia ikusr nagusiak direlarik. Beraz, taldeko kide bakoitzaren iritzia eta ikuspegia ezagutzea eta horren inguruko hausnarketa egitea ahalbidetzen da.
Hemen labur-labur definituko dugu lantaldea osatzen duten pertsonen profila:
1. taula
Mindararen lan jardunaren ezaugarriak parte hartzaileen ikuspegitik
Bolondresak eta praktiketako pertsonak |
Mindarako boluntarioen (edo praktiketan dauden pertsonen) taldea. Erakundeak antolatzen dituen jarduerak eta programak nahiz dibulgaziorako eta sentsibilizaziorako ekitaldiak garatzeko laguntza eskaintzen dute, puntuala edo jarraia izango den bolondres laguntza. |
Monitore arduradunak eta laguntzaileak |
Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak gauzatzen dituen profesional taldea da. Astean zehar burutzen diren programa desberdinetako saioetan lanean jarduten dira. Beti ere, jarduera hauek aldez aurretik Kudeaketa Taldeak antolatuta dituztelarik proiektu bakoitzeko dinamizazioa eta koordinazioa. |
Dinamizazioa |
Profesional kategoria honek arratsaldez gauzatzen diren programetako saioen garapen ona bermatzea du helburu. Hortaz, monitoreekin harremanetan egoten dira, behar duten materiala prestatzen dute eta erabiltzaileen garapen prozesuak gertutik jarraitzen dituzten langileak dira. Bestalde, familiekin ere gertuko harremana dute eta eurekin burutzen diren ekimenak sustatzen dituzte, urteko azoka solidarioa, estaterako. |
Zuzendaritza eta Koordinazioa |
Lan kategoria honetako profesionalek Mindararen misioa aurrera eramateko ardura dute. Hortaz, dinamizatzaile eta monitoreen lana koordinatzeaz gain, proiektuak garatzeko finantzazioa bilatzen dute. Erakunde publiko zein pribatuekin dute harremana eta Mindaran egiten den lana zabaldu eta sostengatu egiten dute. |
Zuzendaritza Batzordea |
Erabiltzaileen gurasoen ordezkariak dira. Koordinazio eta zuzendaritza lanak burutzen dituzten pertsonekin elkarlanean aritzen dira. Beraz, elkarteko ekimen guztien inguruko jarraipena egiten dute eta Mindaran bueltan hartu beharreko zuzendaritza lanetik eratorritako erabakietan laguntzen dituzte. |
Egitura honen barruan, ezinbestekoa da informazio trukerako bilerek eta horien definitutakoak kadentzia izatea. Alderdi horretan, Mindarak barne antolakuntzan zehazten diren egitekoak garatzeko burutu beharreko bilerak zehaztuta ditu.
Diziplina anitzeko lan-talde bat funtsezkoa da erakundearen zerbitzuak garatzeko. Mindarako lan-taldeko kide guztiak (boluntarioetatik zuzendaritza-batzordera) esperientzia desberdinetatik iritsi dira elkartera. Taldekide bakoitzaren prestakuntzak, ikaskuntzek eta esperientziek diziplina anitzeko talde bat elikatzen dute. Hala, elkarte honetako kide izatearen aldeko apustua egiten duen pertsona bakoitzaren ekarpenarekin aberasten da entitatearen jarduna.
Zerbitzuen garapen egoki baterako barne antolakuntza garrantzitsua da. Izan ere, elkartean burutzen den lanaren kalitatea erdiesteko ezinbestekoa da, Mindarako langile guztien egitekoak ondo definituta egotea, bai eta saioen inguruko prozesuak garbi definituta izatea ere.
