Kode-alternantzia elebidun gazteetan: DS nahasiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 12/20/2017
Alejandra Iriondo

Abstract

 Bi hizkuntzatako elementu lexikoak edota gramatikalak hizketaldi berean

txertatzeari hainbat izen eman zaizkio literaturan. Ingelesez code-switching

 (CS) eta code-mixing  (CM) esan izan zaio: azkeneko horrek, CMk,

nahasketa kutsua dauka eta CSk, aldiz, txandakatzeari gehiago egiten dio

erreferentzia. Euskaraz ere hainbat deitura hartu izan ditu fenomeno honek.

Kode-alternantzia  (Amonarriz 2008, Ezeizabarrena 2014), hizkuntza-lerratzea

 (Epelde & Oyharçabal 2013), kode-trukaketa  (Rotaetxe 1999), zein kode-aldaketa

 (Aurrekoetxea & Unamuno 2011). Elebidunak diren gizarteetan oso ohikoa

eta zabaldua den fenomenoa da, hizkuntza-ukipenaren ondoriozko fenomeno

bat baitugu.

Lan honetan sintagma barruko KA aztertuko da eta euskara-gaztelania

Determinatzaile Sintagma (DS) nahasiei erreparatuko zaie, batez ere hizketaldiko

hizkuntza nagusia gaztelania denean euskarazko DS nahasiak txertatzeari.

How to Cite

Iriondo, A. (2017). Kode-alternantzia elebidun gazteetan: DS nahasiak. Gogoa, 16. https://doi.org/10.1387/gogoa.18646
Abstract 320 | PDF (Euskara) Downloads 560

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Artikuluak