Genero-ekitatea eta partaidetza, autonomia erkidegoen lankidetzetan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Lankidetza deszentralizatuek oro har -eta autonomia erkidegoenek bereziki- potentzial handi bat dute: komunitateen ahalduntzea -emakume taldeena batik bat-, eta komunitate horiek beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen parte hartzea.
Lan honetan, autonomia erkidegoen lankidetzan giza garapena eraginkortasunez eta benetan txertatzeko giltzarri eta elementu batzuk aztertu nahi ditugu, goian aipatutako bi alderdi horiei dagokienez zehazki; hau da, pertsonen ahalduntzeari eta erabakiak hartzeko partaidetza aktiboari, eta autonomia erkidegoen garapenerako lankidetza politiketan genero ikuspegia txertatzeari dagokienez.
Lankidetza deszentralizatu mota horren berezitasunak oinarri hartuta, eta, bi aldeko eta alde anitzeko agentziek lankidetzan egiten duten lanetik bereizita, autonomia erkidegoen lankidetzaren gaur egungo esparru juridikoinstituzionalaren bereizgarri nagusiak eta abian jarritako ekimen nagusiak aipatuko dira azterlan honetan, betiere, partaidetzari eta genero-ekitateari dagokienez. Baina, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoaren lankidetzaz jardungo dugu. Lanaren azken zatian, bestalde, autonomia erkidegoetan giza garapenerako lankidetza politiketan partaidetza eta genero ikuspegiak txertatzeko iradokizun batzuk bilduko dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Todos los artículos publicados en "Cuadernos de Trabajo Hegoa" se editan bajo la siguiente Licencia Creative Commons:
Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 España.
Los documentos que encontrará en esta página están protegidos bajo licencias de Creative Commons.
Licencia completa:
http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/
El autor/a y/o autores/as del artículo deben aceptarlo así expresamente.