Genero-ekitatea eta partaidetza, autonomia erkidegoen lankidetzetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 12-02-2011
María Viadero Acha Jokin Alberdi

Resumen

Lankidetza deszentralizatuek oro har -eta autonomia erkidegoenek bereziki- potentzial handi bat dute: komunitateen ahalduntzea -emakume taldeena batik bat-, eta komunitate horiek beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen parte hartzea.

Lan honetan, autonomia erkidegoen lankidetzan giza garapena eraginkortasunez eta benetan txertatzeko giltzarri eta elementu batzuk aztertu nahi ditugu, goian aipatutako bi alderdi horiei dagokienez zehazki; hau da, pertsonen ahalduntzeari eta erabakiak hartzeko partaidetza aktiboari, eta autonomia erkidegoen garapenerako lankidetza politiketan genero ikuspegia txertatzeari dagokienez.

Lankidetza deszentralizatu mota horren berezitasunak oinarri hartuta, eta, bi aldeko eta alde anitzeko agentziek lankidetzan egiten duten lanetik bereizita, autonomia erkidegoen lankidetzaren gaur egungo esparru juridikoinstituzionalaren bereizgarri nagusiak eta abian jarritako ekimen nagusiak aipatuko dira azterlan honetan, betiere, partaidetzari eta genero-ekitateari dagokienez. Baina, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoaren lankidetzaz jardungo dugu. Lanaren azken zatian, bestalde, autonomia erkidegoetan giza garapenerako lankidetza politiketan partaidetza eta genero ikuspegiak txertatzeko iradokizun batzuk bilduko dira.

Abstract 174 | PDF Downloads 207

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos