Idazlan klasikoak eta eskola

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-11-02
Paloma Rodriguez-Miñambres

Laburpena

Artikulu honetan, haur eta gazte literaturako lan klasiko eta tradizionalei buruz haus- nartzen da, haien definizioaz eta osagai bereizgarriez, bai eta haien jatorriari buruz ere, dela unibertsal- tzat hartzen diren lanen kasuan, dela euskal literatur tradiziokoak ere. Orobat, lan klasiko horien molda- keten eta berridazketen auzia aztertzen da, batez ere moldaketa horietako batzuek, zenbaitetan helburu didaktikoz eginak, berekin dakartzaten galeren eta irabazien ildotik. Lan klasiko eta tradizional horiek egungo eskola-testuinguruan irakasten jarraitzearen beharra eta onurak azpimarratzen dituzte egileek, oinarri hartuta, alde batetik, lan horiek literatur erreferente komunak ematen dituztela, eta erreferente horiek belaunez belaun transmititzea ezinbestekoa dela komunitate baten biziraupenerako; bestetik, lan horiek tresna eta helduleku funtsezkoak ematen dizkietela haurrei, nork bere bizi-ibilbidean eta giza kondizioaren ulermenean aurrera egin ahal izateko.

GAKO-HITZAK: haur eta gazte literatura, klasikoak, tradizioa, eskola, oinarrizko hezkuntza

 

 

Abstract 309 | PDF Downloads 453

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak