Bertsolari txapelketen distortsioak: lehia arautua komunikazioaren kaltetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-07-10
Kepa Matxain

Laburpena

90eko hamarkadatik egundaino bertsolaritzaren kategorizazioaz gogoetatu dutenen artean agerikoa da kontsentsua: bertsoa komunikazio-ekintza da, batez ere. Bertsolariak ingurukoekin komunikatu nahi du, bertsokidearekin bezainbat entzuleekin, eta, era berean, ingurukoen erreakzioak zuzenean eragiten dio bertsolariari. Hortik iragankortasuna: une jakin batean toki jakin batean gertatzen da bertsoaren ekintza, eta behin komunikazio zuzen hori gauzatutakoan, betiko desagertzen da. Bertsolari-txapelketak fenomeno aski berriak dira, bai behintzat egun nagusi den formatuan. 1935eko Bertso Gudua izan zen egungo Txapelketa Nagusien aurrekaria ezarri zuena, bertso-mundutik kanpoko eragileek antolatua, bertsoaz oso bestelako interesek bultzaturik –gerraurreko kultur eliteek bertsolaritzara jo zuten euskara eta euskal “espiritua” pizteko asmoz–. 80ko hamarkadatik aurrera egonkortu egin dira bertsolari-txapelketak, eta, egun, bertso-munduko ekitaldi pisutsuenak bilakatu dira, bai ikusgarritasun aldetik, bai sinbolikoki ere. Baina lehia arautua jokoan sartzean, hainbat distortsio gertatzen dira bertsoak hain berezko duen komunikazio-dimentsioan.

Nola aipatu

Matxain, K. (2020). Bertsolari txapelketen distortsioak: lehia arautua komunikazioaren kaltetan. Gogoa, 21. https://doi.org/10.1387/gogoa.21898
Abstract 182 | PDF Downloads 226

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

bertsolaritza, ahozko inprobisazioa, txapelketa, komunikazioa, distortsioak

Atala
Artikuluak