2. taula
Mindararen esku hartzearen ezaugarriak
Programen diseinua |
Zerbitzu guztietarako programa bat definitu du elkarteak, tresna hau langile guztientzako gida-liburua delarik. Ezinbestekoa da osatzen diren programak malguak izatea talde eta erabiltzaile bakoitzaren indibidualtasunak barne hartzeko gaitasuna izan dezaten. Hau da, bakoitzaren trebetasunak, interesak, ezaugarriak eta motibazioak onartuko dituzten saioak antolatzeko flexibilidadea eskaini ahal izatea. |
Saioen prestaketa |
Programen diseinuan adierazten denak saio egitura hartu behar du, horiek prestatzea kudeaketa taldearen egitekoa da, hau da proiektu bakoitzeko zuzendari-koordinatzailearenak eta dinamizatzailearenak. |
Saioen garapena |
Kudeaketa taldeak saioak garatzeko beharrezkoa den guztia monitoreek prest edukitzea ahalbidetzen du, beraiek baitira prestatutako hori ejekutatzeko ardura dutenak. Saioetan beraiek egongo diren arren, elkarteko dinamizatzaileek bidelaguntza eskainiko diete beti. Dinamizatzaileak saioetan egoteko betebeharra ez badute ere, saioetan egoten dira zuzentzen dena ondo burutzen dela konfirmatzeko. |
Saioen jarraipena |
Mindarako begiraleek aurrera eramaten dituzten saioen jarraipena egiten dute eta erabiltzaile bakoitzaren eboluzioa inguruan idatziz jasotzen dute. Ezinbestekoa da monitoreek beraien ardura hori betetzea, gerora, artatzen den erabiltzaile bakoitzaren inguruko eboluzioaren mapa bat eduki aldera. |
Saioen balorazioa |
Denok uneoro eboluzionatzen ari garela abiapuntu hartuta; erabiltzaile bakoitzaren aurrerapen pertsonalean oinarritutako ebaluazioa burutzen da ikasturtean bi aldiz. |
Hobekuntzen inplementazioa |
Etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik ezinbestekoa da erabiltzaileen inguruko garapenari buruz hausnartzen den bezala, egiten denaren inguruko kritikotasuna izatea. Horrek inpaktu zuzena izango du programen diseinuko berridazketan eta eguneroko lanaren garapenean. |
Sarreran aipatu den moduan, aniztasun funtzionala duten pertsonek komunitatean duten parte hartzea sustatzea eta beraien presentziaren normalizazioa sostengatzen da oinarri pedagogiko bezala. Beraz, espazio inklusiboagoak sortzeko, hau da, elkarrengandik ikasi eta gure gaitasunak osatuko ditugun tokietara iristeko, lehenik eta behin kolektiboaren parte-hartzea sustatzean lan egin behar da. Hala, Arnstein-en (1969) eta Hart-en (1993) partaidetza-eskaletan oinarrituta, parte hartzeko eskailera bat diseinatu du Mindarak. Eskailera horretan, erabiltzaileen parte-hartze maila kokatzen da haien trebetasun, gaitasun eta interesei dagokienez. Horren arabera, erabiltzaileekiko esku-hartzea elkartearen edozein lan-arlotan hasten da; izan ere, gorputza eta burua sistema beraren parte direnaren ideiatik abiatuta (Knight, 2002), erabiltzailearen asebetetzea hobetzea lortuko da jarduera batzuen edo besteen bidez. Interbentzioa alde batetik edo bestetik hasten baita, gorputzetik adimenera eta alderantziz.
1. irudia
Parte hartzearen eskailera Mindaran, Arnstein (1969) eta Harten (1993) parte-hartze proposamenean oinarrituta
Erabiltzaileen autonomia lortzeko bidean, elkartearen programa desberdinak eskaileraren maila desberdinetan kokatzen dira. Arreta berezia jartzen da ez parte hartzea ekiditeari, hau da, behetik gorako prozesu gradual horretan, uneren batean ez parte hartzeari. Hala, profesionalen esku-hartzeak garapen bat du, bakoitzak maila bakoitzean dituen trebetasun eta gaitasunekin. Hasieran, programatutako jardueretan parte hartuko dute erabiltzaileek eta aurrerago erdi egituratutako saioak proposatuko dira, beraien autonomia landuz, azken helburua saioa erabiltzaileek gidatzea, komunitatean ere erreferenteen laguntza ahalik eta gehien gutxituz.
Garrantzitsua da azpimarratzea Mindararen helburua aniztasun funtzionala duten pertsonak eskaileraren zatirik gorenean aurkitu ahal izatea den arren, pertsona bakoitzaren errealitatera egokitzen dela eta bere aukeren eta interesen arabera parte hartuko duela komunitatean. Komunitateko eragile-mailan egotea betebehar bat ez bada ere garrantzitsua da egoera horretan iritsi deitekeela jakitea.
Adimena eta gorputza sistema beraren parte dira: aurreko puntuan esan den bezala, Mindarak dio «burua eta gorputza sistema beraren parte direla». Ideia hori Knightek 2002an egindako sei sinesmen indartzaileen zerrendako seigarrena da. Izan ere, erakunde hau, modu organikoan, elkarren artean komunikatzen eta lotzen diren bi esparru bereiztera iritsi da; alde batetik, kirol arloa (gorputza), eta, bestetik, gizarte arloa (burua). Horri esker, erabiltzaile bakoitzarekin modurik egokienean esku hartzea lortzen da, barrutik kanpora edo kanpotik barrura, gorputzetik intelektualera, edo intelektualetik gorputzera.
Nahiz eta elkarteak zuzenean aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egin, pertsona horien familia edo tutoreak artatzea ezinbestekoa da burutuko den lana egokia izan dadin. Modu koordinatuan interbenitu behar da eta horretarako ezinbestekoa da familiarekin sortzen den harremana.
Mindararen abiapuntua beti da erabiltzailearen eta bere senide edo tutoreen emozioak ezagutzea eta horiei lekua eskaintzea. Pertsona hauek eta euren familiak zahurgarriak dira eta askotan gizarte begirada oso estigmatizatuen eraginpean daude. Sentitzen diren bezala sentitzeko eskubidea legitimatzea bilatzen da, emozio horiek azaleratzea oztopatu edo saihestu gabe, emozio oro beharrezkoa eta zilegia baita. Beraz, familiarekin edo desgaitasuna duen pertsonekin egiten den lehen kontaktua, ezagupen saio horiek, interbentzioaren norazkoa markatuko dute.
Mindarak gutxienez hiru hilabeteko egokitzapen-aldia zehazten du. Denbora horretan, garrantzitsua da familiak bai eta lantaldeak ere erabiltzailea saioetan integratzeko konpromisoa hartzea. Denbora horretan ere, aurretik definitutako saio eta taldeak erabiltzaileari egokitzen direla berresten da. Egokitzapenerako hiru hilabete ezartzen diren arren, egoera bakoitza desberdina da. Batzuk segituan barneratzen badute ere saioen dinamika eta horrek beraien bizitza antolaketan duen lekua, beste batzuentzat prozesua luzeagoa izan daiteke. Izan ere, familiaren eta profesionalen bidelaguntza eta euren arteko koordinazioa inportantea da prozesuaren arrakastarako.
3. taula
Mindarak aniztasun funtzionala duten norbanakoei zuzendutako eskaintza
Zerbitzua |
Hartzaileak |
2021 |
2022 |
2023 |
Igeriketa |
4-29 urte bitarte |
28 |
32 |
40 |
Kirol hastapena |
10-29 urte bitarte |
15 |
16 |
11 |
Psikomotrizitatea eta jolas kooperatiboak |
4-10 urte bitarte |
Ez da talderik egon |
6 |
|
Kima: Banakako kirol saioak |
+18 urte |
3 |
1 |
1 |
Futbol talde entrenamenduak |
10-29 urte bitarte |
17 |
19 |
18 |
Pelota Pala Egokitua (konpetiziorako) |
+10 urte |
16 |
17 |
17 |
Mindatxu udalekuak |
4-14 urte bitarte |
32 |
36 |
34 |
Eskola Kirola Egokitua (Oarsoaldeako udalak babestua) |
4-21 urte bitarte |
Saioak ez ziren Oarsoaldeko eskualdean burutzen/diruz-laguntzen. |
25 |
|
Sentsibilizazio jardunaldiak |
5LHko ikaslegoari bideratuta |
Errenteriako eskola guztietako 5LHko ikaslegoa |
Errenteriako eskola guztietako 5LHko ikaslegoa |
Errenteriako eskola guztietako 5LHko ikaslegoa eta Zubimuxu ikastola |
Mindy: teknologia berriak eta laneratze programa |
12-29 urte bitarte |
10 |
9 |
13 |
Aisialdi-musika |
+4 urte |
12 |
15 |
27 |
Loratzen: nerabezarotik helduarora bildelaguntza |
14-29 urte bitarte |
12 |
16 |
23 |
Familientzako bidelaguntza programa |
Familiei bideratutako informazio trukerako saioak. |
Proiektua ez zen exisititzen |
14 |
|
Boluntariotza |
Mindarako ekimenetan eta saioetan parte hartzen duen bolondres taldea. |
23 |
25 |
36 |
Sentsibilizazio eta kapazitazio hitzaldiak |
Gizarte alorreko prestakuntzan diarduen ikaslegoari zuzenduta |
Proiektua ez zen exisititzen |
43 (ikasle) |
Bestalde, prozesu honetan ere familia berrien eta elkartean denbora daramatenen arteko elkartrukea sustatzen da, haien artean harremanak sendotuz, eta familientzako diseinatutako saioetara gonbidatuz.
