GORANTZ ALA SAKONERANTZ HAZI? Ekonomia Sozial Solidario eta Eraldatzaileko enpresen eskalatze estrategien analisia ikuspegi komunitariotik
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honetan Hego Euskal Herriko Ekonomia Sozial Solidario eta Eraldatzaileko (ESSE) erakundeen eskalatze estrategien analisia burutzen da, eta horretarako, erakunde horiek agertzen dituzten hazkunderako pizgarri eta estrategiak horien ikuspegi komunitarioaren perspektibatik interpretatzen dira. Era berean, erakundeon eskalatze estrategien analisian ESSEko sare ezberdinetan kide izatearen aldagaia ere txertatzen da, saretze eta eskalatze estrategien arteko loturak ezarri nahita. Emaitza nagusien artean, ESSEko erakundeen artean eskalatzeko lau logika nagusi proposatu dira, erakundeek jomuga duten “helburu komunitateen” arabera antolatuak, eta modu horretan, literatura akademikotik interes mutual eta orokorraren arabera eginiko ESSEko erakundeen sailkapen klasikoari hirugarren interes bat gehitzen zaio: interes komunitarioa, alegia. Azterlanak, amaitzeko, ESSEko erakundeetan atzemandako eskalatze logikak askitasunaren (sufficiency) paradigman kokatzeko saiakera egiten du, gure muga biofisikoekin bateragarri izan litezkeen mozkin mugatuko eta nahikotasun ekonomikoko esperientzien bilaketan ESSEn sareturiko egitasmoen erreferentzialtasuna nabarmenduz.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratzen duten egileek honako termino hauek onartzen dituzte:
- Egileek beren lanen egile-eskubide guztiak gordetzen dituzte, baina egile-eskubideak ematen dizkiote argitaletxe akademikoari (UPV/EHU Press), egile-eskubideak kudeatzeko, zaintzeko eta babesteko.
- Dokumentuak, besterik adierazi ezean, CreativeCommons CC-BY esleipen-lizentzia ez-murriztaile batekin argitaratzen dira. Lizentzia horrek aukera ematen die beste batzuei papera mugarik gabe erabili eta partekatzeko, baldin eta dagokion egilea, iturria eta doia erreproduzitutako materialaren inguruan espezifikatzen badira, adibidez, honela:
Bengoetxea Alkorta, Aitor; Villafáñez Pérez, Itziar (2020). «Euskadiko Kooperatiben Lege berria», GIZAEKOA - Revista Vasca de Economía Social, 17, 197-224. (https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22233).
- Egile batek CC lizentzia mugatuagoa behar badu (adibidez, CC-BY-SA), gure editorearekin harremanetan jar daiteke: publicaciones@ehu.eus
- Zehazki, eta baimen gehigarririk eskatu beharrik gabe, CC BY lizentzia duten dokumentuak gordailu instituzionaletan eta webgune akademikoetan gordailutu daitezke, edo liburuetan berriro argitaratu, lehen aipatutako esleipen-baldintza betetzen denean.
- "Post-prints" (eskuizkribuaren bertsio onartuak baina editatu gabeak): aldez aurretik online ere argitara daitezke, betiere egiletza eta iturria aitortu direla zehazten bada, lehen adierazi bezala.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratutako artikuluen edo materialen erabilera ez estandarrerako, jakinarazi gure UPV/EHU Press argitaletxearekin honako helbide honetan: collections@ehu.eus