gogoan argitaratzeko lanak word formatuan bidali behar dira batetik (txantiloia hemen), eta pdf formatuan bestetik. Ebaluazio-prozesua anonimoa izango denez, lana itsututa bidali behar da.
Artikulu guztiek honako hau izango dute hasieran bai euskaraz eta bai ingelesez: izenburua, gehienez 200 hitzeko laburpena (abstract) eta 6 gako-hitz (izenburuan azaltzen ez diren hitzak). Artikuluek 10.000 hitz izango dituzte gehienez.
Zuzendariak gutxienez bi aztertzaileri bidaliko die jasotako lana, eta horien txostenaren arabera erabakiko da lana argitara eman edo ez. Bidalketa egiterakoan, egileak gutxienez bere lanaren balizko aztertzaile bat proposa diezaioke zuzendariari, baita aztertzaile izatea nahi ez lukeen beste bat ere, haien datuak emanda (izen-abizenak, afiliazioari buruzko xehetasunak eta e-posta helbidea). Nolanahi ere, zuzendariaren esku geratuko da proposatutako aztertzailearekin harremanetan jarri edo ez.
Eskuizkribuetan plagioa atzemateko tresnak erabiltzea erabaki dezake gogoak, Similarity Check sistemaren bidez.
Argitaratzeko onartuz gero, aurkitutako oztopo, oker edo aldabeharren zerrenda emango zaio egileari, lana zuzendu eta berriro bidal dezan. Azken bertsio hori euskara-zuzentzaileen eskuetatik pasatuko da, eta haien proposamen eta zuzenketak aintzat hartuz prestatuko du azken bertsioa egileak.
Onartuta eta zuzenduta dagoenean, gogoaren OJS webgunean jarriko da eskuragai artikulua, DOIa (Digital Object Identifier) duela. Bidalketa plataforma horren bidez eginez gero, egileak bidalketaren unean uneko egoeraren berri izan dezake.
Alea osatu eta maketatzen denean, inprenta-probak jasoko ditu egileak, haiek ere zuzendu eta berehala itzultzeko.
Liburu-kritikaren bat egin nahi duenak zuzendariari egin behar dio proposamena aurrez. Azken 5 urteetan argitaratu diren liburuen kritikak egin daitezke, oro har.
HIZKUNTZ IRIZPIDEAK
- Izen propioei kasu-markak nahiz postposizioak ezartzean ez da inoiz marratxorik erabiliko. Honela:
Griceren lanetan ikusten den bezala...
Amsterdamgo eskolako autoreek ziotenez...
- Aipuak:
- Aipuak 3 lerrokoak edo laburragoak direnean, testu nagusiaren barruan emango dira, komatxo artean. Luzeagoak direnean, ordea, paragrafo bereizian eta komatxorik gabe.
- Erdarazko lan baten aipua egin nahi denean, testu nagusian euskarazko itzulpena idatzi behar da; jatorrizkoa, berriz, oin-oharrean eta kako zuzenen artean. Erreferentzia euskarazko itzulpenari jarri behar zaio, testu nagusian.
- Oin-oharretan ez da aipurik egingo.
ERREFERENTZIAK NOLA EMAN
- Oin-oharrak ez dira erabiliko bibliografia-aipamen hutsetarako; aipamen horiek testuan bertan egingo dira, honela:
- Parentesi artean, erreferentzia zehatza eman nahi denean: (Carston 2019; Grice 1969a, 1969b)
- Aipua denean, orrialde-zenbakia ere eman behar da:
(Grice 1969: 170)
(Barwise eta Perry 1983: 122-23)
(Perry 1997: 602, 2000: 88; Grice 1969: 159)
- Lan bat hiru egilek edo gehiagok egina bada, honela aipatu: (Doran et al. 2012)
- Lanaren erreferentzia kasu-marka nahiz postposizioa duela eman nahi denean: Grice (1969)ren arabera…
- Egilearen izena kasu-markarekin nahiz postposizioarekin eman nahi denean: Griceren (1969) arabera, Barwise eta Perryren (1983) arabera…
-Artikuluaren amaieran erreferentzien zerrenda emango da, honela:
Liburua
- Barwise, Jon eta John Perry. 1983. Situations and attitudes. Cambridge, MA: Bradford/MIT. Berrargitaratua in 1999, Stanford: CSLI Publications.
- Noveck, Ira eta Dan Sperber (arg). 2004. Experimental pragmatics. London: Palgrave Macmillan.
- Perry, John. 2000. The problem of the essential indexical and other essays. Expanded edition. Stanford: CSLI Publications.
Liburu-kapitulua
- Carston, Robyn. 2019. "Ad hoc concepts, polysemy, and the lexicon". In K. Scott, B. Clark eta R. Carston (arg.), Relevance, pragmatics and interpretation. Cambridge: Cambridge University Press, 150-62.
- Perry, John. 1997. "Indexicals and demonstratives". In R. Hale eta C. Wright (arg.), Companion to the philosophy of language. Oxford: Blackwell, 586-612.
Artikulua
- Doran, Ryan, Gregory Ward, Meredith Larson eta Yaron McNabb. 2012. "A novel experiment paradigm for distinguishing between what is said and what is implicated". Language 88 (1): 124-54. https://doi.org/10.1353/lan.2012.0008.
- Grice, Paul. 1969. "Utterer's meaning and intentions". Philosophical Review 78: 147-77.
- Perry, John. 1979. "The problem of the essential indexical". Noûs 13 (1): 474-97.
- Sibley, Frank. 1959. "Aesthetic concepts". Philosophical Review 68 (4): 421-50. Berrargitaratua in P. Lamarque eta S. H. Olsen (arg.), 2004, Aesthetics and the philosophy of art. The analytic tradition.Oxford: Blackwell, 127-41.
- Turing, Alan M. 1950. "Computing machinery and intelligence". Mind 49 (236): 433-60. 2018. “Konputazio-makinak eta adimena”. Gogoa 17: 3-28. Itzultzailea: Xabier Arrazola
Liburu-kritika
- Huizi, Pello. 2010. Bilingual: Life and reality (François Grosjean) liburuaren kritika. Gogoa 10 (1&2): 115-21.
Tesia
- Acosta, Josu. 2017. Explaining culture. A constraint-based approach. Doktore-tesia, UPV/EHU.
- Faller, Martina. 2002. Semantics and pragmatics of evidentials in Cuzco Quechua. Doktore-tesia, Stanford University.
Egunkarietako artikuluak, berriak, blogak, etab.
[Orrialde-zenbakia baldin badu, testuan erreferentzia egitean jar liteke (Lertxundi 2012: 3), baina erreferentzia osoa ematean ez.]