Bestelako eskola eredu bat posible da: Bizilore, eskola komunitate berri baten lehen urratsak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-07-06
Ane Aranburu Alaitz Tresserras
Rakel Gamito
Ainhoa Gomez

Laburpena

Gaur egunean, gero eta gehiago, bestelako eskola eredu baten aldeko aldarriak eta esperientziak loratzen ari dira batean eta bestean. Besteak beste, eta mantso bada ere, ikasleak ez du irakasleak erakusten diona bakarrik ikasten; edota ikasle talde bateko partaideek mugarri berbera lortu beharra ere, indarra galtzen ari da. Gradu Amaierako Lan honek, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan bizi duten esperientziaren ikerketa kualitatiboaren bitartez, bestelako eskola eredu baten inguruan hausnarketa egitera eramaten gaitu. Ikerketa, eskolako eguneroko bizitzaren behaketa parte-hartzailean, irakasle eta gurasoen elkarrizketetan eta dokumentazioan oinarritzen da. Hori guztia, gaiaren inguruan erreferentziazko autore desberdinek eta esperientziek egiten dituzten ekarpenekin eztabaidan jarri da. Ondorioen artean, haurraren ongizatean oinarritutako eskola aktibo baten oinarri pedagogikoak identifikatu eta praktikara eramateko aukerak aztertu dira.

Nola aipatu

Aranburu, A., Tresserras, A., Gamito, R., & Gomez, A. (2018). Bestelako eskola eredu bat posible da: Bizilore, eskola komunitate berri baten lehen urratsak. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 30(1). https://doi.org/10.1387/tantak.18122
Abstract 959 | PDF Downloads 1113

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak