Kripke, Perry eta “ni”

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2021-03-17
María de Ponte

Laburpena

Artikulu honetan, lehen pertsonako “ni” izenordainari buruz Kripkek dituen

ikuskerez ari naiz. Nire asmoa da erakustea Saul Kripkeren geroagoko ikuskera nola urruntzen

den Naming and Necessityn esplikatu zituenetatik, eta John Perryren azalpenarekin

alderatzea; gertuago dago Perryrena Kripkeren hasierako baieztapenetatik. Kripkeren bi

artikulu eztabaidatzen ditut, “Frege’s Theory of Sense and Reference” eta “The First Person”.

Hasteko, argudiatzen dut Fregez egiten duen interpretazioa ez dela egokia, eta gero erakusten

dut Kripkeren beraren ikuskera nola eratortzen den interpretazio horretatik. Kripkeren

ikuskera Perryrenarekin alderatzen dut, batez ere “Frege erakusleez” (1977 [2018]) lanean

aurkezten duenarekin. Kripkeren proposamenak bi suposizio ditu oinarrian: Fregeren ikuskera

interpretatzean, Kripkek ez du arazorik ikusten Pentsamendu komunikaezinetan, eta kartesiar

nira jotzen du berak “ni”ren erabilerak esplikatzean. Bi suposizio horiek ez ditu egiten Naming

and Necessityn, eta ez dira beharrezkoak “ni” lehen pertsonako izenordainaren azalpen

semantikorako.

Nola aipatu

de Ponte, M. (2021). Kripke, Perry eta “ni”. Gogoa, 22. https://doi.org/10.1387/gogoa.22600
Abstract 226 | PDF Downloads 204

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

lehen-pertsonako izenordaina, Fregeren Pentsamenduak, norberaren ezagutza, autoerreferentzia.

Atala
Artikuluak