https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/issue/feed Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria 2024-07-08T10:27:48+02:00 Eneko Tejada Garitano eneko.tejada@ehu.eus Open Journal Systems
Tantak UPV/EHUren sostenguari esker sei hilabeterik behin paperez eta formatu elektronikoan argitaratzen den euskarazko aldizkari espezializatua da. Hezkuntzaren maila guztietako hezitzaileei eskaintzen zaie bereziki, bai eta hezkuntza graduetako eta graduondoetako ikasleei ere. Hezkuntzaren eta Pedagogiaren arazo orokorrez gain, didaktika espezifikoen gaineko ikerlanak ageri dira bertan, bai eta euskararen irakaskuntzaren, hezkuntzaren alorreko elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko lan esanguratsuak ere.

OAI-PMH elkarreragingarritasun-protokoloa erabiltzen dugu (Open Archives Initiative Prozl for Metadata Harvesting), beste banaketa-sistema batzuek biltzeko aukera ematen duena, eta metaetiketen araua Dublín Core
https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26523 Hitzaurrea: Inklusioaren bidea saretzen: giza eskubideak, hezkuntza eremuen kalitatea eta parte hartzea 2024-06-13T11:56:10+02:00 Esti Amenabarro Iraola eamenabarro@gmail.com Nagore Ozerinjauregi Beldarrain estibaliz.amenabarro@ehu.eus

2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26524 Inkluni ikerketa taldea. Gaixotasun arraroak dituzten norbanakoen zein haien familien bizitza kalitatean eta inklusioan eragiten 2024-06-13T12:03:03+02:00 Esti Amenabarro Iraola eamenabarro@gmail.com Nagore Ozerinjauregi Beldarrain estibaliz.amenabarro@ehu.eus
Gaixotasun Arraroak (GA) dituzten haur eta nerabeen zein haien familien inklusioan jarri du historikoki azpimarra UPV/EHUko Inkluni Ikerketa Taldeak (IIT). Baita pertsona horien zein haien familia eta inguru hurbilaren bizitza kalitatea optimizatzean ere. Horiek horrela, bere ibilbide historikoan zehar hainbat proiektu garatu ditu; bakoitzak bere xehetasun propioak izanik ere, guztiek bat egiten dute bi ideietan: lehena, GA dituzten norbanakoen zein haien familien inklusioa, sozializazio esparru garrantzitsua izanik ere, ez da soilik eskola eremura mugatu behar; bigarrenik, zabaltze horrek hezkuntza sistemaz haratagoko sistemetan, osasunean zein gizarte eremuan arreta jartzea eskatzen du. Honela, IITak GA dituzten pertsonen bizitza kalitatean eragiteko lan egin du. Modu berean, lan hori balio inklusiboetan sakontzeko modua eta aukera izan da, bai teorikoki corpus propio bat eraikita bizipen pertsonaletatik abiatuta, GA dituzten norbanakoen presentzia, parte hartzea eta ikaskuntza zein ekitatean sakontzeko aukera eskainiz; baita metodologikoki ere, inklusioa eta justizia soziala oinarri duen ikerketa proposamen auto-eratuen bidez, ikerketa ekintzaren parametroetan kokatuta, GA dituzten haur eta nerabeen familien partaidetza esanguratsuarekin batera osasun, hezkuntza eta gizarte eremuko profesionalekin osatu delako. Aurkezten dugun lan honetan, ibilbide horretan IITaren ekarpen pedagogikoa balioan jartzeaz batera, etorkizunean GAen inguruko ikerketaren ildo estrategikoak finkatu nahi dira.
2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26525 Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak Euskal Eskolen Ekosistemari inklusioaren norabidean 2024-06-13T12:03:15+02:00 Nere Amenabar Perurena nere.amenabar@ehu.es Amaia Chueca Uria amaia.chueca@ehu.eus
Aurkezten dugun lanaren helburua 2009tik aurrera garatu den Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpenak aztertzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko kasu azterketa baten bidez; lan hau “Hezkuntza Berrikuntza eta Aniztasuna: Ikaskuntza Kooperatiboaren ekarpena Euskal Eskolen Ekosistemari Lehen Hezkuntzako etapan” EHUko ikerketaren hasierako fasean kokatzen da. Izaera metodologiko kualitatiboa duen ikerketa hau tresnak balioesteko froga pilotua izango da eta bertan elkarrizketa eta focus group-erako gidoien funtzionamendua probatuko da, doikuntzaren bat egin behar den ikusteko. Emaitzek elkarrizketa eta focus group-etik eratorritako datu esanguratsuak biltzen dituzte Ikasteko Kooperatu, Kooperatzen Ikasi Programaren (IK/KI) dimentsio pedagogikoen inguruan eta IK/KIren oinarriak eta metodologiak Euskal Eskolen Ekosistemari egin dioten ekarpena jasotzen da; programak inklusioan eta ikasleen ikaskuntzan egindako ekarpena ere aipatzen da. IK/KIren inguruko kanpo formakuntza eta autoformakuntzaren osagarritasunaren beharra eta ikastetxeko lidergo partekatuaren garrantzia ondorioztatu da; IK/KIren oinarriak (interdependentzia positiboa, partaidetza ekitatiboa, aldibereko elkarreragina, norbanako ardura eta talde ebaluazioa) eta metodologiak (eremuak eta faseak) Euskal Eskolen Ekosistemari egin dioten ekarpena azpimarratu da; ildo beretik, programak ikasleen inklusiorako bultzatu dituen partaidetza eta ikaskuntzen garapena ere ondorioztatu da.
