Secciones
Referencias
Resumen
Servicios
Descargas
HTML
ePub
PDF
Buscar
Fuente


Arteaz idaztea- Artea idaztea
Writing about art -Art writing
AusArt, vol. 10, núm. 1, pp. 15-25, 2022
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea


Recepción: 29 Marzo 2022

Aprobación: 12 Mayo 2022

DOI: https://doi.org/10.1387/AusArt.23557

Laburpena: Aditz iragankorra: bi argumentu, norbaitek zerbait ikusten du. Aditz iragangaitza: argumentu bakarra, norbait dator. Arteaz izatea-Artea izatea. Arteaz zerbait esatea, Arteaz zerbait idaztea. Artea predikatua da. Horretarako berba erabiltzen dugu. Arteaz idazten dugunean, artea zioa, motiboa da. Berbak Artea garraiatzen du. Funtzio errefentziala. Arteaz irakurtzen dugunean, datorkiguna ez da berba, Artea baizik. Eta badator testuaren iragankortasunari esker. Eta subjektuak predikatuan Artea kontuan izaten du. Non idazten dugu? Zergatik idazten dugu? Zertarako idazten dugu? Galdera bakoitzaren arabera testuaren orientazio bat ala bestea. Nork dio? Zer idazten du? Zer ikusten du? Nork egiten du iruzkina? … Diskurtsoaren fokalizazioa. Arteaz idazteak sintaxia, gramatika eskatzen du eta horregatik zer, zelan, non, zergatik zertarako. Komunikazio egokia. Berba. Arteaz Akademian berba egiten dugu, eztabaidatua da, seinalatua da. Idatzia da. Kontzeptuak berbetan laburbiltzen dira. Sintaxirik ez, gramatikarik ez, kakofonia. Babel. Funtzio erreferentzial, funtzio poetikoa, beharbada.

Keywords: ARTEAZ IDATZI, ARTEA IDATZI, IDAZKUNTZA, IRAGANKORTASUNA, IRAGANGAIZTASUNA.

Abstract: Transitive verb: two arguments, someone sees something. Intransitive verb: single argument, someone comes. To say about art-to be art. To say something about art, to write something about art. Art is the predicate. For this we use words. When we write about art, art is the reason, the motive. The word conveys the art. Referential function. When we read about art, it is not the words, it is the art that comes to us. And it comes through the transitivity of the text. And the subject in the predicate, takes art into account. Where do we write, why do we write, what for? By answering each question we will have one or another orientation of the text. Who says, what writes, who sees, who makes a chronicle ... focalization of the discourse. Writing of art, implies syntax, grammar and therefore what, how, where, why, why, what for. Adequate communication. The word. Art is talked about in the Academy, it is discussed, it is pointed out. It is written. Concepts are thoughts put into words. No syntax, no grammar, cacophony, Babel. Referential function, Poetical function, may be.

Keywords: WRITING ABOUT ART, ART OF WRITING, WRITING, TRANSITIVITY, INTRANSITIVITY.

Lehenengoz, aditz inguruko zerbait:

Aditz kontuak:

Aditz predikatiboak: aditz iragangaitzak eta iragankorrak

Aditzak sailkatzerakoan, argumentuak dira aintzat hartzen direnak. Argumentuak diogunean besterik gabe esan nahi dugu zein diren aditzak adierazten duen ekintza, egoera eta abarretan partaide direnak. Adibidez, esnatu badiogu, norbait da esnatzen dena, umea adibidez (a). Horrek esan nahi du umea dela aditzaren argumentua eta argumentu hori absolutiboa dela (nor deitu izan dena). Edo jo dezagun ikusi aditzeko perpausera (b): orduan, ez da argumentu bakarra, baizik bi argumentu ikusi ekintzak dakartzanak: umeak eta itzala adibidez (nork eta zer). Irakurlea konturatuko denez, beraz, argumentu kopuruari ez ezik, argumentuen izaerari ere begiratzen zaio, eta argumentuen izaera diogunean, zein kasudun argumentuz ari garen adierazi nahi dugu, alegia, absolutibo (nor), ergatibo (nork) ala datibo (nori) argumentua ote den hautatutakoa.

  • Umea esnatu da

  • Umeak itzala ikusi du




(Fernandez 2011)

Oharra:

Zerbait esan/idatzi.

Ezer ez esan/ez idatzi.

Esandakoa/idatzitakoa, ganorazkoa.

Esandakoa/idatzitakoa, balekoa

Bi gauza ezberdin:




Artean zerbait esan, Artean zerbait idatzi.

Gauzak esateko, baita Artea bera ere, berbez baliatzen gara.

Artea predikatua denean, Arteaz berba egiten dugu, Arteaz idazten dugu: Artea delako horri buruz; nahiz eta alde ala kontra izan.

Berbekin, Arteaz idazten dugunean: Artea idazkeraren nolabaiteko zioa da eta nonbaiten daukagu Artea.

Beraz, berbak, Artea garraiatzen du.

Horregatik, Artea predikatua denean. errefentzialtasun funtzioa dago tartean.

Testua irakurtzen dugunean, ez omen da berbarik. Artea da gugana datorrena. Izan ere, idatzitako zeinuen atzean, kanpoan, zoruan, kutxan, Museoan, horman… Artea bera baitago, zerbait esana ala idatzia baitago Artearen, ala dena delakoaren, inguruan.

Hala ere, bi gauza dira, kanpoan, zoruan, kutxan, Museoan, horman… dagoen Artea eta berba.

Arteaz (berriro idatziko dut, hor nonbait Artea deritzogun horretaz)idazteak gurera dakar testuaren transibitatearen predikatuan. Horregatik da, alegia, norbaiti bidalitako zerbait; nonbaiten elkarrizketa nahia.

Non idatzi?

Zergatik idatzi?

Zertarako?

Galdera bakoitzari erantzunez gero, idazkunaren orientazio bat ala bestea.

Diskurtsoak, norenak? Nori dagozkie? Norentzat?

Arteaz idatziz gero: subjektua, aditza, predikua, sintaxia, gramatika eta horregatik: zer, zelan, non, norentzat, zertarako.

Honekin batera:

Subjektua ► dioena.

Subjektua ► idazten duena.

Subjektua ► ikuslea.

Subjektua ► egilea.

Subjektua ► iruzkinegilea.

Subjektua ► teorikoa.

Subjektua ► lekukoa.

Subjektua, noiz edo noiz zerrenda honetatik gauza bat baino gehiago izan daiteke.

Diskurtsoaren formalizazio moduak, fokalizazioa ere. Abiapuntuan, entzutegia: entzule pasiboa, entzule interesatua, entzule epailea. Kasuz-kasu, tenorearen arabera.

Aditz asko -ekintzak-, adjektibo ugari -kategoria eta irizpidea definitzekoak, iritzia ere-.

Aditz, adjektibo eta sustantiboei esker, kontzeptualizazio nahia, Artearen inguruko diskurtso sortu eta eraiki nahia: Kritika, Estetika, Pedagogia (Artearena batez ere eta ez horrenbeste Artearen bitartez egiten dena) ohikoenak dira (Platon, Aristoteles, Vasari, Diderot, Baudelaire, Apollinaire, Ortega, Heidegger, Zambrano, Lippard, Kristeva…).

Hala ere, ezin ditugu ahaztu artistek eurek sortutako testuak. Artistek irakurleak, audientzia, lagunak, konplizeak bilatu zituzteneta gaur egun ere bilatuko dituzten testuetaz ari naiz. Eta ez ditut bide bazterrean uzten Leonardoren tratatuetatik, Poussin, Van Gogh edota Matisse-ren gutunetara, XX. mendeko artearen ezinbesteko tasunak izan ziren manifestuak (Malevitx, Klee, Oteizarenak…). Intimoak, publikoak, sentiberak, programatikoak, pedagogikoak mugen barrukoak eta mugez at (“patologiaren inguruan lotu ziren hainbat testu, Carrington modukoak eta bera moduko histerika horienak batik bat”).

Artistaren berba denean, sarri askotan, nork bere buruarentzako aitorpena, memoralia, autoanalisia. Edipoa berriro garbitzeko (Gordillo, Bourgeois)

Zertaz idatzi zuen Baudelaire-k? Eta Zola-k?

Baudelairek artistaren figura berriaz, alter egoaz ote? Aitaponterik? (Erantzunetako bat: Manet). Ordea Zolak XIX. mendearen azken txanpan, bakoitzaren atakan artista batena aukeratu eta pertsonaia bilakatu zuen (horregatik Cézanne-ren samina).

Testua zertan datza? Testuaren subjektua artista da, idazten duena, berba egiten duena, oihukatzen duena, salatzen duena, proposatzen duena, proiektatzen duena, gogoratzen duena, gogoeta egiten duena; eta hor Artea predikatua da, hots diskurtsoa bere mintzoan, zertaz ari den den hor, Artea dugu.

Beharbada bakoitzak berearekin, hots propioa duenarekin: berbarekin, gramatikarekin, sintaxiarekin.

