Secciones
Referencias
Resumen
Servicios
Descargas
HTML
ePub
PDF
Buscar
Fuente


Led argiztapenari buruzko hausnarketa artean. Dario Urzayk sortutako 'Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea)(Afterimages)' (2011) artelanaren zaharberritze-prozesuaren azterketa eta honek eragindako ikerketa-sorkuntza prozesua
About the use of led lighting in art: The analysis of the restoration of 'The observer's belly (Threshold of attention) (Afterimages)' (2011) by Dario Urzay as a trigger for a research-creation process
AusArt, vol. 9, núm. 2, pp. 127-142, 2021
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea


Recepción: 01 Octubre 2021

Aprobación: 15 Noviembre 2021

DOI: https://doi.org/10.1387/ausart.23111

Laburpena: Testu honek artean led argiztapenaren erabilera du ardatz. Gai horri buruzko literatura berrikusi ondoren, ikerketa gehienak alderdi teknikoak dutela hizpide ondorioztatu dugu. Batez ere, erakusketa-espazioetako artelanen argiztapena aztertzen dute. Ikusgai dauden obrak behar bezala argiztatzearekin, energia aurreztearekin edo prebentziozko kontserbazioarekin lotutako ikuspegiak nabarmentzen dira. Artelanen zaharberritze-prozesuetan led argiztapena erabiltzeak dituen egiturazko inplikazioei buruzko ikerketa askorik ez dugu aurkitu. Hori dela eta, erakusketa-espazioetan led argiztapenaren egungo egoera aurkeztu ondoren, Dario Urzayren 'Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages)' (2011) zaharberritzeko prozesua nabarmendu eta kritikoki aztertuko dugu. Azkenik, konklusio gisa, azterketa honen ondorioz hasitako ikerketa-sorkuntza prozesua aurkezten eta azaltzen dugu.

Keywords: MUSEOGRAFIA, ARTELANEN KONTSERBAZIOA ETA ZAHARBERRITZEA, LED ARGIZTAPENA, IKERKETA-SORKUNTZA ARTEAN, URZAY, DARIO (1958-).

Abstract: This text revolves around the use of led lighting in art. After reviewing the existing literature on the matter, we found that a large majority focus mainly on technical aspects regarding lighting works of art in exhibition spaces. The approaches related to the correct lighting of the exhibited works, energy-saving, or preventive conservation stand out. However, we have not found many case studies which analyzed the structural implications of led lighting in the restoration of artworks. For this reason, after presenting the current state of led lighting in exhibition spaces, we highlight and critically analyze the restoration process of 'The belly of the observer (Threshold of attention) (Afterimages)' (2011) by Darío Urzay. Finally, we propose and describe, by way of conclusion, a research-creation process initiated as a result of such analysis.

Keywords: MUSEOGRAPHY, CONSERVATION AND RESTORATION OF ARTWORKS, LED ILLUMINATION, ART RESEARCH AND CREATION, URZAY, DARIO (1958-).

1. LED argiztapena eta bere erabilera artean

Joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan osagai elektroniko gisa lehen aldiz erabil zirenetik, argi-igorle diodoak – led izenez ezagunagoak – aplikazio askoren parte izatera igaro dira. Gaur egungo ia arlo teknologiko guztietan erabiltzen dira, artean ere. Horrela, azken hamarkadan, argiztapen mota honen aplikazio artistikoak aztertzeko interesak nabarmen egin du gora.

Led teknologiak beste argiztapen-metodo batzuk ordezkatu ditu. Ordezte hau eragin duten arrazoien artean, iturri hau erabiltzeak dakarren energia-aurrezpena, haren balio-bizitza handiagoa, haren tamaina trinkoa eta hura instalatzeko erraztasuna eta moldakortasuna nabarmendu dituzte (Furlanetto 2018,1).

1.1. LED argiztapena erakusketa-espazioetan

Ikerketa gehienak museoetan eta objektu artistiko eta kulturalak erakusten dituzten beste espazio batzuetan (alegia elizak, erakusketa-aretoak, kultura-zentroak, etab.) argiztapen-iturri hau erabiltzeari buruzkoak dira Ikerlan horietan (Berns 2010; Massa, Papi & Sidera 2010; Viénot, Coron & Lavédrine 2011; Zhai, Luo & Liu 2015; Benítez, Vázquez Moliní & Álvarez 2016; Saltos Toala 2017; Ponce Morán 2017; Ruiz Diaz et al. 2017; Sattin 2018; Arévalo León 2018; Revelo Morales 2018; Furlanetto 2018; Jo et al. 2019; Dang et al. 2020; Silva Fino 2020, Bhattacharjee & Pal 2021; Durmus 2021, Meucci et al. 2021), analisi espektraleko hainbat metodo erabiltzen dira, argiztapen mota honek artelanaren erabilgarritasunean, kontserbazioan eta haren estetikan duen eragina aztertzeko.

Museoetako artelanen led argiztapenaren ebaluazioari dagokionez, ikerlan hauek artelanen erabilgarritasunean eta pertzepzioan duten eragina nabarmentzen dute. Argiztapen mota honek obren argiztapen homogeneoa ahalbidetzen du, ez ditu jatorrizko koloreak indargabetzen eta, kalitate kromatikoa nabarmentzen du. Era berean, denbora luzeago irauten du eta argiak pinturetan edota energia-kontsumoan duen inpaktua murrizten du. Argi-iturri honek argi-espektrotik erradiazio ultramoreak eta infragorriak kentzen ditu, beraz, artelanen kontserbazioetarako aproposa da.

1.2. Keman-en (2011) lana: led erabilera museoetan

Lehen aipatutako lan guztien artean, gure ustez, Kermanena (2011) da deigarriena. Geroagoko lanak egon arren, berarena da osoena. Kermanek ledak museoetan artelanak erakusteko erabiltzeari buruzko doktorego tesia egin zuen. Tesi horretan sei ezaugarri landu zituen (ikusi Taula 1): finantza-arloa, ingurumen-eragina (jasangarritasuna), babesa eta kontserbazioa, estetika, osasuna eta berrikuntza. Ikerketa aurrera eramateko, argiztapenean lider ziren bi banatzaileren eta bi argiztapen diseinatzaileren iritziak jaso zituen Hau egin ondoren, Amsterdameko Unibertsitateko UvA Erfgoedlab laborategian proba batzuk garatu ere egin zituen.

Oro har, Kermanek egindako ikerketaren arabera, led argiztapena iturri garestiena den arren, halogenoarekin, goritasunarekin, fluoreszentearekin eta zuntz optikoarekin alderatuta, beste hauek baino energia gutxiago erabiltzen duela ondorioztatu zuen. Horregatik, led argiztapena finantza-mailan onuragarriena eta jasangarritasunari dagokionez egokiena dela egiaztatu zuen.


Taula 1

Kerman (2011, 3)

Nahiz eta museoetan artelanak baldintza egokietan egon, artelanak denboraren poderioz hondatu egiten dira. Artelanen babesari eta kontserbatzeari dagokienez, ikerketak baieztatu zuen led argiztapenak gutxieneko eragina duela modu tradizionalean erabili diren argiztapen-iturriekin alderatuta. Hala ere, artelanaren estetikaren gainean duen eraginari buruz, emaitza kontrajarriak daudela esan zuen egileak.

Kermanek egindako proben arabera, led bidez argiztatutako lanek metodo tradizionalen bidez argiztatzen direnek baino itxura eta estetika pobreagoak dituzte. Hala ere, laborategian egindako probetan egiaztatu zen museotako erabiltzaileen esperientzia emozionala handitzeko ahalmena dutela. Izan ere, iragazkirik gabeko kolore-eskala eskaintzen duen teknologia da, eta, horri esker, argiztapena doitu daiteke, lan bakoitzerako egokiena den diseinuaren arabera. Leden berezko gaitasun honetatik, Kermanek ondorioztatu zuen, publikoaren irudimena eta jakin-mina pizteko gaitasun handiagoa duela, ikusgai dauden lanak hobeto bereizi daitezkeela.

Osasunaren eraginei dagokionez, led argiztapenaren emaitzak halogenoarenak baino txikiagoak dira. Hala ere, Kermanek azpimarratu zuen datu horiek etorkizuneko ebidentzia zientifikoen bidez egiaztatu beharko liratekeela. Gainera, nahiz eta argi halogenoa osasungarriagoa izan (osasunaren gainean eragin gutxi dituelako), gainazalera bat ikusarazteko -egilearen hitzetan-ledek argi-fluxu gutxiago isuri behar dute.

Azkenik, Kermanek defendatu zuen arren museoek aurrerapen teknologikoak aurrerapen sozialaren eragile gisa islatu behar dituztela, adierazi zuen led argiztapena ezartzea ez dela beti aukerarik onena. Beste argiztapen-iturri batzuk bezain fidagarria ez da, bere sentsibilitate boltaikoa1 altua baita. Gainera, teknologia berri hau erabiltzeko museoetako argiztapen-diseinuaz arduratzen diren pertsonen ezagutza falta aipatu zuen.

Nolanahi ere, Kermanen ikerketatik hamarkada bat igaro ondoren, led teknologiak garapen handia izan du. Ekoizpen-kostuak izugarri murriztu dira, eta esperimentazioaren ondorioz, gaur egun argiztapen mota hau zabaldu egin da, ez bakarrik museotan, baita etxeko eremuetan ere. Era berean, bere erabilera artearen testuinguruan zabalduz joan da. Ildo honetan, azpimarratzekoa da udako ikastaroa: Tecnología LED para la iluminación de obras de arte. Restos, oportunidades y soluciones (Artelanak argiztatzeko LED teknologia. Erronkak, aukerak eta konponbideak)2 2021eko ekainaren 17tik 18ra bitartean Guggenheim Bilbao Museoan eginda.

Agerian geratu da led teknologia guztiz ezarrita dagoela goritasun-teknologiaren ordezko gisa, haren iraunkortasunagatik, eraginkortasun teknikoagatik eta jasangarritasunagatik.

1.3. Led teknologia arte-praktika garaikideetan eta zaharberritze-prozesuetan

Bestalde, led teknologia arte-praktika garaikideetan eta zaharberritze-prozesuetan nola erabili izan den aztertzen duten ikerlan batzuk berrikusi ditugu (Felip & Galán 2015; Maza, Dávila & Eckmeyer 2016; Furió Vita 2020; Gambaro 2020). Praktika hauek, led argiztapenaren erabilera ikertzeaz gain, obra interaktiboak sortzera bideratutako teknologia elektronikoei buruzko informazioa ere aurkezten dute. Alde horretatik, azpimarratu nahi dugu bitarteko berri horiek gaitasuna dutela artearen esparruan argi-giroak eta giro kromatikoak sortzeko, baita esperientzia parte-hartzaileak ere, hainbat ingurunetan, bai espazio publikoan, bai erakusketa-espazioetako instalazioetan.

Azkenik, Petrulis, Vitta, Bagdzevičienė, Senvaitienė eta Vaicekauskas (2016), van Adrichem eta van Bommel (2017), eta Andrea Cecilia Nilo Gatica eta Elizabeth Stephens Contreras (2019) lanak azpimarratu nahi ditugu, zaharberritze-prozesuetan led teknologiaren erabilera aztertzen baitute. Beren ikerketetan, egile hauek bereziki aztertzen dute objektu artistiko degradatuen koloreak nabarmentzeko ledak erabiltzeko aukera, pigmentuen edo beste elementu kimiko batzuen bidez esku hartu beharrik izan gabe. Esku-hartze sendagarri honek lotura zuzena du leden argiztapenaren aldakortasunarekin eta argiztatutako objektuen koloreak egokitzeko duen gaitasun izugarriarekin.

Gure lanean zaharberritze-prozesu batean led argiztapena nola erabili zen aztertuko dugu. Hala ere, esku-hartzearen helburua ez zen izan objektu baten kanpoko itxura aldatzea, aurreko kasuetan bezala. Lehendik zegoen obra bat berrargitaratzea ekarri zuen. Jarraian, Bilboko Arte Ederren Museoan 2018an egindako esperientzia bat aztertuko dugu3. Bertan, argiztapen-teknologia hau erabili zen, Dario Urzayren artistaren obra bateko zaharberritze-prozesuan.

2. Led argiztapena Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) obraren zaharberritze-prozesua

Aurreko atalean, erakusketetan led teknologiaren bidez argiztatzen diren artelanak izan ditugu hizpide. Atal honetan berriz, argiztapen mota honen erabilera berezi bat ikertuko dugu: artelan baten zaharberritze protagonismoa duenean. Ildo horretan, gure lanaren interesa led teknologiaren aplikazioa, artelanak argiztatzeko baliabide gisa ez ezik, zaharberritze gisa tratatzeak dakarren berritasunean datza.

2.1. Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages)

Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) Dario Urzay artistaren lana da. Artista honek, bere ibilbide luzean eta bere sormen lanaren bidez, hainbat ezaguera eremu ikertu ditu, arteaz, bere historiaz eta prozedurez gain. Ezaguera heterogeneo hori bere lanetan islatu du. Bere piezen ezaugarrietan izaera hibridoa eta abstraktua nabarmentzen da, bai materialari dagokionez, bai sinbolikoari dagokionez, aztergai dugun obraren kasuan bezala.

Begiralearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) Bilboko Arte Ederren Museoak 2001ean artistari egindako enkargu baten emaitza izan zen (1. irudia). Aipatutako lana 2002ko otsailaren 12tik maiatzaren 7ra bitartean ‘Gaur, Hemen, Orain’ erakusketan lehen aldiz agertu zen. Erakusketa horren ondoren, Urzayren pieza hau gelditu zen ikusgai artistak museoaren barruan instalatzeko proposatu zuen lekuan, 2018ra arte.

Urzayk bere artelan hau osotasun artikulatua legez sortu zuen, elkarri lotutako bi atalen bidez: Arreta-atalasea eta Afterimages. Zati bakoitza hainbat piezaz osatuta zegoen. Horrela, Arreta-atalaseak 150 x 120 cmko bost panel zituen, egur gainean olioz, erretxinaz eta argazki-paperez eginak. Pieza horiek abiapuntutzat hartuta, artistak Afterimages sortu zuen. Formatu handiago baten bidez (280 x 235 cm), Urzayk lehenengoaren irudi negatiboak bezala bigarren zati honetako elementuak egin zituen. Pieza horiek digitalizatu eta material zeharrargiz inprimatu ondoren, beirazko bi panelen artean jarri eta burdinazko marko batekin markoztatzea erabaki zuen.


1. irudia
Afterimages
© Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao.

2.2. Zaharberritze sendagarriaren azterketa

2002an obra hau erosi eta museoan hiru bosturte baino denbora luzeago egon eta gero, "[...] lanak eraldaketa esanguratsuak bazituen"4. Urzayk 2001ean aplikatutako koloreen intentsitateak okerrera egin zuen, bere kokalekuan jasotzen zuen argi naturalaren eta hura egiteko erabilitako materialaren hauskortasunaren ondorioz. Urzayk berak adierazi zuenez, denborak aurrera egin ahala "y por las limitaciones técnicas que había hace 17 años con la impresión digital, el color se lo fue comiendo poco a poco la luz, algo que, para mi era precioso porque esta obra, en el fondo habla de la luz, de una especie de revelado de las fotos antiguas que es metafórico puesto que no se ha logrado en un cuarto oscuro"5. Urzayk onartu egin du Museoko kontserbadore nagusiak "behin eta berriz" ekin ziola obra berritzeari, eta pozik agertu da azken emaitzarekin.

Hori dela eta, museoak, artistarekin elkarlanean, sorkuntza hori kontserbatzeko 2018an ikerketa hasi zuen.

Ondorioz, zaharberritze-prozesuari ekin zioten, museoaren kontserbaziorako eta zaharberritzerako urteko programaren gidalerroak jarraituz, eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren patronoa den Iberdrola Fundazioak babestuta. Zaharberritze-prozesu horretan, artistaren beraren lankidetzaz gain, arte grafikoko Durero estudioek ere parte hartu zuten. Durero estudioak arte grafikoetan eta argazkigintzan espezializatutako sormen-enpresa da

Museoaren kontserbaziorako eta zaharberritzeko sailak artistarekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitza gisa, azkenean obra berrargitaratzea erabaki zuten. Honen ondorioz, lana, bost piezako bi zatiz osatuta egotetik zortzi piezako multzo izatera pasa zen: lau pieza, zati bakoitzeko. Zati biek jatorrizko izenburuak mantendu zituzten. Piezak Urzayk aukeratutako leku berean jarri ziren. Esku-hartze deigarriena Afterimages pieza-multzoan egin zen. Horietan piezen zati integral gisa led argiztapena jarri baitzuten.

Izan ere, jatorriz zeharrargiak eta exentuak ziren pieza horiek atzera argiztatutako argi-kaxa eta horma-muntaiatan bihurtu ziren. Artistaren arabera: "Aurkezpen berriak piezen ‘egoteko beste modu bat’" eskaintzen du, eta beste harreman bat ikuslearekin, baina obra bera da"6. Era berean, museoaren esanetan, "Sintesi-lana [da], agian bere "margo negatiborik "onena, orain txukundu izan diren irudi bakoitzak intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa (adierazkorra) berreskuratzen ditu"7.

3. Eztabaida: Behatzailearen sabela kontserbazioa eta zaharberritzea eta espektakulu museoa

Urzayren obraren konfigurazio berrian, berrargitaratu ondoren, zaharberritutako piezen intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa (adierazkorra) areagotu denarekin bat gatoz. Hala ere, prozesu horri eta beren emaitzari dagozkien zenbait faktorek alderdi kritiko batzuk azaleratu dituzte. Alderdi horiek hauek dira:

3.1. Kontserbazioa eta zaharberritzea

Artelan bat zaharberritu eta kontserbatu nahi dugunean, hiru ekintza-eremu hartu behar ditugu kontuan: prebentziozko edo zeharkako kontserbazioa, sendagarrikoa edo zuzenekoa eta zaharberritzea bera (ICOM 2008).

Prebentziozko kontserbazioa eremuan, oro har, arte- eta kultura-ondasunen balizko narriadurak prebenitzera eta saihestera bideratutako neurri guztiak sartzen ditugu. Neurri horiek ez dute aktiboki esku-hartzen materialetan, ezta hauen egituran edo itxuran ere. Bestalde, kontserbazio sendagarrikoa, obretan prozesu kaltegarriei aurre egiteko edo egiturazko elementuak hobetzeko zuzenean gauzatzen diren ekintzak dira, ahalik eta eraldaketa txikiekin. Azkenik, zaharberritze-prozesuan, ondare baten gainean zuzenki egindako prozesu guztiak sartzen dira, baldin eta artelan horrek antzematen, ulertzen edota erabiltze-egokia eragozten duten aldaketak jasan baditu.

Lehenik eta behin, ez dugu museoan bi hamarkadetan ia etengabe egon zen Behatzailearen sabela artelanean egin zen kontserbazio prebentiboari buruzko informaziorik. Nolanahi ere, Museoaren kontserbaziorako eta zaharberritzeko sailak artistarekin batera kontserbazio-sendagarria baztertu zuen eta zaharberritze-prozesu osoari ekin zion.

Guk, bereziki, Afterimages multzoa osatzen duten piezetan erreparatuko dugu. Horietan led argiztapena egitura-zati gisa integratu egin delako. Eraldaketa horrek artelana funtzionatzeko funtsezkoak diren bi elementuen bizitza-erabilgarria aztertzera garamatza: led-zerrenda malguak eta potentzia-kontrolagailua.

Bi elementu horien fitxa teknikoek aditzera ematen dutenez (1 eta 2 eranskinak), led-zerrendek eta kontrolatzaileak 50.000 orduko bizitza-erabilgarria dute. Bizitza-erabilgarri hori, led zerrenden kasuan, 25 ºC-ko giro-tenperatura eta beroa disipatzeko sistema dituen esparru batean jartzearen menpe dago. Era berean, itzalketa zikloen inplementazioak led-en bizitza erabilgarria handitu dezake. Ñabardura horiei jaramonik egin gabe, kasurik onenean, 5-6 urtez etenik gabe erabili ondoren, piezek zuzeneko kontserbazioa beharko dutela aurreikusi daiteke. Beraz, kontserbazi gastu hori kontuan izan behar dugu.

3.2. Afterimagesen eraldaketa erradikala

Izan ere, jatorriz zeharrargiak eta exentuak ziren pieza horiek atzera argiztatutako argi-kaxa eta horma-muntaiatan bihurtu ziren. Artistaren arabera: "Aurkezpen berriak piezen ‘egoteko beste modu bat’" eskaintzen du, eta beste harreman bat ikuslearekin, baina obra bera da"6. Era berean, museoaren esanetan, "Sintesi-lana [da], agian bere "margo negatiborik "onena, orain txukundu izan diren irudi bakoitzak intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa (adierazkorra) berreskuratzen ditu"7.

Izan ere, Afterimages zehargarri baten ordez, energia kontsumitzeaz gain, artelanean aurrekoak baino galkorragoak bihurtzen diren elementuak erabiltzea ez dela jasangarria uste dugu. Era berean, gure iritziz, zaharberritze-prozesuak Afterimagesen aurreko bertsioaren ezaugarri estetikoak eta haren izaera zeharrargiaren galera dakartza (2. irudia).


2. irudia
Afterimages
https://fijarme.wordpress.com/2013/04/05/la-congestion-y-la-tinta/

Pieza horien ordez, argi-kaxak jartzeak, merkataritza-guneetako, markesinetako eta abarretako publizitate-espazioak inbaditzen dituzten modukoak, museoari buruz dugun pertzepzioa indartu dezake, alegia irudi eta masa-kontsumoaren kulturaren edukiontzi postmoderno gisa. Solis-Zarak bere ikerketan ideia hau aipatzen du.

Artelanaren eta publizitate-tramankuluaren arteko itxurazko bereizketa falta horretatik sortzen da Urzayren obraren zaharberritzearen izaera berritzailea berrinterpretatzeko eta haren jatorrizko esentzia berreskuratzeko gure kezka, sormen esperimentaleko prozesu batean txertatzeko9.

