Frantziako GEESa Pacte legearen aurrean: polinizazioa edo diluzioa?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 17-12-2020
Ander Plaza Garmendia

Resumen

2019an onartu zuen Frantziak Pacte legea, GEESari zuzenean eragiten dioten bi artikulu biltzen dituena: «Misioa duten enpresak» sortu eta «gizarte baliagarritasunaren» ziurtagiria lortzeko baldintzak malgutzen dira. Sektoreak Estatuarekiko eta merkatuarekiko independentzia aldarrikatzen du, eta eztabaida sortzen da ekonomiaren gainerako sektoreek beren printzipio eta balioekin «polinizatzeko» aukera berea egin dezakeen, edo «diluzioaren» beldur izan behar den, enpresa arrunten eta Estatu arautzailearen hedapenaren aurrean. GEESaren esparruko azterketa topografiko bati esker, jarrera desberdinak hautematen dira Gizarte Ekonomiako edo Ekonomia Solidarioko kide izatearen arabera (ordezkaritza-egituretan elkartutako enpresak eta gainerako erakundeak), baita integrazio politikoaren mailaren, ibilbide historikoaren, pisu ekonomikoaren eta ideologiaren arabera ere; gauza bera gertatzen da esku-hartze espezializatuekin, hala nola akademikoekin eta sindikalekin, edo orokorrekin, bai politikaren, bai kazetaritzaren esparruan. GEESa, aparteko mundu bat baino gehiago, bereizketa bilatzeko eta zaintzeko dinamika global baten parte hartzen du, beste eremu geografiko batzuetara zabal daitekeen joera izanik, garatzear dagoen «enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboa» edo «langileek parte-hartutako enpresak», adibide gisa.

Cómo citar

Plaza Garmendia, A. (2020). Frantziako GEESa Pacte legearen aurrean: polinizazioa edo diluzioa?. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (17). https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22229
Abstract 154 | PDF (Euskara) Downloads 185

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos