Ekonomia Ekologikoaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arteko hurbilketa. Agenda bateratu baterako elementuak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 17-12-2020
Pablo Arrillaga Jon Ruiz de Galarreta

Resumen

Geroz eta ageriagoa den ingurumen-iraunkortasunaren inguruko krisiak etorkizun zehaztugabea planteatzen du geure gizarteetan. Horrenbestez, ekonomia neoklasikoari eta kapitalismoari lotutako proposamenen porrota ageria denean, premia handia dago ingurumenak planteatzen dituen erronkei erantzuna emango dioten bestelako proposamenak eskaintzeko. Artikulu honen bitartez, ekonomia heterodoxoen artean aurkitu ditzakegun Ekonomia Ekologikoa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arteko harremanetan sakondu nahi da. Izan ere, hauen arteko hurbilketa batek ingurumen eta gizarte krisiei erantzuteko konbergitu dezakete. Horretarako, ohiko ekonomiak erabiltzen duen ikuspegi analitikotik aldenduta, eta naturarekiko eta gizartearekiko bestelako harremanak planteatzen dituzten bi eredu hauen arteko bateragarritasun, desadostasun eta adostasunetan arakatu da, agenda partekatua aurrera eramatea ahalbidetzen dieten elementuak aztertzeko.

 

 



Cómo citar

Arrillaga, P., & Ruiz de Galarreta, J. (2020). Ekonomia Ekologikoaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arteko hurbilketa. Agenda bateratu baterako elementuak. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (17). https://doi.org/10.1387/gizaekoa.21450
Abstract 202 | PDF (Euskara) Downloads 327

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos