Aldizkariari buruz

Hegoako Lan-Koadernoen helburua da garapen-ikerketak gauzatzea diziplina arteko eta anitzeko ikuspuntutik. Hegoak argitaratzen ditu 1989az geroztik, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, giza garapenarekin eta lankidetza eraldatzailearen arloetako arazoei, marko analitikoei eta jarduerei buruzko ikerketen emaitzak zabaltzeko.


Egungo zenbakia

Idazki honen helburua da azken hamarkadan Europar Batasunean asiloaren eta babesaren inguruan planteatu diren aldaketa nagusiak aztertzea, soziologiaren ikuspegitik. Azken hamarkada honi buruz egindako analisitik abiatuta, Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itunean jasotako aldaketen dinamika globalean sakontzen da. Hasteko, labur azaltzen da mugaz gaindiko lekualdatze behartuaren testuingurua, eta, gero, asiloaren azterketan sakontzen da, nazioarteko babes-egoera baten aitorpena jasotzeko prozesua dela ulertuta, horrek dakartzan ondorio legal eta subjektiboekin.

Ondoren, babesaren tertzerizazioa jorratzen da; hain zuzen ere, azaltzen da erantzukizunetatik aske geratzeko baliatzen dela, eta prozesu horrek sakondu eta indartu egiten dituela botere-egitura kolonialak, migrazioren kudeaketaren bidez. Azkenik, babesaren higadura-prozesuaren analisi laburra egiten da, ikusarazi nahian babesari buruzko ikuspegi berriak behar direla gaur egungo babesgabeziako testuinguru berriei aurre egiteko.

Argitaratua: 2024-06-06

Artículos

La deriva del asilo en la Unión Europea

Ivana Belen Ruiz Estramil
Abstract 114 | PDF (Español) Downloads 81

Page 55