Group Duties. Their Existence and Their Implications for Individuals (Stephanie Collins)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-12-18
Zvonko Díaz

Laburpena

Betebeharren inguruko hausnarketa filosofikoa zerbait berria ez bada ere, azkenengo urteetan gero eta analisi filosofiko gehiago agertzen eta eztabaidatzen ari dira. Era berean, egungo ontologia sozialak "talde" moduko entitate sozialen ikerketa zaharra tresna sofistikatuagoekin eraberritu du. Erraza da betebeharrak eta entitate sozialak harreman estua dutela pentsatzea. Eta, hala ere, duela gutxi arte gehienbat bereizita aztertzeko kontutzat jo izan dira zenbait esparru akademikotan. Zorionez, sortzen ari den ikerketa multzo gero eta handiagoari erreparatuta (De Caro, Epstein eta Kelly 2019), bi kontu horiek elkargune bat osatzen ari dira gaur egun. Elkargune horren adierazle ona dugu Collinsen urteetako hausnarketa-lanaren emaitza den liburu hau. 

Nola aipatu

Díaz, Z. (2019). Group Duties. Their Existence and Their Implications for Individuals (Stephanie Collins). Gogoa, 20. https://doi.org/10.1387/gogoa.21324
Abstract 201 | PDF Downloads 173

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Liburuen kritikak