2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26527 Zergatik klase ertaineko hainbat gurasok Eskola Publikoa hautatzen dute? White flight-aren aurkako fenomenoa eta euskara. Kasu-azterketa bat. 2024-06-13T12:59:04+02:00 Iban Asenjo Garde iban.asenjo@ehu.eus
Eskola-segregazioa, hau da, ikasleen banaketa desberdina eskoletako ezaugarri pertsonal edo sozialen arabera, gizarte-desberdintasunean eragiten duena, euskal hezkuntza sistemaren arazo nagusienetako moduan identifikatu da azken urteotan. Euskal eskola-segregazioaren oinarri nagusietako bat gurasoek beraien seme-alaben ikastetxea hautatzeko duten ahalmena dela azpimarratzen da, zeinak white flight (WF) fenomenoa ahalbidetzen duen. Baina WF-aren aurkako fenomenoa ere agertzen da literatura akademikoan, alegia, klase ertaineko hainbat familiak eskola publikoaren aldeko hautua egiten dute balore aurrerakoietan oinarrituta. Beraz, ikerketa honen helburu nagusia WF-aren aurkako fenomenoa Euskal Herrian (EH) aztertzea da. Hots, EHko gurasoek beraien seme-alaben ikastetxea hautatzeko dituzten argudio nagusiak arakatu asmoz eta metodologia kualitatibo batez baliatuz, bi ikastetxe (Eskola Publikoa eta Ikastola itundua) baino ez dauden 10.000 biztanleko herri batean oinarritu da kasu-azterketa hau. Horretarako, bi ikastetxeetako gurasoei egindako elkarrizketak baliatu ditugu (n=9) eta jasotako informazioa aztertzeko NVivo Release softwareren laguntza izan dugu. Emaitzen artean agertzen zaizkigu batetik, eremu politiko-administratiboan eskola-inklusioa eta –segregazioa lantzen duten dokumentu ofizial ugari daudela eta, bestetik, maila sozioekonomiko ertaineko gurasoek eskola publikoaren aldeko hautua ezkerreko baloreetatik ez ezik, euskararen defentsatik ere egiten dutela. Honenbestez, literatura akademikoan jasotzen den WF-aren aurkako mugimendua EHan bertako ezaugarri propio bati loturik, euskaren atxikimenduari, agertzen dela ondorioztatu daiteke.
2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26528 Desgaitasuna eskubideen ikuspegitik: adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea Gipuzkoan 2024-06-13T15:51:17+02:00 Irati Amunarriz Iruretagoiena irati.amunarriz@ehu.eus Aintzane Rodriguez Poza aintzane.rodriguez@ehu.eus Peio Manterola Pavo peio.manterola@ehu.eus
Lan honek giza eskubideen ikuspegitik heltzen dio desgaitasunari Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan oinarrituta. Oraindik ez dago Konbentzioak, ekarri duen lege-garapenaz haratago, desgaitasuna duten pertsonen bizitzetan duen eragina sistematikoki aztertu duen ebaluaziorik. Hala, aipatutako hitzarmeneko eskubideek estatu espainiarrean duten aplikazio errealari buruzko hainbat ikerketa eta erakunde ezberdinek ildo beretik egin dituzten txostenak aztertu ostean, legalki eman diren aurrerapenenak benetako eskubideen aplikazioan islatu ez izanak sortu duen kezka orokortuaz jabetu gara. Eskubide horien ezarpenak izan duen eragina ebaluatzeko, Konbentzioaren artikuluak eraginkor bihurtuko dituzten tresnen eskaria oinarri hartuta, bizi-kalitatearen ereduaren aldeko apustua egin dugu, kontzeptu- nahiz neurketa-esparru gisa baliagarria dela frogatu duten hainbat adituk egindako lanari jarraiki. Hori horrela, ekarpen honek GENCAT Eskalarekin egindako lehen saiakeraren emaitzak aurkezten ditu, hain zuzen ere, Gipuzkoako eguneko arreta-zerbitzuen erabiltzaile diren eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatearen emaitzetatik abiatuta eskuratutako eskubideen inguruko datu batzuk. Era berean, lagin horrek puntuazio onenak lortu dituen bizi-kalitatearen dimentsioak nabarmendu, eta hobetu daitezkeenak identifikatu ditugu. Emaitzek, oraindik ere aldarrikatutako hainbat eskubide urratzen direla ziurtatu dute; izan ere, haiekin lan egiten duten profesionalek aitortu eta salatu dute Konbentzioan jasotako zenbait eskubide urratzen direla. Hala nola, familiak intimitatea eta pribatutasuna urratu izana edo/eta erabiltzaile gehienek legezko eskubide mugaturen bat izatea.
2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26526 Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusio sozio-komunitarioa hezkuntza eremu ez formalean. Mindara Elkartearen kasua 2024-06-13T12:21:45+02:00 Usoa Martinez Larraburu UMARTINEZ@MINDARA.ORG Erika Martinez info@mindara.org Juan Luis Juan Luis Asensio info@mindara.org
Mindara, aniztasun funtzionala duten pertsonei arreta emateko Gipuzkoako elkartea, 2011. urtean eratu zen. 2013tik eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu kirola eta gizarte inklusioa ardatz duten proiektuen bitartez, kolektiboaren inklusio-soziokomunitarioa sustatuz. Mindarak, praktikatik teoriara igaro den lan metodologia sortu du, ezaugarri propioak dituena eta disziplina anitzeko lan-taldean oinarri duen esku-hartzea proposatzen duena. Hiru oinarri dituen marko teoriko batean kokatzen da: aniztasun funtzionalaren definizioa, kolektiboaren inklusio sozio-komunitariorako estrategiak eta inklusiorako eskubidea bizitza eremu guztietan. Mindarak aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako erabiltzen dituen tresnak zehaztuta ditu. Kolektiboaren gaitasunak eta eskubideak aldarrikatzearekin bat hauen ikusgarritasuna eta ahalduntzea sustatzea lortzen du. Mindararen esperientzia partekatzearekin batera, arloko profesionalek aintzat hartu ditzaketen inklusiorako 10 aholku eskaintzen dira. Lanaren ondorioetan, Mindarak inklusioaren baitan betetzen duen hutsunea aldarrikatzen da, bai eta administrazioak kolektiboaren eskubideak bermatzeko duen betebeharra azpimarratu ere, oraindik hutsune handiak daudelako pertsona ororentzat osoki eman behar litekeen inklusio sozio-komunitarioan.
2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/26529 Bigarren Aukerako Ikastetxeak: zubiak baino gehiago 2024-06-13T16:01:11+02:00 Aintzane Rodriguez Poza aintzane.rodriguez@ehu.eus Joana Miguelena Torrado joana.miguelena@ehu.eus Iker Callado Iza ikercallado@gmail.com
Hezkuntza funtsezko gakoa da nerabeen eta gazteen gizarte inklusioa bermatzeko, batez ere, egoitza-harrera babes-neurritik atera diren gazteek etorkizun arrakastatsua izan dezaten laguntzeko. Hala ere, kolektibo honek erronka handiei aurre egin behar die hezkuntza-ibilbideak arrakastaz egin ahal izateko. Artikulu honetan, Bigarren Aukerako Ikastetxeak aurkeztuko dira egoitza-harreratik atera diren gazteen eskola uzte goiztiarraren aterabide gisa, baita inklusiorako zubi ere. Metodologia kualitatibo bati erantzuten dion ikerketa bat diseinatu da. Zehazki, elkarrizketak erabili dira datuak biltzeko tresna gisa. Hauek egoitza-harrera babes-neurritik atera diren 22 gaztekin eraman ziren aurrera, baita Bigarren Aukerako Ikastetxeetako 15 profesionalekin ere. Emaitzek gazte hauen hezkuntza ibilbidea eta etorkizuneko inklusioa oztopatzen duten hainbat faktore daudela iradokitzen dute, hala nola: gazteen ezaugarriak, gizarte irudikapena, gazte hauek hezkuntzarekiko duten perspektiba edota parte hartzea. Hala ere, ikerketa honek kolektibo horren gizarte eta hezkuntza inklusioa erraztu dezakeen faktoreetako bat azpimarratzen du: Bigarren Aukerako Ikastetxeak.
2024-07-08T00:00:00+02:00 Copyright (c) 2024 Egileak eta UPV/EHU Press