(Eldarnioa, era egituratuan agertzen da ere).

Arteaz idazterakoan, testuaren bestaldean egongo denarekin nolabiteko begirunea izango dugu kontuan. Bestelaalferrik izango da idatzitakoa. (Zerbait esan nahi badugu, berbak zerbait garraiatzea nahi izango badugu, jakina).

Bestarengan ondorioa, eragina izango duelakoan, baita komunikazio egokirako ere, berbak beharrezkoak dira.

Arteaz idazterakoan, zerbait espero dugu: "Nor da zuen artean, bere semeak ogia eskatzen ba’dautso, arri bate mongo dautson aitarik?; edo-ta, arrain bat eskatzen ba’dautso, arraiñaren ordez suge bate mongo dautsanik?" (Lukeren ebanjelioa 1)

Akademian Arteaz egiten da berba. Akademian, Arteaz eztabaidatzen da. Akademian Artea zer datekeen seinalatzen da. Arteaz idazten da Akademian.

Transmisioa: Artea, ars, τέχνη. Nolabaiteko ezagutza, nolabaiteko teknika, gaur egun Artearen diskurtsoak aintzat hartzen ez duen alderdia da.

Lanbabesa desagertuz geroztik, lantegian suertatzen zen lanean ematen zen transmitsioa eta mimesia ere, diodan bezala, desagertuta. Transmisioaren zeregin horretan maisu/maistraren irakaskizunean, irudia eta gehien bat berbaren bitartez.

Berba eragile.

Artearen diskurtsoan nagusi: K O N T Z E P T U A

Eta zer da kontzeptua Artean pentsamendura, berbetara laburbildutako eta lekualdatutako ezaugarri ala asmoa baizik.

Arte Ederren fakultateetan zer da berba? Zeharkako gaitasuna, ikasleen esku, garatu beharreko gaitasuna; ahoz eta idatziz.

Nork bere lanean prozesuak, ekintzak, asmoak, desioak, kontzeptuak…

Beraz beharrezkoa denean, berba.

Horregatik, berriro idatziko dut: berba egokia, berba objektiboa, metafora, antitesia, nahi duzn erretorika figura erabilita, baina sintaxia, gramatika eta berbaren eta hizkuntza den hiztun guztion etxe barruan, idiolektora iritsita nahi badugu ere. Bestela honen mugan: Babel, kakofonia: A N A B A S A

Hainbatek dio zentzugabekeria dela Arteaz idaztea. Artea izatez, Artea delako: Presentzia absolutua eta exegesian presentzia esplikaezina. Baina presentzia den heinean, berarekin estropezu egin dezakegu, eta berau ingura dezakegu, ezta? Eta bere inguru-minguru horretan zerbait esan, idatz dezakegu, ezta? Ala ez?

Baina Egitatea da. Egitatea izanik, deskriba daiteke, ala ez?

Eta idatzitakoak norbaitentzat balio izan dezake.

Kontuan izateko: Izenburua, artelanaren hatz eta hatsa, beraz izenburua artelanarentzat hatz erakuslea baita kiratsa ere

Artearen esperientzia suspertzeko ere: berba.

Eta ezin ukatu.

Berba.

Arteaz ere idazten da.

Arteaz ere idatzi behar da.

Esan.

Aditzera eman.

Berba berari esker, diskurtsoan: ezagutza, datua, erlazioa, analisia edukia (hemen Artean dirauen zama eta hatz metafisikoa dago oraindik). Gero guztion aurrean begibistan zein kale gorrian uzteko.

Jakin beharrekoak:

Artea noiz egiten dugu?

Zer egin daiteke Artearekin?

Arteaz non eta noiz berba egiten dugu?

Zer esan dezaket Arteaz?

Zer idatz dezaket Arteaz?

Arteaz, non idazten ohi dugu?

Eta zertarako? Zertarako idazten dugu? Zertarako idatzi nahi dugu?

Bigarren oharra:

Bi leku: Artea eta berba.

Gertaera bat: berba Artea denean/Artea berba denean.

Idaztea Artea da.

Literatura.

Literatura, lettera = berba.

Berba gehienetan literatura denean: ipuin, narrazio, poema, egunerokoa, izenburuak dira… Zilegiak baina literatura.

Literaturan mundua.

Munduan ama dago baita aita ere.

Munduan laguna dago, baita arerioa ere.

Munduan herioa dago, baita poza ere.

Munduan koloreak daudela uste dugu, baina atributuak dira.

Kolorea (edozein) mundu bihurtzea ergelkeria da.

Munduan Artea dago.

Artea literaturan: ipuinean, narrazioan, poeman, Artea predikatua baino bilbearen pertsonaia.

Horrez gain, Artetik idaztea beste gauza bat ere dateke.

Artetik idaztea esateak kokagune batetik idaztea baino ez du adierazten. Predikatua, ordea, ez da hain argi geratzen.

Artetik idazteak ez du predikaturik ziurtatzen. Beharbada, behar ere ez da behar.

Testua iragangaitza izan daiteke, objektua, berba konstelazioa, zeinua. Baina horiek guztiek ez dute trantsitibitaterik. Artea bertan dago. Artea bera da.

Funtzio poetikoa (Chesterton 2014, 208).




Funtzio poetikoaren mutur-muturrekoan:

b e r b a.

B E R B A.

Horregatik berba ala berbak: adierazlea, adierazirik ote? Batek daki, funtzio erreferentziala eta baita poetikoa ere, beharbada,berbatik kanpo:

Zeinua;

Grafia;

Kaligrafia;

Picassok erakutsitako berben bilbea;

Puska

eta dena delakoaren presentzia hutsa, ez inoren

ezta inorentzako mezurik.

Artea idazten dugu A R T E A.

Berba Artea egin. Subjektuak idatzi, ebaki (Apollinaire berriro), zizelkatu, tolestu, soldatu, ezabatu, marratu, txikitu, murtzikatu (Burden), gain marraztu eta erre ere.

Artetik idazkeran, idatzitakoari, agian forma bat uste zaio, forma baten irudipen lausotua beharbada.

Berba sortzen dut: Prisma trinkoa zeharkaezina.

Prisma, prisma da. Prismak ez dio.

Rose is a rose is a rose

Paperean berba idazten dut; termitek, lepismek jan (Barcelórena Malin; Pino-ren desagertutako berben poemak)

Hemen,ez da horrenbeste komunikazioa eta ekintza da ageriago.

ARTEA idaztea:

gauza

prisma

kuboa

enkofratutakoaren barruan porlanezkoa

(Michelangeloren esklaboa)

Gauza ispiluan ipinita: ARTEA║AETRA

AETRA, inbertsioa, atzetik aurrerantz.

Hankaz gora, buruz behera




Formari dagokion eragiketetan, ezagutza desagertzen al da?

Zentzua inon ere ez? Baina zentzua

Baina aribidean, formalizazio prozesuan ikusten dugu:

Artea hedatu: proselitismoa, berbaren garrantzia ezin saihestu.

Artea hedatu.

Berba bera: A R T E A




Ad absurdum.

Berba: berba adierazle legez, adierazirik gabeko zeinua.

Azken muturrean edukirik gabeko ikus zeinua.

Arabesko antzekoa.

Berbak ez du ezer garraiatzen.

Berba da berba.

Berba Artea da.

Berba, arroztuta irakurtzean, zarata.

Artea aditz iragangaitzaren subjektua.

Predikaturik ez.

Baieztapena.

Presentzia.

Egitatea.

Artea idatziz? = Artea

Artea egin? Artea izan?

Amaiera

Hasierara itzul gintezke eta aditzen inguruan itsatsitakoa irakurri.

Arteaz idaztea: diskurtsiboa. Dio(t)/dio(k/n)/dio-dio(gu)/dio(zu)/dioz(zue)/dio(te). Norbaitek Arteaz zerbait dio.

Artea idaztea: tautologia. Da-dago.

Horren arabera, kasuz-kasuz zu zeu.

Zer egin?

Logikoa, diskurtsiboa:

Dio(t)/dio(k/n)/dio/dio(gu)-dio(zu)/dioz(zue)/dio(te).

Autonomoa, buruoneslea, autonomoa:

Da-dago.

Kontutan hartu

Ibai Atutxari esker onez

Erreferentziak

Chesterton, Gilbert Keith. 2014. El gran mínimo (Antología poética). Hautapena, itzulpena eta hitzaurrea, Miguel Salas Díaz. Madrid: Salto de Página

Fernández Fernández, Beatriz. 2011. “Aditz predikatiboak: Aditz iragangaitzak eta iragankorrak”. Sareko Euskal Gramatika [blog]. https://www.ehu.eus/seg/morf/5/12/2/1?s[]=predikatibo&s[]=predikatiboa&s[]=predikatiboak

Oin-oharra

[1] Euskal Biblia. Jaime Kerexetaren itzulpena (1976). Bilbo: Bilboko Eleizbarrutiko Gotzaintza, 1993.


Buscar:
Ir a la Página
IR
Visor de artículos científicos generados a partir de XML-JATS4R por