Laneko arrisku psikosozialen eta sintomatologia klinikoaren arteko harremana: Prodegel kasua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-06-07
Aitor Larzabal Fernandez Kerly Daniela Villagómez Arguello

Laburpena

Ikerketaren helburua Tungurahuako (Ekuador) enpresa batean laneko arrisku psikosozialen eta sintomatologia klinikoaren arteko harremana aztertzea izan da. Helburua lortzeko, sintomatologia klinikoa neurtzen duen SCL-90-R eta arrisku psikosozialak neurtzen dituen FPsiko 3.0 erabili dira Prodegel S.A. enpresako 125 lankideekin. Lortutako emaitzak aztertuz, esan daiteke arriskuak eta sintomatologia ageri direla laginean, biak neurri txikian agertzen badira ere. Bien arteko erlazioa ere ageri da. Alde batetik, lan-kargak, lan-denborak eta betebehar psikologikoek erlazioa dute somatizazioarekin eta antsietatearekin. Beste alde batetik, parte-hartzeak eta gainbegiratzeak erlazioa dute antsietate fobiko, bortizkeria eta ideazio paranoidearekin. Esan daiteke, beraz, aztertutako laginean lanaren ezaugarriekin erlazionaturiko arriskuek lotura dutela norbanakoarekin zerikusia duen sintomatologiarekin eta, aldiz, lan-harremanekin erlazionatutako arriskuek lotura dutela pertsona arteko harremanen arloko sintomatologiarekin.

Nola aipatu

Larzabal Fernandez, A., & Villagómez Arguello, K. D. (2019). Laneko arrisku psikosozialen eta sintomatologia klinikoaren arteko harremana: Prodegel kasua. Gogoa, 19. https://doi.org/10.1387/gogoa.20875
Abstract 397 | PDF Downloads 257

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Arrisku psikosozialak, sintomatologia klinikoa, SCL-90-R, FPsiko 3.0.

Atala
Artikuluak