Borrokalari ohien desarme, desmobilizazio eta gizarteratze prozesuak genero ikuspegitik
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Iker Zirion Landaluze
Resumen
Lan Koaderno honetan, zehatz aztertuko dugu borrokalari ohien desarme, desmobilizazio eta gizarteratze (DDR) prozesuetan emakumeek izan duten parte-hartzea. Gaur egunean, emakumeen parte-hartzea ez da lehentasunezkotzat jotzen bakea eraikitzeko nazioarteko agendan, zehazki, DDRprogramak abiarazteko ardura duten estatuko eta nazioarteko erakundeen agendan. Horrek ondorio larriak ditu, gerra ondoko testuinguruetan dauden emakumeei begira. Izan ere, alde batetik, berreraikitzeko prozesuan, ez dira behar bezala barne hartzen talde armatuetan borrokalari gisa aritu diren emakumeek eta, era berean, borrokan aritu ez diren emakumeek dituzten beharrizanak eta interesak. Beste aldetik, gatazka dagoen bitartean genero harremanak berriz zehazteko eta berdintasun gehiago lortzeko egiten diren saiakerek (adibidez, emakumeek rol berriak hartzeak, erabakiak hartzeko guneetan parte hartzeak, antolatzeko ahalmen gehiago izateak eta gizarteko mobilizazioetan gehiago parte hartzeak) nekez egingo dute aurrera gatazka ondoko testuinguruan; ez, behintzat, hori lortzeko abian jarri beharreko estrategiak abiarazten ez badira. Horiek horrela, DDRprozesuak oso tresna erabilgarria izan daitezke berdintasun hori lortu ahal izateko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Sección
Artículos
Todos los artículos publicados en "Cuadernos de Trabajo Hegoa" se editan bajo la siguiente Licencia Creative Commons:
Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 España.
Los documentos que encontrará en esta página están protegidos bajo licencias de Creative Commons.
Licencia completa:
http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/
El autor/a y/o autores/as del artículo deben aceptarlo así expresamente.