Bizi-hautuak ertzetatik. Esperientzia agroekologikoen dimentsio subjektiboa trantsizio ekosozialari begira.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 15-12-2021
Jokin Bergara Eguren

Resumen

Garapen iraunkorraren gaiak oihartzun mediatiko eta politiko geroz eta zabalagoa hartu duen garaiotan, trantsizio ekosozial demokratiko baterako premia aldarrikatzen da sektore akademiko, sozial eta politiko jakinetatik. Aurrekaririk gabeko erronka zibilizatorioaren aurrean, berrigituraketa materiala bezain garrantzitsu da trantsizio psikokulturalean arreta jartzea. Artikulu honetan elikadura burujabetzaren bidea hautatu duten gazteen azterketa egiten da, hiriko bizimodutik irten eta automugapenaren eta burujabetzaren ideiari jarraiki eratu dituzten esperientzietan arakatuz. Trantsizio ekosizalaren adar subjektiborako ikasgai baliagarriak ateratzea dugu helburu, bizi-esperientzia automugatuek indibiduoaren mailan dituen inpaktuak eta tentsio-puntu ezberdinak ezagutzeko batetik, eta euren jardunari eransten dioten zentzu sozialetan arakatzeko, bestetik. Interes berezia pizten du ekonomia eta subjektibotasun eredu hegemonikoaren aurrean artikulatzen ari diren bizi-praktika kontra-hegemonikoak ikertzeak, erronka sozio-ekologikorako argi puntu batzuekin topo egin dezakegula sinetsita.

Cómo citar

Bergara Eguren, J. (2021). Bizi-hautuak ertzetatik. Esperientzia agroekologikoen dimentsio subjektiboa trantsizio ekosozialari begira. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (18). https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22512
Abstract 141 | PDF (Euskara) Downloads 101

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos