Genero ikuspegiko aurrekontuak: politika publikoen ekitatearen aldeko apustu feminista

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 09-02-2008
Yolanda Jubeto Ruiz

Resumen

Genero ikuspegitik egindako aurrekontu publikoen azterketa,nahiko ekimen berria izan arren –lehen esperientzia praktikoak abiarazi zirenetik bi hamarkada baino ez dira igaro–, politika ekonomikoari buruzko eztabaida feministen gai nagusienetakoa bihurtu da.

Estrategia hori emakumeen eta gizonen eskubide berdintasunaren alde hainbat hamarkadatan zehar egindako lanaren fruitua da. Estrategia mugimendu feministek bultzatu dute, batez ere, eta nazioarteko, nazio mailako zein tokiko akordioetan gauzatu da, administrazio publikoentzat derrigorrezkotasun maila desberdinak ekarri dituelarik.

Prozesua Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Karta Magnarekin jarri zen abian, 1945ean; eta erakunde horrek 1975etik aurrera bultzaturiko Emakumeei buruzko Nazioarteko Biltzarren bidez sendotu da, Estatu Kideentzat loteslea den araudia sortzerakoan2.

Gure gizarteetan enkistatuta dauden generoagatiko diskriminazioak gainditzeko asmoz hartutako erabakien artean hauek azpimarratu behar dira: alde batetik, ekintza positiboko politiken aldeko apustua, eta, bestetik, genero berdintasunaren xedea politika publiko guztietan txertatzeko premia.

Xede hori mundu osora zabaldu zen, 1995ean Beijingen egindako Emakumeei buruzko IV. Nazioarteko Biltzarrean sortutako Ekintza Plataformaren bidez. Ondorioz, "genero zeharkakotasuna" Genero Ikuspegiko Aurrekontuen (GIA) aldeko argudioen oinarria bihurtu da, aurrekontu publikoa politika ekonomikoaren lehentasunak islatzen dituen funtsezko tresna delako. Horregatik, aurrekontuak genero ikuspegitik aztertzerakoan, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren xedeak politika publikoetan zenbateraino txertatuta dauden ebalua dezakegu.

Abstract 145 | PDF Downloads 110

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

República Sudafricana, Australia, género, política presupuestaria-fiscal

Sección
Artículos