Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-04-2015
Mertxe Larrañaga Yolanda Jubeto

Laburpena

Artikulu honen helburua, ekonomia solidarioaren eta feministaren inguruan aurrerapen kontzeptualak lortzea da, eta horretarako hiru ikuspegi teorikoen arteko loturetan oinarrituko gara: ekonomia solidarioa, ekonomia feminista eta gaitasunen ikuspegia. Hirurek puntu asko dituzte komunean, izan ere, merkatu-logika hutsen aurrean hiru teoriek jartzen baitute analisiaren erdigunean bizitzaren iraunkortasuna eta kalitatea.
Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren arteko loturak aztertzeko Bizitzaren Iraunkortasunaren paradigmatik abiatuko gara. Ondoren, Ekonomia Solidarioarekin zerikusia izan zezaketen beste korronte teoriko batzuk kontuan hartuko ditugu, konkretuki Giza Garapenaren Ikuspegia edo Gaitasunen Ikuspegia.
Horretarako lau gai nagusi jorratuko ditugu. Lehenengo atalean Ekonomia Feministaren gakoak laburbilduko ditugu. Ondoren Ekonomia Feministaren eta Gaitasunen Ikuspegiaren arteko puntu komunak bilatuko ditugu. Hirugarren atalean bi planteamendu hauek Ekonomia Solidarioarekin lotuko ditugu, eta lotura honela egingo dugu: lehenik eta behin Ekonomia Solidarioaren oinarrien irakurketa Ekonomia Feminista eta Gaitasunen Ikuspegitik burutuko dugu eta gero Ekonomia Solidarioak oinarrizko gaitasunak indartzeko ahalmena aztertuko dugu. Artikulua, eztabaidarako balioko duten gogoeta batzuekin amaituko dugu.

Nola aipatu

Larrañaga, M., & Jubeto, Y. (2015). Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social. https://doi.org/10.1387/reves.14338
Abstract 206 | PDF Downloads 296

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos