Fiscalidad, Internacionalización de la Economía social y fomento de la responsabilidad social empresarial

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-02-2015
Gemma Patón García

Laburpena

Krisi ekonomikoak, garatutako herrialdeek hazkundearekiko eragin negatiboa duten gizarte arriskuen kontrolaren inguruko kezka areagotu du. Arazo hau Enpresen Gizarte Erantzukizunaren (EGE) ikuspegitik aztertu daiteke. Honela, EGE ikusten da enpresen jarrera gisa helburu sozial, ekonomiko eta ingurugirokoak sustatzeko, nazioarteko merkatuan lehiakortasuna bermatzearekin batera. Honela, gizarte ekonomiak lagundu dezake ondoko esparruetan: garapen jasangarria, kohesio ekonomiko eta soziala, ehun produktiboaren sustapena eta errentaren banaketa, enpleguaren sustapena, eta aukera berdintasuna. 

Lan honen objektua, gizarte ekonomiarekin harremana duten politikak sustatzeko, fiskalitateak duen funtzioa azpimarratzea da, batez ere kooperatiben araubide juridikoan ikus daitekeena. 

Kooperatiben nazioartekotzea sustatzeko esparru legal eta fiskalak berebiziko garrantzia du, eta lotura oso estua dauka ekimen kooperatiboaren printzipioekin. Gure ikuspegitik, ezinbestekoa da, garapen jasangarria eta kooperatiben gizarte erantzukizunaren haritik, araubide fiskalean kontuan hartzea hainbat irizpide oinarrituz printzipio konstituzionaletan, gizartearen interes orokorretan, edo jarduera ekonomikoaren nazioartekotzean. Baita ere, beste emaitza positiboak lor litezke Latinoamerikan, besteak beste saiheste fiskala jeistea eta behintzat ekonomiako sektoren informaleko zati bat formalizatzea, benetako EGE bultzatzea, eta, modu horretan, ekonomia jasangarriaren helburuen alde aritzea. 

Nola aipatu

Patón García, G. (2015). Fiscalidad, Internacionalización de la Economía social y fomento de la responsabilidad social empresarial. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social , (11). https://doi.org/10.1387/reves.13900
Abstract 273 | PDF (Español (España)) Downloads 460

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos