Globalizazioaren erronkak gobernu aurrekontu ekitatiboak lortzeko tokiko saiakeren aurrean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 09-02-2008
Diane Elson

Resumen

"Globalizazioa" era anitzean erabilitako terminua da: Therborn-ek (2000), adibidez, gutxienez 5 arrazonamendu desberdin identifikatu ditu globalizazioaren inguruan, lehia ekonomikoa, gizarte kritika, estatuaren inpotentzia, kultura eta ekologian zentratutakoak. Globalizazioa honela definituz kontzeptua argitzea bilatzen du: "Mundu osoan ematen den gizarte fenomenoen hurbilketa, konexio, talka, edo gizarte agenteen mundu osoko kontzientzia pizte joerak (Therborn 2000:154)."

Definizio honek arlo guztiak batzen ditu eta beraz lagungarri izan daiteke abiapuntu bezala. Hala ere, dimentsio anizko prozesu kontraesankor hau ulertu nahi badugu sakondu egin beharko da beranduago. Gizarte agenteak desberdindu behar ditugu, alde batetik, gaur egungo botere erlazio joera desorekatuak mantzentzen eta indartzen saiatzean direnak; eta bestetik, joera hauen aurrean gizarte ordena parekatuago bat bilatzen dutenak. Gizarte fenomenoak bereiztu behar ditugu, alde batetik, gaur egungo gizarte erlazioen joera luzatzen dutenak eta bestetik, gizarte erlazio joera berriak sortzen dituztenak.

Kontuan izan behar dugu desberdindutako 2 gizarte fenomeno mota hauek behin behinekoak eta tentsioz betetakoak direla, eta beraz ez daudela berau baldintzatzen duten gizarte agenteen kontrolaren menpe.

Hemen azpimarratu nahi dudan desberdinketa ondorengoa da; irabazien lorpenak bideratzen duen kapitalaren globalizazioa, eta gizarte mugimendu aurrerakoien globalizazioa, azken honek, berdintasuna, askatasuna eta elkartasunean oinarritutako bizitza era hobeagoa bilatzen duelarik. Aipaturiko bi globalizazio motak komunikazio teknologi berriei esker izan dira posible (hegaldi merkeagoak, ordenagailuak, mundu osoko web sareak etab...). Teknologi hauen garapen eta hedapena globalizazioaren izaera kontraesankorraren adibide da.

Teknologi berri hauen oinarrizko zientzia, irabazien bilaketaren presio zuzenetik kanpoko tokietatik zuzenduak izan ziren, unibertsitateetako laborategietan bai estatuak zein fundazio pribatuek eskainitako diru laguntzei esker. Ezagupen zientifiko hau makineria erabilgarrietan gauzatzea irabaziak bilatzen zituzten enpresek antolatu zuten, kapital metaketa prozesu honen ezaugarriak kontzentrazioa eta nazioarte mailako zentralizazioa izanik. Etxarteko eragiketetan hasitako enpresa batzuk enpresa globaletan bilakatu ziren. Hauen arerio ez-eraginkorrek porrot egin zuten. Baina kable, satelite, onda eta banda zabaleko azpiegitura globalen eraikuntzak aparatuen konexioa eskatzen du, estatuaren input-ak ezinbestekoak izanik bai erregulazio zein finantzaketa arloan.

Abstract 98 | PDF Downloads 46

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Brasil, política presupuestaria-fiscal, género, política económica, gasto público, administración local, administración, participación, globalización

Sección
Artículos