Krisia eta enpleguaren lehentasuna kooperatibetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-04-2015
Aitor Bengoetxea Alkorta

Laburpena

Krisiaren aurrean, enpresek irtenbide desberdinak dituzte lan harremanak egoera berriei egokitzeko. Ataka horretan ba al dago desberdintasun nabarmen eta aipagarririk enpresa kapitalistek eta kooperatibek hartzen dituzten neurrien artean? Kualitatiboki desberdina da langileen lan baldintzak aldatzea, edo kaleratzea. Zein aukera lehenesten dute gizarte ekonomiako enpresek, eta sektore ekonomiko horretan ez daudenek? Artikulu honetan, konparatzen saiatuko gara, krisiaren aurrean, enpresa kapitalistek eta lan elkartuko kooperatibek har ditzaketen eta hartzen dituzten neurriak, oinarrian batzuen eta besteen araubide juridikoa aztertuta. Lan zuzenbidea eta zuzenbide kooperatiboa konparatuko ditugu, lan baldintzak aldatu eta kaleratzeari buruzko arauei dagokienez. Helburua da ikustea sozietate kapitalistek eta kooperatibek enplegua, lan egiteko eskubidea, eta enpleguan egonkortasunako printzipioaren aurrean zer jarrera duten.

Nola aipatu

Bengoetxea Alkorta, A. (2015). Krisia eta enpleguaren lehentasuna kooperatibetan. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social. https://doi.org/10.1387/reves.14344
Abstract 152 | PDF Downloads 185

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos