2016: Botere korporatiboa eraisteko alternatibak: Gobernu, mugimendu eta herritarrentzako gomendioak

Inoiz baino gehiago, enpresa transnazionalek presentzia nabarmena daukate gure bizitzetako esparru guztietan. Hainbestekoa da beraien eragin ekonomiko, kultural, politiko eta juridikoa, botere korporatiboa gizarte globalaren eredu hegemonikoaren protagonistatzat jo dezakegula. Eredu hau, kapitalismoaren inguruan artikulatutakoa, bizitzaren jasangarritasuna planetan arriskuan jartzen duen krisialdi sakon batetan dago murgilduta. Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka areagotzen ari da, statu quo hau gainditzen duten alternatibak bultzatzea beharrezkoa bilakatzen delarik. Zeregin honetan, botere korporatiboaren eraispena beharrezko baldintza bezala agertzen zaigu -ez nahikoa, hala ere- emantzipazio-gakoak oinarri dituen zibilizazio-trantsizio baten bideari ekiteko.
Lan honek zeregin honi aurre egiteko erreferentzia-marko bat proposatzen du, urratsak egiteko elkarren artean osagarriak diren 20 esparrutarako proposamen zehatzak barneratzen dituen agenda batekin batera.
Azkenik, hauek gizarte- eta instituzio-eragile desberdinei zuzendutako hainbat gomendiotan zehazten dira, bizitza, demokrazia, guztien ona eta jasangarritasuna defendatzea oinarri duen ko-ardurazko logika inklusibo baten baitan

Published: 17-03-2017

Artículos

Botere korporatiboa eraisteko alternatibak: Gobernu, mugimendu eta herritarrentzako gomendioak

Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate
Abstract 172 | PDF (Español) Downloads 130

Page 1-52