Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia

Euskal herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Honek areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.

Aldizkari honek doako sarbidea eskaintzen die bertako edukiei. Horrela, publikoari edo, oro har, publikoari egindako doako ikerketa-eskaintzei esker, jakintza-truke global handiagoa dago. Ekaiako artikuluak Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratzen dira. Horrek aukera ematen du obrara berehala doan sartzeko, eta aukera ematen dio edozein erabiltzaileri irakurtzeko, deskargatzeko, kopiatzeko, banatzeko, inprimatzeko, bilatzeko edo artikuluen testu osoekin lotzeko, indexatzeko, datu gisa softwarera pasatzeko edo beste edozein helburu zilegirekin erabiltzeko.

2024az geroztik, Ekaiako artikuluak Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratzen dira. Ekaiako artikuluen egile-eskubideak "UPV/EHU Argitalpen Zerbitzuarenak" dira, Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratuak.

eu-ES

(C) UPV/EHU Press

CC-BY-NC-SA

ekaia@ehu.eus (Estefania Planas/Naiara Barrado/ Josu Jugo)
ekaia@ehu.eus (Josu Jugo)
Thu, 10 Jul 2025 17:10:32 +0200
OJS 3.3.0.3
http://blogs.law.harvard.edu/tech/rss
60

Ale bereziaren editoreen hitzaurrea
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27573

Adimen artifizialari buruzko Ale bereziaren editoreen hitzaurrea

Olatz Arregi, Itziar Irigoien
Copyright (c) 2025 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27573
Wed, 28 May 2025 00:00:00 +0200

Hitzaurrea
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/23988

EKAIA aldizkaria, Adimen artifizialari buruzko alearen hitzaurrea.

Gorka Azkune
Copyright (c) 2025 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/23988
Wed, 28 May 2025 00:00:00 +0200

Irakaskuntzan eta praktika klinikoan oinarritutako esku-hartzearen eragina osasun zientzietako ikasleen adinkeriaren murrizketan.
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27551

Adinkeria adinagatiko diskriminazioa bezala ezagutzen da. Adinkeria hiru dimentsiok osatzen dute: kognitiboa, afektiboa eta jokabidekoa. Hezkuntzako esku-hartzeak eta adinekoekin kontaktua izatea adinkeriari aurre egiteko eraginkorrak direla erakutsi dute. Osasun-arloko ikasleetan adinkeria murriztea ezinbestekoa da kalitatezko zainketak ziurtatzeko adineko pertsonentzat. Beraz ikerlan honen helburua zahartze-prozesuari buruzko ezagutza areagotzeak eta adinekoekin kontaktua izateak zentro soziosanitarioetan praktika klinikoak eginez, estereotipo negatibo eta aurreiritzietan duten eragina aztertzea zen. Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Leioako Campusean, egin zen 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan. Kohortezko azterketa prospektibo honetan, datu-bilketa ikasturte bakoitzaren hasieran eta amaieran egin zen. CENVE eta DSE galdetegiak, estereotipoak eta aurreiritziak neurtzeko erabili ziren. 2019/2020 ikasturtearen hasieran eta bukaeran lortutako emaitzetan ikusi zen interbentzio taldean estereotipo negatiboen eta aurreiritzien beherakada bat eman zela, kontrol taldean aldiz ez zen inongo aldaketarik eman. 2020/2021 ikasturtearen hasieran eta bukaeran, bai interbentzio eta kontrol taldean esterotipo negatiboen beherakada bat eman zela. Aurreiritzietan aldiz ez zen aldaketarik eman ez interbentzio taldean ezta kontrol taldean ere. Beraz ondorioztatu daiteke zahartzeari buruzko hezkuntza eta zentro soziosanitarioetan praktika klinikoa uztartzen dituen esku-hartze batek nabarmen murriztu ditzakeela ikasleen zahartzeari buruzko estereotipo negatiboak eta aurreiritziak.

HITZ GAKOAK: adinkeria, osasun zientzietako ikasleak, esku-hartzeak, estereotipo negatiboak, aurreiritziak.

Batirtze San Martin Gamboa, Idoia Zarrazquin Arizaga, Ana Belén Fraile Bermudez
Copyright (c) 2025 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27551
Wed, 16 Jul 2025 00:00:00 +0200

Eskola-jazarpenaren arrisku- eta babes-faktoreak ikuspegi biopsikosozialetik: literaturaren berrikuspena
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27532

Eskola-jazarpena haurtzaroan ohikoena den jokabide agresiboa da, eta ikasle batek beste ikasle baten ekintza negatiboak modu iraunkorrean eta berariazkoan jasaten dituenean edo horretarako arriskua duenean gertatzen da. Gainera, eskola-jazarpenaren prebalentzia eta inpaktua kontuan hartuta, osasun publikoko arazotzat jo dute zenbait adituk. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan haurren %16,8 biktima, erasotzaile edo erasotzaile-biktima direla balioesten da. Bestalde, haur eta nerabeen ongizate eta garapenean ondorioak eragin ditzake, besteak beste, funtzio exekutiboen garapen urriagoa eta arazo afektibo-emozionalak. Zentzu horretan, lan honetan eskola-jazarpena agertzeko probabilitatea areagotu edo murrizten duten aldagai biologiko, psikologiko eta sozialak jaso dira. Hala, eskola-jazarpenean eragin dezaketen aldagai biologikoak sexua, adina eta hormonak dira. Era berean, arrisku- edo babes-faktore izan daitezkeen aldagai psikologikoak zailtasun kognitiboak, gaitasun sozialak, adimen emozionala eta egokitzapen soziala, autoestimua, enpatia eta erresilientzia dira. Aldagai sozialei dagokienez, azkenik, eskola-aldagaiak, familia-aldagaiak, komunitatea eta maila sozioekonomikoa daude; baita bestelakoak ere, hala nola, ariketa fisikoa, obesitatea edo sexu- eta genero-identitatea. Hortaz, eskola-jazarpenaren prebentzioa eta esku-hartzea hobetzeko beharrezkoa da kausazko harremanak ezarri ahal izateko ikerketa-diseinuak erabiltzea, baita aldagaien arteko elkarrekintzak aztertzea ere.

Lierni Tolosa Beldarrain, Nerea Lertxundi Iribar, Ane Arregi Otxotorena, Izaro Babarro Velez
Copyright (c) 2023 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27532
Fri, 04 Jul 2025 00:00:00 +0200

Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna Hutsune Bifasikoen Aurrean
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27526

Energia berriztagarrien integrazioa funtsezkoa da helburu klimatikoak betetzeko, baina hauek sorgailu sin-
krono konbentzionalak ordezkatzen dituzten heinean, sistemaren inertzia eta indarra murriztu egiten dira,
egonkortasun arazoak sorraraziz. Hori dela eta, sarearen konexio kodeek energia berriztagarrien bihurgai-
luek babes funtzioak betetzea eskatzen dute. Lan honek bihurgailuen kontrolak aztertzen ditu, batez ere
tentsio baxuetan jarraitzeko gaitasunaren beharrak asetzeko. Sare desorekatuetan funtzionatzeko kontrolen
gaitasunak eta mugak aztertuko dira, eta emaitzak Matlab-Simulink bidez simulatuko dira. Bihurgailuen
kontrol klasikoak hutsune bifasikoen aurrean funtzionatzeko gai direla ondorioztatu da, baina sare desore-
katuetan kontrol bereziak inplementatzea beharrezkoa da sare kodeen funtzionalitateak betetzeko.

Alexander Gomez-Raya, Alain Sanchez-Ruiz, Amaia Lopez-de-Heredia, Endika Bilbao
Copyright (c) 2023 Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0
https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/27526
Tue, 22 Jul 2025 00:00:00 +0200