Núm. 79 (2019): Ikerketa feministaren ikuspegiak eta askapenerako ekarpenak - Emozioak, epistemologia eta ekintza kolektiboa indarkeria sozio-politikoko testuinguruetan. Ikerketa feministaren esperientzia bati buruzko gogoeta laburra
Lehen artikuluak ikerketa feministaren ezaugarriei buruzko zenbait gogoeta biltzen ditu, gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetan egiten diren ikerketek nabarmentzen dituztenak azpimarratuz. Erdigunean jartzen den interesa teoriaren, ikerketaren eta praxiaren arteko harremanari heltzea da, eta, hortik abiatuta, premisa hau gauzatzea: ikerketa feminista akademikoen eta zientifikoen helburu nagusia izan dadila emakumeen askapenean lagunduko duten ezagutzak sortzea.
Bigarren artikuluak indarkeria sozio-politikoko testuinguruetan ematen diren eraldaketa sozialeko prozesuetan emozioak aztertzen ditu. Ikerketa militante, feminista eta deskolonial batetik abiatuta, eta Kolonbian estatuak eta paramilitarismoak biktimizatutako subjektuetan arreta jarriz, autoreak hiru ardatz lantzen ditu. Lehenik, desagerrarazi eta erail dituzten pertsonen senidetartekoen politizazio prozesuetan emozioek bete duten zeregina ulertzeko metodologia aztertzen du. Bigarrenik, politizazioan eta sufrimendu sozialean emozioen rolari buruz egindako zenbait aurkikuntza aurkezten ditu. Azkenik, indarkeriari lotutako ikerketa batean emozioen azterketari ekiteak eragindako ikaskuntza etiko, metodologiko eta intimoei buruzko gogoeta egiten du. Autorearen arabera, halako gaiei heltzearekin batera, emozioetara hurbiltzeko moduari buruzko hausnarketa epistemologiko bat egin beharra dago, bai eta emozioek ezagutzaren ekoizpenean zein ikertzailean dituen eraginei buruz ere. Aldi berean, autorea horrelako ikerketek partehartzaile diren guztien zaintzaren etika bat barneratzearen aldekoa da.
Publicado: 09-01-2020