Ekonomia Sozial eta Solidarioa lanaren zentzu iturri gisa: gazteen ikuspegia lan sozietateen kasuan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-11-2024
Libe Bastida Larrea

Laburpena

Artikulu honetan gazteek enplegu bat hautatzerako orduan lanaren zentzuarekiko duten pertzepzio eta balioen inguruan azterketa bat egin da, bertan eragiten duten elementu nagusiak identifikatzeko helburuarekin. Zehazki, ulertu nahi izan da ea Ekonomia Sozial eta Solidarioak eta lan-sozietateek identifikatzen diren lanari zentzua emateko iturri gisa balio duten. Horretarako, batetik, zenbait kontzeptu teoriko eta begirada errebisatu dira: Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS), Lan Sozietateak, Gazteak eta hauek ESS-rekiko duten lotura, Lana eta Lanaren zentzua. Bestetik, landa lana garatu da ASLE-ren (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) eta ESSko adituen eskutik Gipuzkoako gradu desberdinetako ikasleek lan sozietateekiko dituzten balioen inguruan zer nolako behar eta pertzepzioak dituzten aztertuz. Azterketa honen bitartez, ikusi da ESS, eta konkretuki lan-sozietateen testuinguruan, erantzuna eta bulkada eman diezaiokela gaur egun gazteek bilatzen duten lan zentzuari, lanaren zentzua osatzen duten palankak identifikatuz eta horien jorraketan elkarlana eginez.

Nola aipatu

Bastida Larrea, L. (2024). Ekonomia Sozial eta Solidarioa lanaren zentzu iturri gisa: gazteen ikuspegia lan sozietateen kasuan. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (21). https://doi.org/10.1387/gizaekoa.26326
Abstract 23 | PDF Downloads 15

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ekonomia Sozial eta Solidarioa, Lan Sozietateak, Gazteak eta Lanaren Zentzua

Atala
Artículos