Erabiltzaile berri bat Mindaran sartzen denean eta egokitzapen prozesua pasata, banakako helburuak zehazten dira. Izan ere, erabiltzailearekin noranzko bidea definitzea ezinbestekoa da saioetan burutzen den lanak zentzua izan dezan. Noski prozesuak aurrera egiten duen ahala, denborarekin banakako helburu horiek aldatu egiten dira.
Zehaztu diren helburu horien gauzapen eta garapena balioztatzea garrantzitsua da, ikasturte bakoitzean Mindarako erabiltzaileen dagokion ebaluazioa gauzatzen dute. Balorazio hauek garrantzitsuak dira, batetik familientzako haien seme-alaben asebetetzearen inguruko informazioa eskaintzen dietelako baita profesionalentzako ere, beharrezkoa doiketak, ajusteak edota beharrezkoa balitz aldaketak egiteko.
Mindarak burutzen duen lanaren oinarriak aintzat hartuta hainbat ideia gako kontuan hartzea beharrezkoa da. Erakundearen lan egiteko prozedura eta metodologiaren zehaztapena berria bada ere, Mindarak hamarkada bat baino gehiago darama lan modu hau garatzen. Zentzu horretan, lan hori ulertzeko hainbat gako kontuan hartzea beharrezkoa da.
Elkartearen lan egiteko modua kontutan izanda, eskuhartzeak aurrera eramateko ezinbestekoa da erabiltzailearen (eta kasuan kasu familiaren) testuingurua ezagutzea. Beti izaten baita hau artatze prozesuaren abiapuntua. Horren baitan ahalko da; batetik, pertsona zaindu eta bestetik, bere eta profesionalen arteko konfiantzazko harremana eraiki. Erabiltzaileen bizi-esperientziak ezagutzeak, ekintza eta talde egokietan integratzeko unean informazio beharrezkoa eskainiko dio eskuhartze prozesuari.
Elkartearen lema nagusia hauxe da: «pertsona desberdinak berdinak diren lekua», honela, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonak elkartzea da elkartearen lanaren zeregin inklusibo nagusia. Bidean metatu dugun esperientziak argiki jasotzen du: interes, gaitasun, behar edo trebetasun ezberdinak agertzen dituzte pertsona guztiek, diagnostiko berdinarekin etorrita ere, indibidualizatutako eta pertsonalizatua den proposamen bat egin behar da. Horregatik, diagnostikoa aintzat hartuta ere ez da faktore determinantea norbanako horiek aisialdirako eskubide erdiesteko unean, gainera, diagnostikoak, sarri ez du erabiltzaileari buruzko aparteko informaziorik eskaintzen, oso klinikoak dira. Eta kasu honetan behar den informazioa beste mota batekoa da, bere emozio eta sentipenei lotuagoa: nolakoa den, zer gustatzen zaion edo bere denbora librean (terapietatik haratago) zertan jardutea nahiko lukeen, besteen artean.
Aurreko puntuan aurreratu dugun bezala, artatuko den erabiltzailearen gustuak antzematen saiatzen da elkartea lanean hasi baino lehen. Honela, erabiltzaileen interesen, gaitasunen, beharren eta trebetasunen arabera sortzen dira taldeak. Adina ere banaketa honetan aldagarri bat izan badaiteke, ez da lehentasuna. Izan ere, pertsonen testuingurua ezagutzeak, bakoitzaren garapen etapa aintzat hartutako taldekatzeak egiteko aukera ematen du.
Garrantzitsua da erabiltzaileen autonomia maila balorean jartzea, gauzak egiteko duten gaitasunaz ohartzeko, izan ere, gizarte pertzpezioa sarri bestelakoa izanik ere, gai edo ez gai parametroa itxiegia da, begirada horrek autonomia erasaten du: erabiltzaileei zuzendu beharrean haien bidelagun edo monitoreengana zuzendu, gehiegizko laguntza edota etengabe laguntzeko prestasuna adieraztea bezalakoek argiki adierazten dute nola ikusten diren pertsona hauek kanpo begirada horretatik.
Aniztasuna funtzionala duten pertsona eta haien familia/inguruak sarri begirada horren aurrean etsituta ageri ohi dira eta, gai edo ez gai eztabaida antzua, autonomia eta parte hartzea bezalako eskubideekin bilduta aurketzen zaienean
Erabiltzaileek zein euren familiek ere barneratuta dute autonomia gaitasun falta hori eta horren inguruan lantzen hastean, dituzten eskubideak zeintzuk diren mahai gainean jartzen dira, gizarteak eskaintzen dizkien aukerak zeintzuk diren ikusten da, indar kolektiboaren bultzadarekin horiek hobetzea lortuko direlarik.
Gure esku-hartze ereduaren bi ardatz: normalizazioa eta parte-hartzea dira. Horretarako, Mindarak bere jarduerak burutzeko, komunitarioak diren espazio horiek lehenesten ditu, publikoak zein pribatuak.
Urritasun fisikoa edo intelektuala duten pertsonek gizartean beraiena den espazioa hartzea beharrezkoa da, besteek bezala espazio horietan goza dezaten. Hori gerta dadin, Mindarak hainbat estrategia jartzen ditu abian (barne dokumentuaetan jasota daudenak), erabiltzaileek (eta haien familiek) normaltasun osoz guztienak diren espazioak ere erabili ditzaten hala nola, herrietako jaietan, kafetegietan, kalean, kirol topaketetan edota kirol arloko liga desberdinetan.
Aniztasun funtzionala duten pertsona zein familia eta ingurureko pertsonen bizitzan eragin handi du diagnostikoak. Honek haien bizitza antzaldatzen du, eskola bizitza baldintzatzen du, eskolako kanpo jardueretan parte hartzea mugatu dezake eta etorkizuneko gizarteratzen prozesuan ere eragin nabarmena du, hala nola, lan mundurako sarbidea. Sarriegi, desgaitasunak dituzten pertsonak, berdinen arteko elkartzeetara bideratu ohi dira, haien errealitatera gehien egokitzen den aukeraren aitzakipean, urritasunari oso lotutako espazio sozio komunitario espezializatuak sortzen dira, eta haien hobebeharrez aurkeztu arren, bazterkeria eta segregazioa diren erabiltzaileek sentitzen dutena. Berdinen arteko espazio eta ekimen hauek beraien prozesuak egokiago bide-laguntzeko ezinbestekoak badira ere, ez dugu ahaztu behar komunitatearen parte ere badirela eta euren presentzia sustatu behar dela komunitatean bertan.
Mindararen zeregina, zentzu honetan, komunitatean aniztasun funtzionala duten pertsonen presentzia eta parte hartzea handitzea da, horretarako zehaztuak dituzten eskubideak baliatuz. Beraz, herriko plazak, tabernak, jolasguneak eta instalazioak erabiltzeko aldarria egiten da sustatzen diren programa desberdinen bitartez.
Aniztasun funtzionala duten pertsona ororen atzean, zaintzan dagoen norbait dago. Horien beharrak ere mahai gainean jartzea eta esku-hartzea sekulako garrantzia eta eragina du erabiltzailearekin egingo den lanketan. Izan ere, zaintzeko zaindua izatea ezinbestekoa da.
Familia artatzea edota egoera berdina bizitzen ari diren beste batzuekin harremanetan jartzea ere bultzatzen du Mindarak. Honetarako espazioak sortzea senideek barruan dituzten emozioak azaleratzeko aukera ematen dute, erabiltzailearen eta familiaren kontextuaren edo honek duen sostengu sarearen arabera, errealitate bakoitza desberdina bada ere, loturak egon badira eta emozioak, esperientziak, etab partekatzea osasuntsua da.
