Ba al dute erru sentimenduak, lotsak eta harrotasunak funtzio positiborik?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-10-28
Aitziber Pascual Susana Conejero Jon Zabala Jara Mendia Itziar Etxebarria

Laburpena

Erru sentimendua, lotsa eta harrotasuna "emozio auto-kontzientetzat" edo "auto-ebaluaziozkotzat" sailkatu ohi dira, norberaren edo Niaren ebaluazio baten ondorioz sortzen baitira. Auto-ebaluaziozko emozio horiek batzuetan gatazkatsuak izan daitezkeen arren, eta pertsonarentzat ondorio desatseginak izan ditzaketen arren, funtsezko funtzioak ere betetzen dituzte (bai pertsona arteko eremuan, baita eremu moralean ere). Bestalde, Niak jokabidearen kontrolerako dituen ezinbesteko gidak dira: jokabideak bide onetik doazen ala ez adierazten diote Niari. Jokabideak egokiak direnean, pertsonak norabide berean jarrai dezake (harrotasunaren kasua), eta, desegokiak direnean, norabide-aldaketa eskatzen diote (erru sentimenduaren eta lotsaren kasua).

Nola aipatu

Pascual, A., Conejero, S., Zabala, J., Mendia, J., & Etxebarria, I. (2019). Ba al dute erru sentimenduak, lotsak eta harrotasunak funtzio positiborik?. Gogoa, 20. https://doi.org/10.1387/gogoa.21192
Abstract 339 | PDF Downloads 277

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

emozio auto-kontzienteak, erru sentimendua, lotsa, harrotasuna.

Atala
Artikuluak

Most read articles by the same author(s)