4. Ondorioa. Afterimages zaharberritze-prozesua: sorkuntza esperimentalaren eragilea

Urzayk Afterimagesentzat planteatutako jatorrizko konfigurazioa berreskuratzeko asmoz, led argiztapena integratu genuen intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa areagotzeko. Lan hauen bidez, ikerketa-sorkuntza prozesua nabarmendu nahi dugu, Urzayren obraren zaharberritzeari buruzko azterketa kritikotik abiatutakoa.

Esperimentuak egiteko hiru plexiglas-xafla garden erabili ditugu, bi 10 mm-ko lodierakoak eta bat 3mm-koa. Guztiek 70 x 70 cm-ko neurria dute. Era berean, potentzia-kontrolagailua eta sei metroko led tira malgua erabili ditugu, plantxak haiekin inguratzeko eta perimetroan argiztatzeko. Planteamendu honekin, gure asmoa zen Afterimagesen jatorrizko piezen izaera zeharrargia berreskuratzeaz gain, zaharberritze-prozesuaren ondoriozko argi-kutxa formatutik aldentzea.

Bestalde, hainbat koloretako laka gardenak erabili ditugu plexiglasezko xaflen gainazalean irudi abstraktu bat islatzeko. Margo-aplikazio honek piezen efektua zeharrargia indartu nahi du. Laka horiek 3 mm-ko lodierako xaflaren bi gainazaletan aplikatu ondoren, bi xafla lodiagoen artean jarri ditugu. Jarraian, led zerrendak aluminiozko marko batean jarri ditugu, ondoren plexiglasezko hiru xaflei eusteko. Azkenik, led zerrendak potentzia-kontrolatzailearekin konektatu ditugu eta hori korronte elektrikoko hartune batekin. Hauxe izan da emaitza:


3. irudia
Titulurik gabe
Autoreen eginda.

Lehen gogoeta egin ondoren, proposamen honek piezaren kromatismoa eta adierazkortasuna nabarmentzen dituela ondorioztatu dugu, argitu gabeko bertsioarekin konparatuz. Hala ere, markoa hobetzeko beharra ikusten dugu, emaitza sinesgarriagoak lortzeko.

Bigarren probarekin markoa hobetuz, honako irudi hau lortu dugu:


4. irudia
Hanburgesa (Afterbehatzailearen sabela)
Autoreen eginda

Markoaren aldaketak emaitza egokiagoa eman du, espero genuen bezala. Hala ere, oraingo honetan, esperimentazio tekniko hutsa egiteaz gain, emaitzak dituen aukera estetikoak ikertzen saiatu gara. Horrela, planteamendu abstraktutik aldendu eta figuraziora jotzea erabaki dugu. Urzayren obraren zaharberritzeari buruzko ironiazko iruzkina egiteko. Ironiazko iruzkin honek Urzayren artelanaren izenburuarekin zerikusia badu: ikuslearen sabela. Ateratako irudiarekin eta proposatutako tituluarekin, masa-kulturari lotutako estetika batera hurbiltzen gara, lehen aipatu dugun bezala. Bestaldetik, azpimarratu nahi genuke ez dugula proposamen esperimental hau aurkeztu egindako zaharberritzearen alternatiba gisa. Jakina, emaitzak oso bestelakoak dira, izatez dibergenteak ere badira.

Azkenik, badakigu esperimentu honetan erabilitako baliabideak eta prozedurak oso oinarrizkoak izan direla. Gure ustez, baliabide tekniko eta finantzario gehiago erabiliz gero oso emaitza interesgarriak atera genitzake. Adibidez, erabilitako euskarrian inprimaketa digitaleko teknologiak sartuz. Ikerketan ez dugu izan horrelakoak erabiltzeko aukerarik. Horregatik, gure esperimentazioa sorkuntza-bide berri gisa planteatzen dugu, egindako ikerketaren emaitza gisa, etorkizunean garatzeko potentziala duena, hainbat helburu sortzailerekin. Era berean, ikerketa hau museoko teknikariek eta artistak berak gai honi buruz egindako hausnarketaren osagarri gisa planteatu daiteke.

Erreferentzia bibliografikoak

Arévalo León, Edisson Paúl. 2018. “Degradación del arte colonial religioso por mala iluminación de la Iglesia de San Sebastián de la ciudad de Cuenca”. Lizentziatura-tesia, Univ. Católica de Cuenca (Ecuador). https://dspace.ucacue.edu.ec/handle/ucacue/8216

Benítez, Anto J., Daniel Vázquez Moliní & Antonio Álvarez Fernández. 2016. “Iluminar obras de arte mejorando la conservación: Proyecto Zeus”. Opción 32(7) 196-214. https://www.redalyc.org/articulo.oa?id=31048480013

Berns, Roy S. 2010. “Designing white-light LED lighting for the display of art: A feasibility study”. Color Research & Application 36(5): 324-34. https://doi.org/10.1002/col.20633

Bhattacharjee, Amrita & Swati Pal. 2021. “Preferred illumination level by the viewers for displaying paintings in exhibition space”. Journal of Optics 50: 289-98. https://doi.org/10.1007/s12596-021-00690-2

Dang, Rui, Huijiao Tan, Nan Wang, Gang Liu, Fenghui Zhang & Xiangyang Song. 2020. “Raman spectroscopy-based method for evaluating LED illumination-induced damage to pigments in high-light-sensitivity art”. Applied Optics 59(15): 4599-605. https://www.osapublishing.org/ao/abstract.cfm?uri=ao-59-15-4599

Durmus, Dorukalp. 2021. “Characterizing color quality, damage to artwork, and light intensity of multi-primary LEDs for museums”. Heritage 4(1): 188-197. https://doi.org/10.3390/heritage4010011

Felip Miralles, Francisco & Julia Galán Serrano. (2015). “La revitalización del espacio público desde la comunicación y la práctica creativa neomedial: Nuevos lenguajes para el diálogo entre el ciudadano y el entorno urbano”. Arte y Políticas de Identidad 12: 63-82. https://doi.org/10.6018/236071

Furió Vita, Dolores. 2020. “Atmósferas lumínicas: La luz como materia prima en las prácticas artísticas del siglo XXI”. Cinema & Território 5: 65-73. https://doi.org/10.34640/52020CTDFVATM

Furlanetto, Andrea. 2018. “L'utilizzo del LED nell'illuminazione museale: Considerazioni critiche e prospettive future”. Tesia, Università degli Studi di Padova. http://tesi.cab.unipd.it/59700/1/Furlanetto_Andrea_1106512.pdf

Gambaro, Gabriele. 2020. “La spazialità del colore nell’opera di James Turrell: Una prospettiva ecologica sul carattere cromatico della luce”. Itinera 19: 127-45. https://doi.org/10.13130/2039-9251/13885

ICOM (International Council of Museums). 2008. “Terminología para definir la conservación del patrimonio cultural tangible: Resolución que se presentará a los miembros del ICOM-CC durante la XV Conferencia Trianual, Nueva Delhi, 22-26 de septiembre”. https://ge-iic.com/files/Cartasydocumentos/2008_Terminologia_ICOM.pdf

Jo, Soomin, Soo Ryeon Ryu, Wonhyeong Jang, Oh-Sun Kwon, Boa Rhee, Young Eun Lee, Dongmin Kim, Jungsik Kim & Kwanwoo Shin. 2019. “LED illumination-induced fading of traditional Korean pigments”. Journal of Cultural Heritage 37: 129-36. https://doi.org/10.1016/j.culher.2018.11.005

Kerman, Sjoukje. 2011. “A thesis on LEDs for museum exhibition purposes”. Tesia, Reinwardt Academie, Amsterdamse Hogeschool voor de Kunsten. http://www.olino.org/blog/us/wp-content/uploads/2011/09/A-Vision-on-LED.pdf

Massa, Sandro, Luca Papi & Roberta Sidera. 2010. “Sicurezza, conservazione e valorizzazione dei BBCC: un'opera di Caravaggio nel museo di Carpineto Romano”. Archeomatica 1(2): 12-5. https://doi.org/10.48258/arc.v1i2.156

Maza, Sabrina, Julieta Dávila Feinstein & Martín Raúl Eckmeyer. 2016. “Musicar: Otra forma de vivir la música”. In II Jornadas Estudiantiles de Investigación en Disciplinas Artísticas y Proyectuales (JEIDAP): 6 y 7 de octubre. http://sedici.unlp.edu.ar/bitstream/handle/10915/57562/Documento_completo.pdf-PDFA.pdf?sequence=1&isAllowed=y

Meucci, Marco, Marco Seminara, Fabio Tarani, Cristiano Riminesi & Jacopo Catani. (2021). “Visible light communications through diffusive illumination of sculptures in a real museum”. Journal of Sensor and Actuator Networks 10(3): 45. https://doi.org/10.3390/jsan10030045

Nilo Gatica, Andrea Cecilia & Elizabeth Stephens Contreras. 2019. “Puesta en valor del monumento sepulcral monseñor Rafael Valentín Valdivieso”. In XX Encuentro Iberoamericano de Valorización y Gestión de Cementerios Patrimoniales: Los cementerios como recurso cultural, educativo y turístico: Málaga (España), 11 al 16 de noviembre de 2019, coord. por Francisco José Rodríguez Marín. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/7952235.pdf

Petrulis, Andrius, Pranciskus Vitta, Jurga Bagdzevičienė, Jūratė Senvaitienė & Rimantas Vaicekauskas. 2016. “Restoration of the photochemically degraded watercolour pigments using a LED based light source”, Optics for Solar Energy JW4A-3. https://www.osapublishing.org/abstract.cfm?uri=ose-2016-JW4A.3

Ponce Moran, Mario Enrique. 2017. “Diseño de un sistema de control de iluminación mediante dispositivos de ahorro energético en la iglesia San Lorenzo de Jipijapa”. Lizentziatura-tesia, Univ. Estatal del Sur de Manabí. https://repositorio.unesum.edu.ec/handle/53000/997

Revelo Morales, Nataly Lucia. 2018. “Comparación técnica y perceptiva de la iluminación de una obra pictórica con luz led y luz halógena”. Introducción, Adrián Muros Alcojor. AulaCD Universitat Politècnica de Catalunya. https://upcommons.upc.edu/bitstream/handle/2117/115229/12-18%20AULA%20CD.pdf

Ruiz Diaz, Liliana, Ross D. Uthoff, Rachel N. Ulanch, Kaitlyn E. Williams, Nathan Saxton & R. John Koshel. 2017. “Solid-state lighting for high-valued artwork”. Optical Society of America Technical Digest SM3B.5. https://doi.org/10.1364/SSL.2017.SM3B.5

Saltos Toala, Valeria Katherine. 2017. “Implementación de un sistema de control de iluminación led mediante la tecnología de microcontroladores en la Capilla Cristo del Consuelo del cantón Jipijapa”. Lizentziatura-tesia, Univ. Estatal del Sur de Manabi. https://repositorio.unesum.edu.ec/handle/53000/1007

Sattin, Mara. 2018. “L’illuminazione museale: Effetti sul degrado e sulla fruizione delle opere d’arte; Il caso della Pinacoteca Manfrediniana di Venezia”. Lizentziatura-tesia, Università Ca'Foscari di Venezia. http://hdl.handle.net/10579/13316

Silva Fino, Michel. 2020. “Un sistema de análisis espectral permite optimizar la iluminación de obras de arte y patrimonio cultural”. PH 28(100): 15-7. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=7467817

Solís Zara, Susana. 2016. “El museo vacío”. Tesia, Univ. de Sevilla. https://idus.us.es/handle/11441/39190

Van Adrichem, Federica & Maarten van Bommel. 2017. “Retouching without touching: Creating the illusion of recoloured furniture through light projection”. In Material imitation and imitation materials in furniture and conservation: Proceedings Thirteenth International Symposium on Wood and Furniture Conservation, Miko Vasques Dias, ed., 33-48. https://www.ebenist.org/wp-content/uploads/2017/11/Adrichem_LR.pdf

Viénot, Françoise, Guillaume Coron & Bertrand Lavédrine. 2011. “LEDs as a tool to enhance faded colours of museums artefacts”. Journal of Cultural Heritage 12(4): 431-40. https://doi.org/10.1016/j.culher.2011.03.007

Zhai, Qiu-Yue, Ming Ronnier Luo & Xiang Yang Liu. 2015. “The impact of illuminance and colour temperature on viewing fine art paintings under LED lighting”. Lighting Research & Technology 47(7): 795-809. https://doi.org/10.1177/1477153514541832

Eranskinak


Eranskina 1







Oin-oharra

[1] Sentsibilitate boltaikoa da aparatu batek tentsioaren transformazioari ematen dion erantzun-gaitasunaren neurria.
[3] “Restauración de una obra de Darío Urzay”. Bilboko Arte Ederren Museoa-ren weborria, 5 jul. 2018. https://www.museobilbao.com/actualidad/restauracion-de-una-obra-de-dario-urzay-335
[5] “Darío Urzay rehace su obra ‘El vientre del observador’ del Bellas Artes de Bilbao”. El País, 2018ko uztailak 5ak. https://elpais.com/ccaa/2018/07/05/paisvasco/1530791857_992950.html
[8] Lehen ere, hor zegoen kokatuta, baina haren efektu bisuala ez zen hain nabarmena.
[9] Honekin ez dugu jartzen egilearen jabetza intelektualik. Gure nahia, hartutako erabakiaren gaineko eztabaida sortzea baino ez da.


Buscar:
Ir a la Página
IR
Visor de artículos científicos generados a partir de XML-JATS4R por