Elkarte honek zehaztutako misioa betetzeko garrantzitsua da lan-modu egoki bat zehaztea.
Mindara, zerbitzuak eskaintzen hasi zen unetik, horiek bideratzeko lan kualifikatuaren aldeko apustua egin zuen eta bertan lan egingo duten pertsonak kontratupean egoteko apustua egin zuen. Zentzu honetan, askotariko behar bereziak dituzten pertsonekin lan egitea musutruk egin beharreko lan bat dela zabalduegi dagoela kontuan hartuta urrats garrantzitsua da. Gainera, bolondres lanak zerbitzuei dagokionean ez du beharrezko egonkortasuna eskaintzen, erabiltzaileek ez dute monitoreekin konfidantza sustatzen jun eta etorrian ibiltzen direlako. Beraz, bolondres aritzea positiboa eta ederra bada ere, benetako helburua erdiesteko ezinbestekoa da begirale eta bestelako langile-monitoreak merezitako ordainsaria jasotzea eta saioetan modu iraunkorrean parte hartzeko konpromezua sinatzea.
Talde teknikoari dagokionez, Mindarak dokumentu bat definitu du, eta, bertan, honako hauek jasotzen dira: lantaldean sartzen diren pertsonen ezaugarriak, lanpostuen definizioa eta ardurak, bai eta gatazka kasuetan aplikatuko diren protokoloak. Funtsean, lan-sistema bat non guztiek argi izango duten zein den Mindara Elkarteko langile gisa duten zeregina edo betekizuna.
Bestalde, zuzendaritza-batzordeak profesionaltasun hori egingarri egitea sustatu behar du, bazkideen ordezkaritzaz gain langileen zereginak arintzea du helburu organo honek. Beraz, horizontaltasunetik, kudeaketa-taldearekin batera lan egiten du zuzendaritza-batzordeak, elkartearen gidaritza osoa eta elkarteko langile guztien arteko sinergiak eta lan erritmo egokiak bermatuz.
Inklusioa bere muin duen elkarte bat izanik, Mindara Elkarteak bere erabiltzaileen harrera eta sartze prozeduretan haien diagnostikoak ez du inolako pisurik. Honek, beraz, kasu bakoitzaren azterketa zehatz bat egitea eskatzen du, Elkarteak dituen baliabideean erantzun beharreko errealitatera egokituz. Aniztasuna ipar, elkartearen inguruan antolatzen den langilegoan, bolondres taldean (zerbitzuetan zein ekimenetan) bai eta zuzendaritzan ere pertsonak guztiak jaso eta zainduko dituen espazio malguak etengabe birpentsatzen dira.
Azken aholku honek erakundearen kudeaketa-egitura egokia izatea beharrezko egiten du. Hau da, egitura sostengatzen duten ideiak/proposamenak/kontzeptuak argi izatea. Izan ere, dirulaguntza publikoetara bai eta erakunde pribatuen laguntza edo dohaintzetara aurkeztu ahal izateko, plazaratzen diren dokumentuak egiten ari garena ondo adierazi behar dute. Hortaz, elkartearentzat garrantzi handiko zerbait da urtero-urtero proiektu orokorra birdefinitzea, bai eta proietu eta programa bakoitzaren inguruko informazioa berridaztea proposatzen diren inplementazioekin. Dokumentu horiek elkarteko sistemaren antolakuntza azaltzen dute diruz-lagunduko duten erankudeek zertarako egiten duten ekarpena argi eduki dezaten (publikoak zein pribatuak). Gainera, garrantzitsua da aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboa defendatzeko eta ikusarazteko mugimendu aktibista etengabeko eraldaketa eta aldarrikapenetan murgilduta egotea, erakunde edo enpresa pribatu askok ekintza sozialekin bat egiten baitute.
Azkenean, elkartearentzat behar-beharrezkoak dira baliabide ekonomikoak, eskaintzen diren zerbitzuak aurrera eramatea ez baita merkea, are gehiago Mindarak profesionaltasunarekiko duen ikuspegia kontutan hartuta. Eskaintzen dena kalitatezkoa izan dadin, atzetik ardura eta eginkizun asko daude eta langileak duin ordainduak izatea beharrezkoa da, bai kuantitaiboki zein kualitatiboki, kolektiboari eskaintzen zaizkien saioak eragina izan dezaten. Zentzu honetan, Elkartea ez da denbora pasako espazio hutsal bat, erabiltzaileek haien gaitasun eta aukera guztiak askatzeko espazioak bezala ulertu behar dira.
Lan honetan, Mindara Elkartea gertuagotik ezagutu eta bere ekarpen sozio-komunitarioa ulertzeko gakoak eskaini dira. Mindara Elkartearen jardun eremua ezagutzea eta eremu akademikoan kokatzea ere erronka gisara ulertu behar dugu, eskualde zehatz bateko praktika inklusibo batean zentratu bagara ere, beharrezkoa da, esperientzia hauek, zabaltzea, inklusioaren norabidean aniztasun funtzionala duten norbanakoek haien aisialdia disfrutatu eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzearen batera, beste eskualde eta espazio batzuetara zabaltzeko.
Bistan da, Mindara bezalako Elkarteko baten izaerak ere bere mugak ditu eta ziur gaude oraindik ere hartzaile denen beharrak asetzeko unean mugapenak nabarmenak direla. Baina bidea eginez egiten dela kontuan hartuta, elkartearen proposamen sozio-hezitzaileak hartzaileen bizitza kalitatean nabarmen eragiten duelakoan gaude. Aisialdia, zehazki eta gizarteratzeko uneak bereziki, aniztasun funtzionala duten norbanakoentzat zailtasunez betetako espazioak izaten dira sarri, eremu ez formalak berariaz duen izaerak, konplexutasun hori areagotzen duelarik. Espazio formaletatik haratago, bizigarriak diren espazioak eskaintzea eta hori horrela izateko dauden muga, zailtasun edota ezintasunak gainditzea, eremu formalean egiten den ahaleginaren osagarri bezala ulertu behar da. Biak, formalak eta ez formalak (informalak barne) elkarri esku hartuta lan egin behar dute, aniztasun funtzionala duten pertsonen benetako inklusioa sustatzeari buruz ari garenean.
Mindarak bere alea jarrita ere, bistan da erabiltzaile zein haien familien beharrak askoz ere konplexuagoak eta zabalgoak diren aldetik, beharrezkoa da inklusio politikak sustatzearen garrantzian azpimarra egitea, oraindik ere jakin badakgunean aniztasun funtzionala duten norbanako zein haien familien bizitza sarri oztopo eta mugaz beteta aurkitzen direla+.
Beraz, ekarpen honek beste proiektu eta asmo batzuk olioztatu nahi lituzke, ezagutu, zabaldu eta beste herri, auzo eta komunitateetan ere espazio publiko denak irisgarri eta babesgune bihurtzeko; edozein oztopo, zailtasun edota mugapen aukera bihurtzeko ahalegina eginez, hori da azken batean inklusioan urratsak ematea, mugak eta beharrak, aukera bihurtzea.
Ainscow, M. (2020). Promotin inclusion and equity in education: lessons from international experiences. Nordic Journal of Studies in Educational Policy, 6(1), 7-16.
Alba, C. (2019) Diseño universal para el aprendizaje: un modelo teórico-práctivo para una educación inclusiva de calidad. Revista digital Red de Información Educativa 6(9), 64-66.
Arnestein, S. (1969). La escalera de la participación ciudadana. JAIP, 35(4), 216-224.
Badía, M. eta Longo, E. (2009). El ocio en las personas con discapacidad intelectual: participación y calidad de vida a través de las actividades de ocio. Siglo Cero, 40(3), 30-44.
Burrell, G. eta Morgan, G. (1979). Sociological Paradigms and Organizational Analysis. Heinemann Educational Books.
Calderón-Almendros, I. (2018). Deprived of human rights, Disability & Society, 33(10), 1666-1671. Doi:10.1080/09687599.2018.1529260
Campos, T. eta Juaristi, P. (2010). Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua: aurrerapausoak eta erronkak. JAKIN, 168, 11-22.
D’Argemir, D. C., Castiello, M. S. eta Zalakain, J. (2023). Hacia la personalización de los cuidados y los apoyos en el marco del sistema de atención a la dependencia. Zerbitzuan: Gizarte zerbitzuetarako aldizkaria= Revista de servicios sociales, (79), 5-18.
García, A. eta Ovejero, M. (2017). Satisfacción vital, autodeterminación y práctica deportiva en las personas con discapacidad intellectual. Revista de Psicología del Deporte, 26(2), 13-19.
Gómez A. C. eta Hernández, M. I. (2021). El rol de las familias en el desarrollo de la autonomía desde la voz de las personas con diversidad funcional física. Margen: revista de trabajo social y ciencias sociales, (101), 1-11.
Gipuzkoako Foru Aldundia (2022). Aniztasunaren II foru plana. https://www.gipuzkoa.eus/es/web/gizaeskubideak/ii-plan-diversidad
Guaman, B. D. (2020). El trabajo social en el ámbito laboral desde el abordaje del equipo interdisciplinario. Killkana sociales: Revista de Investigación Científica, 4(3), 57-66.
Hart, R. (1993). La participación de los niños. De la participación simbólica a la participación auténtica. Ensayos Innocenti, 4, 46.
Kakouros, E. eta Maniadaki, K. (2015). Psychopathologia paidion kai efivon. Typothito.
Knight, J. (2002). Trade in Higher Education Services: The Implications of GATS. The Observatory on borderless higher education.
Lord, J. E., Guernsey, K. N., Balfe J. M., Karr, V. L. eta Flowers, N. (2007). Human Rights. YES! Action and Advocacy on the Rights of Persons with Disabilities. Human Rights Resource Center, University of Minnesota.
Martínez, B. (2020). El lenguaje inclusivo, parte de la ética profesional de la traducción: el papel liberador de la lengua en la creación de un mundo más justo. [Comunicación]. MariCorners. Estudios interdisciplinaren LGTBIQ+. Madrid, España. ISBN 978-84-17319-82-3
Orozco, I. eta Moriña, A. (2020). Estrategias Metodológicas que Promueven la Inclusión en Educación Infantil, Primaria y Secundaria. Revista Internacional De Educación Para La Justicia Social, 9(1), 81-98. https://doi.org/10.15366/riejs2020.9.1.004
Palacios, A. eta Romañach, J. (2020). El modelo de la diversidad: una nueva visión de la bioética desde la perspectiva de las personas con diversidad funcional (discapacidad). Intersticios. Revista sociológica de pensamiento crítico, 14(2/1), 43-54.
Rogers, C. R. (1966). Client-centered therapy, in S. Ariet (ebl.). American Handbook of Rsychiatry. Basic Books.
Sandoval, M. Álvarez-Rementería, M. eta Darretxe, L. (2022). La evolución de la escolarización del alumnado en Educación Especial en España: a 25 años de la Declaración de Salamanca. Aula Abierta, 51(4), 385-394. https://doi.org/10.17811/rifie.51.4.2022.385-394
Tosi, C. (2023). El lenguaje inclusivo como derecho. Una propuesta frente a los discursos prescriptivos sobre la lengua. Descentrada. Revista interdisciplinaria de feminismos y género 7(1). https://www.memoria.fahce.unlp.edu.ar/art_revistas/pr
Toboso, M (2018) Diversidad funcional: hacia un nuevo paradigma en lose studios y en las políticas sobre discapacidad. Política y sociedad, 55(3),783-804.
Toboso, M. (2021). Afrontando el capacitismo desde la diversidad funcional. Dilemata, (36), 69-85.
UNESCO (2015). Ayuda humanitaria para la educación: por qué es importante y por qué debe aumentar. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000373664
Zuñiga, M., Garaizar, A. G., Zamalloa, M. F., Pérez, C. E. F., Oñate, C. M. eta Pascual, A. M. (2023). Hacia un nuevo servicio de profesionalización en la economía de los cuidados y la longevidad: el proyecto Ertzean. Zerbitzuan: Gizarte zerbitzuetarako aldizkaria= Revista de servicios sociales, (81), 71-84.