Euskadiko Kooperatiben Lege berria
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
2019ko abenduaren 20an Eusko Legebiltzarrak 11/2019 Legea, Euskadiko Kooperatibei Buruzkoa, onartu zuen, lurraldeko kooperatibentzako indarrean dagoen araudia bihurtu delarik. Orokorrean ordezkatu duen legearen izpiritua, joera eta edukia mantentzen dituen arren, arlo ezberdinetan berrikuntza nabarmenak eta interpretazio- arazoak planteatzen zituzten gaietan argibideak ere ekarri ditu, zalantzarik gabe eztabaidagarriak izan daitezkeenak. Kooperatiben inguruko azterketa juridikoan aurrekoen azterketak berebiziko interesa du, bereziki Euskadiko kooperatiben erreferentzialtasuna aintzat hartuta. Lan honek, beraz, lege berriak jasotako aspektu eta berrikuntza nagusiak errepasatzen ditu bere atal ezberdinak jarraituz, azpimarragarrienak diren alderdiei arreta berezia eskainiz (hala nola, genero berdintasunaren bidean jasotako xedapenak, digitalizazioari buruzkoak, administratzaileen betebeharrei dagozkienak, bazkideen erantzukizunaren araubidearen arauketa edota lan elkartuko kooperatiben araubidea) beti ere begirada kritikoa mantenduz.