Tokiko giza garapena eta genero berdintasuna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 01-11-2011
Mertxe Larrañaga Yolanda Jubeto ruiz

Resumen

Lan-koaderno hau Euskal lankidetzaren erakunde esparru berria: genero-ekitatearen eta tokiko partaidetzaren aldeko lana indartzeko aukera deritzon ikerketaproiektuaren barruan kokaturik dago, eta hori 2008ko GLSFaren deialdian Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektua da. Ikerketak bi urte iraun du, eta Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko zortzi ikertzailek osatutako talde batek1 egin du.

Ikerlanaren xede nagusia izan da Tokiko Giza Garapenaren esparrutik (TGG) funtsezko elementuak ekartzea euskal lankidetza deszentralizatuaren kalitatea hobetzeko. Zehazkiago, maila teorikoan, TGGaren bi ardatz nagusiren ekarpenez egin da gogoeta –generoekitatearen eta herri partaidetzaren ekarpenez, hain zuzen ere–, pertsonentzako ongizate handiagoa ahalbidetzen duten banakoen zein kolektiboen gaitasunak sustatzeari dagokionez. Azterketaren atal aplikatuagoan, hamarkada batean (1998-2008) EAEko erakunde nagusiek lau herrialdetan aurrera eramandako lankidetza- proiektuen segimendua egin da. Herrialdeok EAEren funtsen hartzaile nagusien artean daude: Peru, Guatemala, Ekuador eta SAED. Erkaketa horren helburua zen, oinarri kuantitatibo batetik abiaturik, nagusiki kualitatiboa izango zen balioztapen bat egitea, TGGak aurrera egiteko erabakigarriak diren faktoreak ezagutu eta identifikatzeko, bai eta euskal lankidetza deszentralizatuko eragileen jardunbide egokiak ere, proiektu horietan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bai lankidetzako herrialdeetan, parte hartu duten kolektiboetako emakume eta gizonen ikuspegi eta ekarpenei garrantzi berezia emanda.

Azterketa guztian zehar, azterturiko proiektuetan nahiz proiektuok barne hartzen zituzten prozesuetan genero- ikuspegia txertatzeko moduak izan dira ikergai nagusiak. Horregatik, egoki deritzogu giza garapenaren funtsezko alderdi horren gaineko gogoeta bat emateari, zeharkakoa eta sektoriala izaki, beharrezkoa gertatzen baita proiektuen zikloen fase guztietan txerta dadin, baita ebaluazioan ere, noski.

Abstract 198 | PDF Downloads 194

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos