Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia
Euskal herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Honek areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.

Aldizkari honek doako sarbidea eskaintzen die bertako edukiei. Horrela, publikoari edo, oro har, publikoari egindako doako ikerketa-eskaintzei esker, jakintza-truke global handiagoa dago. Ekaiako artikuluak Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratzen dira. Horrek aukera ematen du obrara berehala doan sartzeko, eta aukera ematen dio edozein erabiltzaileri irakurtzeko, deskargatzeko, kopiatzeko, banatzeko, inprimatzeko, bilatzeko edo artikuluen testu osoekin lotzeko, indexatzeko, datu gisa softwarera pasatzeko edo beste edozein helburu zilegirekin erabiltzeko.

2024az geroztik, Ekaiako artikuluak Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratzen dira. Ekaiako artikuluen egile-eskubideak "UPV/EHU Argitalpen Zerbitzuarenak" dira, Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratuak.
Euskal Herriko Unibertsitatea eu-ES Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0214-9001
(C) UPV/EHU Press

CC-BY-NC-SA
Produkzio-sistema automatizatuen kontrola garatzeko MeiA metodologia https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27613
Automatizazio industrialeko sistemak kontrolatzeko softwarea gero eta konplexuagoa denez, garapen- eta dokumentazio-metodologiak behar dira. Helburua softwarearen modularitatea hobetzea da, berrerabilera, enpresa-hierarkia osoan elkarreragingarritasuna, malgutasuna, iraunkortasuna eta hedagarritasuna areagotzeko. Alderdi horiek MEthodology for Industrial Automation (MeiA 4.0) metodologiarekin jorratzen dira. Metodologia horrek software-ingeniaritzaren praktika onenak aprobetxatzen ditu, baita automatizazio-ingeniaritzaren metodo eta estandar ondo hedatuak ere. Metodologiak kapsulatutako kontrol-osagaien multzo bat garatzeko gidak, txantiloiak eta tresnak eskaintzen ditu. Osagai horiek elkarrekin lan egiten dute, bai ohiko produkzioari bai akatsen dituen produkzioari heltzeko, eta automatizazioaren hierarkian goiko mailekiko integrazioa bermatzen dute. Garapen-prozesu osoan  automatizazioaren alorreko terminologia erabiltzen da, eta horrek produkzio-sistemaren garapenean, instalazioan eta funtzionamenduan parte hartzen duten guztien arteko komunikazioa hobetzen du. Kasu praktiko gisa, mihiztatze-zelula baten kontrolaren garapena aurkezten da. Zelula hori osatzen duten lan-estazioak kontrolatzeko kapsula-unitate multzo batez osatuta dago, eta unitate horiek ekoizpen-helburuak lortzeko elkarreragiten dute. Metodologiaren aplikagarritasuna inguruko enpresetan ere frogatu da master amaierako lanen bidez.
Nagore Iriondo Ekaitz Hurtado Isabel Sarachaga Maria Luz Alvarez Arantzazu Burgos Copyright (c) 2023 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0 2025-09-03 2025-09-03 47 10.1387/ekaia.27613 Ale bereziaren editoreen hitzaurrea https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27573
Adimen artifizialari buruzko Ale bereziaren editoreen hitzaurrea
Olatz Arregi Itziar Irigoien Copyright (c) 2025 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0 2025-05-28 2025-05-28 47 10.1387/ekaia.27573 Hitzaurrea https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/23988
EKAIA aldizkaria, Adimen artifizialari buruzko alearen hitzaurrea.

Gorka Azkune Copyright (c) 2025 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0 2025-05-28 2025-05-28 47 10.1387/ekaia.23988 Sinapsitik mielinara: Autismoaren espektroko nahastearen mekanismo integratzaileak https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27566
Autismoaren espektroko nahastea (AEN) etiologia genetiko handiko neuro-garapeneko nahasmendua da, gutxi gorabehera munduko biztanleriaren % 1,5–2ri eragiten diona. Ikerketek autismoaren arrisku aleloetako mutazioak sinaptogenesian eta funtzio sinaptikoan erabakigarriak direla ezarri badute ere, azkenaldian AENaren etiologia zelula glialetan ere perturbazio nabarmenak dakartzala ikusi da, hots, oligodendrozitoen desberdintzapen eta mielinizazioan. Berrikuspen honek gaur egungo ebidentziak sintetizatzen ditu, AENari lotutako aldaera arruntek eta arraroek funtzio neuronalean, oligodendrozitoen zelula aitzindarien bereizketan (OPC) eta oligodendrozito mielinizatzaile helduen eraketan nola eragiten duten jakiteko. Shank3ren mutazioak mielinaren ultraegitura eta gene-adierazpena kaltetzen duela adierazten da. Chd8ren mutazioek eskualdearekiko espezifikoa den OPCaren desberdintzapena eten eta garuneko substantzia zuriaren garapenean eragiten duten bitartean. Are gehiago, azken ikerketek OPC eta parbalbumina-positibo diren interneuronen arteko komunikazio sinaptiko anormalak, GABA-B hartzaileen eta TWEAK bezalako zitokinen bidez, AENaren patogenesian duen garrantzia adierazten dute.
Irune Ugarte Arakistain Maria Villafranca-Faus Carla Peiró-Moreno Stefano Calovi Maria Domercq Copyright (c) 2023 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0 2025-09-01 2025-09-01 47 10.1387/ekaia.27566 Irakaskuntzan eta praktika klinikoan oinarritutako esku-hartzearen eragina osasun zientzietako ikasleen adinkeriaren murrizketan. https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27551
Adinkeria adinagatiko diskriminazioa bezala ezagutzen da. Adinkeria hiru dimentsiok osatzen dute: kognitiboa, afektiboa eta jokabidekoa. Hezkuntzako esku-hartzeak eta adinekoekin kontaktua izatea adinkeriari aurre egiteko eraginkorrak direla erakutsi dute. Osasun-arloko ikasleetan adinkeria murriztea ezinbestekoa da kalitatezko zainketak ziurtatzeko adineko pertsonentzat. Beraz ikerlan honen helburua zahartze-prozesuari buruzko ezagutza areagotzeak eta adinekoekin kontaktua izateak zentro soziosanitarioetan praktika klinikoak eginez, estereotipo negatibo eta aurreiritzietan duten eragina aztertzea zen. Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Leioako Campusean, egin zen 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan. Kohortezko azterketa prospektibo honetan, datu-bilketa ikasturte bakoitzaren hasieran eta amaieran egin zen. CENVE eta DSE galdetegiak, estereotipoak eta aurreiritziak neurtzeko erabili ziren. 2019/2020 ikasturtearen hasieran eta bukaeran lortutako emaitzetan ikusi zen interbentzio taldean estereotipo negatiboen eta aurreiritzien beherakada bat eman zela, kontrol taldean aldiz ez zen inongo aldaketarik eman. 2020/2021 ikasturtearen hasieran eta bukaeran, bai interbentzio eta kontrol taldean esterotipo negatiboen beherakada bat eman zela. Aurreiritzietan aldiz ez zen aldaketarik eman ez interbentzio taldean ezta kontrol taldean ere. Beraz ondorioztatu daiteke zahartzeari buruzko hezkuntza eta zentro soziosanitarioetan praktika klinikoa uztartzen dituen esku-hartze batek nabarmen murriztu ditzakeela ikasleen zahartzeari buruzko estereotipo negatiboak eta aurreiritziak.

HITZ GAKOAK: adinkeria, osasun zientzietako ikasleak, esku-hartzeak, estereotipo negatiboak, aurreiritziak.
Batirtze San Martin Gamboa Idoia Zarrazquin Arizaga Ana Belén Fraile Bermudez Copyright (c) 2025 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0 2025-07-16 2025-07-16 47 10.1387/ekaia.27551