Hizkuntz erlatibitatea espazio-markagailuen argitan: azken hogei urteetako ikerketen zenbait aitzinamendu

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-11-29
Mixel Aurnague

Laburpena

1940ko hamarkadaren hastapenean Whorfek azaldu, eta 1956an egilearen lan hautatuak argitaratu ostean (hil ondoko argitalpen gisa), «hizkuntz erlatibitate printzipioak» hainbat zorte ezagutu ditu. Hizkuntz erlatibitateari loturiko ideien eta haien aurrekarien ikusmira zabala eskainiz hasten da artikulu hau, ondotik kontrakoa den unibertsalismoaren jarrera aurkeztua delarik: azken hau hedatuena izan da ideien historian zehar eta hala dirau azken berrogeita hamar-hirurogei urteetan, zientzia kognitiboen sortze eta gailentzearen ondorioz. 1990eko hamarkadaren erditsuan, erlatibitatearen hipotesia nola argitua eta berrazaldua izan zen —hizkuntz erlatibitate berriztatuari bidea eginez— aipatzen da jarraian, baita esparru birmoldatu horretan obratu den ikerketa mordoa ere, espazio-semantikaren alorrean bereziki. Hizkuntz erlatibitatea eta unibertsalismoa bateratzen saiatzen den ikuspegi alternatiboa zehazten da azkenik, mintzaira eta gogamenaren arteko uztartze hobeagoa helburu duena.

Nola aipatu

Aurnague, M. (2018). Hizkuntz erlatibitatea espazio-markagailuen argitan: azken hogei urteetako ikerketen zenbait aitzinamendu. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20358
Abstract 235 | PDF Downloads 296

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

hizkuntz erlatibitatea, unibertsalismoa, mintzaira, gogamena, prozesu kognitiboak, espazio-markagailuak.

Atala
Artikuluak