Nazio kulturalaz ohar zenbait

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-11-29
Paulo Iztueta

Laburpena

Euskal Herria —euskararen herria— nazio etniko eta kulturala eta, aldi berean, zibikoa ere badela enuntziatu eta, besteak beste, Todorov, Artaud, Rousseau, Connor eta Tonniesek diotenaren argitan mugatu ondoren, ethnosen eta demosen arteko bereizketa zertan datzan zehazten da lan honetan. Ethnosek herri-subiranotasuna du iturri; demosek, aldiz, hiri-subiranotasuna. Biak gauzatzen dira komunitate politiko batean, nola estatuak eraikitako nazio asmatuan hala estaturik gabeko nazio historiko batean. Bi kontzeptu horiek zein neurritan diren bateragarriak, zeinetan ez, da arazoa, batez ere, gizarte-fenomenoen transbertsalitateak herrien autodeterminatzeko eskubidetik hiritarren erabakitzeko eskubiderako jauzia eman duen une historiko honetan. Arazo hau agerikoa da beren estatu edo errepublika independentea eraiki nahi duten Euskal Herriaren eta Kataluniaren kasuan. Hiritartasunak bere erroak estatuan ditu. Eta estatuak, bere lurralde-batasuna arriskuan ikusten duenean, nazio menperatuetan bi komunitateren arteko mamua pizten du. Ondorioetan, eraikitzear dagoen Euskal Herri independente batean, ezinbesteko oinarritzat jotzen dira, besteak beste, euskararen berreskurapena eta lurralde-batasuna. Eta, bide batez, estatu-nazioak krisian sartuta daudela eta askapen nazionalak goraka doazela gogoratzen da. Europan XX. mende hasieran 24 estatu ziren eta egun 50etik gora dira.

Nola aipatu

Iztueta, P. (2018). Nazio kulturalaz ohar zenbait. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20363
Abstract 218 | PDF Downloads 405

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak