Jendarte-mugimenduak eta prozesu askatzaileak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Zesar Martinez Beatriz Casado Pedro Ibarra

Resumen

Eskuartean duzun lan koaderno honek, ondoren argitaratuko ditugun beste liburu eta lan-koadernoekin batera, Hegoa Institutuak azken urteetan sustatu duen eztabaida eta ikerketa prozesu kolektibo baten berri ematen du.

Eztabaida eta ikerketa prozesu horrek ekarpena egin nahi dio nazioarteko lankidetzaren berrikusketa sakon bati, eta berrikusketa horrek daukan erronka nagusi bati: parámetro estrategiko, politiko, tekniko eta administratibo berriak sortzea nazioarteko lankidetza tresna egokia izan dadin jendarte-mugimenduak sendotzeko, subjektu politiko estrategikoak baitira justizia soziala eta prozesu askatzaileak eraikitzeko orduan.

 Lan-prozesu horren barruan, argitalpen honetan jendartemugimenduak subjektu politiko estrategiko gisa irudikatzea proposatzen dugu, horretarako azken hamarkadetan jendarte-mugimenduen azterketan garatu diren ikuspegi desberdinen irakurketa gaurkotua egingo dugu; eta arreta berezia egingo diegu jendarte-mugimenduek kontinente amerikarrean egindako borroka eta jardute askatzaileek sortu dituzten debate eta planteamendu berritzaileei. Izan ere, Hegoamerikako herri mugimenduek status quoaren egonkortasuna galarazteko izan duten indarragatik eta proposamenak egiteko orduan erakutsi duten sormenagatik, eragina handia izan dute eta badute mundo osoko ekintzaileengan eta jendarte-mugimenduengan. Era berean, testuaren azken zatian, jendarte-mugimenduek eraikitako errealitateak ikusteko, interpretatzeko eta haien aurrean jarrera bat hartzeko proposamen edo gonbidapen bat egingo dugu. Proposamen hori oraindik eraikitzen ari gara eta garapen zabalago bat izango du datozen hilabeteetan argitaratuko dugun hurrengo lan-koaderno batean.

Abstract 111 | PDF Downloads 137

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos