Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa krisi garaian: oreka ekonomiko-finantzario eta soziala ahalbideratzeko lanabesak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-04-2015
Unai Del Burgo García Baleren Bakaikoa Azurmendi María Jesús Luengo Valderrey Eduardo Malles Fernández

Laburpena

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek berezitasun nabariak dituzte kudeaketaren alorrean: helburu ekonomikoak haien helburu sozialak lortzeko bitartekoak besterik ez dira. Dualtasun sozio-ekonomiko hori modu orekatuan kudeatu behar dute erakunde horiek. Krisi garaian, helburu ekonomiko eta sozialen arteko oreka hori gordetzea are zailagoa da. Kudeaketa orekatu hori gauzatzeko, kontabilitate ekonomiko-finantzarioaz haratagoko lanabesak garatzea komenigarria izan daiteke: kudeaketarako adierazleen sistema multidimentsionalez ari gara, hau da, aldagai finantzario eta ez finantzarioak kudeatzeko informazio-sistemez. Adibiderik esanguratsuena, Balanced Scorecard izeneko lanabes estrategikoa. Aldagai ez finantzarioen artean, kalitateak du lehentasuna. Kontzeptu horri lotuta, gure ingurune hurbilean EFQM ereduaren auto-ebaluazio prozesuak hedapen garrantzitsua eskuratu du azken hamarkadan. Krisi garaian ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa orekatua bermatzeak duen garrantziaz jabeturik, artikulu honen bitartez, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko lanabesen inguruan hausnarketa kontzeptual bat gauzatzea da.

Nola aipatu

Del Burgo García, U., Bakaikoa Azurmendi, B., Luengo Valderrey, M. J., & Malles Fernández, E. (2015). Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa krisi garaian: oreka ekonomiko-finantzario eta soziala ahalbideratzeko lanabesak. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social. https://doi.org/10.1387/reves.14358
Abstract 192 | PDF Downloads 200

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos