Zapalkuntzaz, borrokaz eta erresistentziaz: jendarte-mugimenduak eta prozesu askatzaileak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 01-09-2013
Zesar Martinez Beatriz Casado

Resumen

Hegoa Institutuaren 57. Lan-Koadernoan argitaratu genuen lanari jarraipena emanez, herri- eta jendarte-mugimenduak begiratzeko, interpretatzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko proposamena edo gonbidapena aurkezten dizuegu. Izan ere, jendarte-mugimenduak aurrez aurre ditugun zapalkuntza eta krisi ugariei irtenbide alternatiboak lantzen dituzten eragileak diren aldetik, ezinbestekoa iruditzen zaigu euren jarduera sendotzeko ahalegina egitea.

Horretarako, La Vía Campesina eta Emakumeen Mundu Martxan ari diren ekintzaileekin elkarlanean, jendarte-mugimenduen izaera askatzailea indartzen duten elementuei buruzko analisia egin dugu. Baita euren prozesuen izaera askatzailea ahultzen eta mugatzen duten elementuei buruz ere (ahulezia eta erronkei buruz).

Esan bezala, alde batetik, elementu horiek eztabaidatzea lagungarria izan daiteke subjektu politiko horiek sendotzeko. Bestetik, gogoeta mugatua eta partziala izanda ere, ekarpena egiten dio lan zabalago bati; bestelako nazioarteko lankidetzak sustatu nahi duen lan-egitasmoari. Izan ere, konpromiso politikoan oinarritutako bestelako nazioarteko lankidetza batek, prozesu askatzaileak protagonizatzen duten subjektu politikoen alde eginez gero, aliantzak eraiki beharko lituzke jendarte-mugimenduekin. Eta, horrela, ekarpena egingo luke egungo jendarte-ereduan indarrean dauden zapalkuntza patriarkala, koloniala eta kapitalista gainditzeko lanean ari diren subjektuekin.

Abstract 155 | PDF Downloads 164

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

jendarte-mugimenduak, emantzipazioa, dekolonizazioa, soziologia, nazioarteko lankidetza

Sección
Artículos